200. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARGOTA

Jarduera-lizentziaren eskaera. Jarduera anitzeko lokala: taberna, jatetxea eta denda

Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten jarduerak ukituak gertatzen direnek; hori guztia, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 48.1 artikuluan ezarritakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua).

Titularra: Bargotako Udala.

Jarduera: jarduera anitzeko lokala (taberna, jatetxea eta denda).

Tokia: Nuestra Señora del Poyo kalea 17.

Bargotan, 2025eko irailaren 18an.–Batzorde Kudeatzaileko burua, Cristina Remírez Marquínez.

Iragarkiaren kodea: L2512343