200. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AÑEZKARKO KONTZEJUA

Herri-larreen aprobetxamendua. Eskabideen aurkezpena

Añezkarko Kontzejuko Batzarrak, 2025eko irailaren 17an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen espediente bat hastea, Añezkarrek Ezkidin dituen herri-larreen aprobetxamenduak adjudikatzeko, herritarren arteko zuzeneko adjudikazioaren bidez.

Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gainean urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Erregelamenduaren 199. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, hamabost egun balioduneko epea irekitzen da iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesa duen pertsona orok, baldin eta Añezkarko eta Oteitzako kontzejuetako herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzaren 16. eta 42. artikuluetan ezarritako baldintzak betetzen baditu, dagokion eskaera aurkezteko eta agiri bidez frogatzeko baldintza horiek betetzen dituela.

Añezkarren, 2025eko apirilaren 16an.–Kontzejuko burua, Maialen Aulestiarte Jurico.

Iragarkiaren kodea: L2512461