200. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

Jarduera-lizentziaren eskaera. Ikus-entzunezko materialerako biltegia (bulegoak eta erakusketa-gela)

Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten jarduerak ukitutakoek. Hori dena, bete dadin abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea).

Sustatzailea: Ostiz Sistemas Audiovisuales 2017 SL.

Jarduera: ikus-entzunezko materialerako biltegia (bulegoak eta erakusketa-gela).

Tokia: H kalea 12A, Mutiloa.

Mutiloan, 2025eko irailaren 22an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L2512442