2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARMAÑANTZAS
Herri-lurretako aprobetxamenduen eskaera, herritarrendako zuzeneko adjudikazioaren modalitatean
Armañantzasko Udalak, 2025eko uztailaren 31n egin osoko bilkuran, erabaki zuen hamabost egun balioduneko epea irekitzea, laborantzako herri-lurren adjudikaziorako eskaerak aurkezteko udal honetan. Adjudikazio zuzena eginen da familia unitateko titularrak diren bizilagunen artean, baldin eta betetzen badituzte urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 154., 158. eta 182. artikuluetan eta udal honen herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzaren 24. artikuluan aipatzen diren baldintzak.
Erabaki hori betetzeko, argitara ematen da iragarki hau, eta hamabost egun balioduneko epea irekitzen, aipatu eskabideak aurkez daitezen.
Armañantzasen, 2025eko uztailaren 31n.–Alkatea, David Pérez de Albéniz.
Iragarkiaren kodea: L2512470