2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BARAÑAIN
Jarduera-lizentziaren eskaera. Gimnasioa
Ingurumenean eragina duten jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko erregelamendua onartzen duen martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuan xedatutakoa betez, jakinarazten zaizue iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hogei eguneko epean jendaurrean jarriko dela udal-bulegoetan ondoren zehazten den espedientea, jarduerak eragiten diela uste dutenek epe horretan egoki iritzitako oharrak aurkez ditzaten.
Sustatzailea: Synergym Holding SL.
Jarduera: Gimnasioa.
Lekua: Barañaingo Oltza zendearen ingurabidea 6-8.
Barañainen, 2025eko irailaren 25ean.–Alkatea. María Lecumberri Bonilla.
Iragarkiaren kodea: L2512700