2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BARGOTA
Jarduera-lizentziaren eskaera. Ardo upategia
Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten jarduerak ukituak gertatzen direnek; hori guztia, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 48.1 artikuluan ezarritakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua).
Titularra: Hernández Remírez TCEA.
Jarduera: ardo upategia.
Tokia: Errege karrika 27.
Bargotan, 2025eko urtarrilaren 22an.–Alkateordea, Iñigo Sáenz Ruiz de Larrinaga.
Iragarkiaren kodea: L2512342