200. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

8D/2025 EBAZPENA, irailaren 24koa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, iragartzen duena Asociación de Porcino Certificado de Navarra (APOCERNA) izeneko enpresa elkartearen desegitea gordailutu dela (gordailu zenbakia: 31000265; lehengo gordailu zenbakia: NA/287).

Onartu da aipatu elkarte horren desegitea gordailutzea, egiaztatu baita betetzen dituela Sindikatuetan Elkartzeko Eskubidea arautzen duen apirilaren 1eko 19/1977 Legean (1977ko apirilaren 4ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) eta Erakunde Sindikal eta Enpresarialen Estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan (2015eko ekainaren 20ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) ezarritako betebeharrak.

Gordailutzeko eskaera Luis Jesús Albéniz Echeverría jaunak egin zuen, 31/2025/000137 sarrera-zenbakiarekin tramitatutako idazkiaren bidez.

Asociación de Porcino Certificado de Navarra (APOCERNA) izeneko elkartearen Ezohiko Batzar Orokorrak, 2025eko irailaren 18an egindako bilkuran, aho batez erabaki zuen elkartea desegitea, eta, ondorioz, elkarteak nortasun juridikoa galdu du.

Ziurtagiria, 2025eko irailaren 18koa, Pedro Ignacio Gutiérrez Moreno jaunak sinatu du, idazkari gisa, eta lehendakariak, Luis Albéniz Echeverría jaunak, ontzat emana dago.

Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea xedatzen da, bai eta iragarki-taula telematikoan argitaratzea ere, onartutakoaren berri emateko.

Ebazpen honek administrazio bidea amaitzen du, eta haren kontra errekurtsoa jartzen ahalko dute interesdunek, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salari zuzendua, bat etorriz Lan Arloko Jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legean xedatutakoarekin (2011ko urriaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofiziala).

Iruñean, 2025eko irailaren 24an.–Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusia, Iñaki Mendióroz Casallo.

Iragarkiaren kodea: F2512682