200. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

92E/2025 FORU AGINDUA, irailaren 22koa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita Donejakue bideko ibilbideetako toki entitateentzako dirulaguntzen deialdia, ostatu zirkularretarako, atsedenlekuetarako eta paisaiaren kontserbaziorako eta mugikortasun jasangarrirako. Europar Batasunak (Next Generation EU) finantzatzen duen Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana. Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren identifikazioa: 857816.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduaren bidez ezarritako Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa (SEM) «Next Generation EU» programaren osagai nagusia da (programa hori ekonomia bultzatzeko tresna da, Europar Batasunak finantzatua, COVID-19aren pandemiak eragindako krisiari aurre egiteko).

SEMen sartu ahal izateko, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana (aurrerantzean SEEP) onetsi zuen Espainiak, Ministroen Kontseiluak 2021eko apirilaren 27an hartutako Erabakiaren bidez. SEEPek jasotako hamar politika bultzatzaileen barruan hogeita hamar ekintza ildo identifikatzen dira. Horietako bat 14. osagaia da, "Turismo sektorearen modernizazio eta lehiakortasun plana", eta barnean hartzen du "Helmugetako jasangarritasun turistikorako planen programa", 1. inbertsioko 2. azpineurri gisa (C14.I01.02) – Ekimenaren kodea (CRU): C14.I01. P02.S14. S02.

2021eko abenduaren 7an 1073/2021 Errege Dekretua atera zen, Xacobeo 2021 Helmugetako Jasangarritasun Turistikoko Plan Nazionala finantzatzeko dirulaguntzak zuzenean ematea arautzen duena, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan.

Errege Dekretu horretan lurralde-banaketarako irizpideak finkatu ziren, bai eta toki entitateek Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren (2021eko abenduaren 8ko Estatuko Aldizkari Ofiziala, 293. zk.) 14. osagaiaren 1. inbertsioaren esparruan inbertsio-jarduerak finantzatzera bideratutako kredituaren autonomia-erkidegoetarako banaketa ere.

Xacobeo 2021 Helmugetako Jasangarritasun Turistikoko Plan Nazionalean jasotzen diren esku-hartzeen bidez 5.830.000 euroko funtsak esleitzen zaizkio Nafarroako Foru Komunitateari.

Uztailaren 15eko 635/2025 Errege Dekretuak (2025eko 170. EAO, uztailaren 16koa) 1073/2021 Errege Dekretua aldatu zuen, gauzatze epeari dagokionez; izan ere, haren gauzatze epeak Helmugako Turismo Jasangarritasuneko gainerako planekin parekatu behar ziren, eta horiek 2026ko bigarren hiruhilekoan egonen dira, Turismoaren Sektoreko Konferentzian hartutako erabakiaren arabera (2024ko 26. EAO, urtarrilaren 30ekoa). Horrenbestez, lortuko da homogeneizatzea Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planean kudeatutako inbertsio guztiak, aipatutako planei dagokienez.

Abenduaren 7ko 1073/2021 Errege Dekretuaren 6. artikuluak 2025eko urriaren 31rainoko hasierako epea ematen zuen jarduketak gauzatzeko. Uztailaren 15eko 635/2025 Errege Dekretuak epe hori 2026ko maiatzaren 30ra arte luzatu zuen. Jarduketen justifikazioa 2026ko ekainaren 30a baino lehen amaitu beharko da.

Era berean, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariaren apirilaren 27ko 69E/2022 Foru Aginduaren bidez onetsi zen SEMen kargura finantzatutako proiektuen kudeaketa esparruko iruzurraren aurkako neurrien plana. Eta Kultura eta Kiroleko kontseilariaren maiatzaren 10eko 23/2022 Foru Aginduaren bidez, Kultura eta Kirol Departamentuaren Iruzurraren aurkako neurrien plana onetsi zen, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana gauzatzeko. Hain zuzen, Turismoko arloa departamentu horri atxiki zaio berriki.

"5 Donejakue bideak, mila bide Nafarroan" helmugen arteko kohesio-jarduerak (HKJ), bere helburu espezifikoen artean, mugikortasun jasangarria sustatzea, Donejakue bideko azpiegitura, zerbitzu, produktu eta prozesuetan irisgarritasun unibertsala sustatzea eta produktu berrien bidez esperientzia hobetzea jasotzen du.

Horretarako, eta Turismo Zuzendaritza Nagusia bere azpiegituretan egiten ari den zuzeneko jarduketen osagarri, toki entitateak sustatu, bultzatu eta finantzatu behar dira beren azpiegituretan inbertsioak egin ditzaten, HKJren "5 Donejakue bideak, mila bide Nafarroan" ekintza planean ezarritako adierazleak betetze aldera. Kultura, Kirol eta Turismoko Kontseilariaren maiatzaren 16ko 61E/2024 Foru Aginduaren bidez, dirulaguntzen deialdi bat eta onetsi zen, eta horren bidez, "Bide zirkularra" izeneko 1. jarduketaren barruan, dirulaguntza jasotzen ahal dute honako azpijarduketa hauek:

–1.1 azpijarduketa. Bide zirkularra: Ekonomia zirkularra: ostatu zirkularra.

–1.2 azpijarduketa. Bide zirkularra: Atsedenlekua egokitzea eta paisaiaren kontserbazioa.

–1.4 azpijarduketa. Bide zirkularra: Mugikortasun jasangarria (Bidearen zatiak egokitzea).

Hauek izan ziren hiru azpijarduketetarako konprometitutako adierazleak:

–Ostatu zirkularra egokitzea: 1.

–Sortutako atseden zirkularreko espazio berriak: 15.

–Bidearen zatiak: 3.

1.1 azpijarduketan, dirulaguntza bat eman zen ostatu zirkular baterako, baina toki entitate onuradunak uko egin zion emandako dirulaguntzari, ezinezkoa baitzitzaion deialdiaren 3. oinarri arautzailean diruz lagungarriak diren jarduketetarako ezarritako gauzatze epea betetzea.

1.2 azpijarduketari dagokionez, atsedenlekuetarako lau dirulaguntza eman ziren, eta horiekin agortu zen azpijarduketa honetarako zegoen aurrekontu-kreditua, 300.000 euro. Gainera, bost dirulaguntza eskaera ukatu ziren, aurrekonturik ez zegoelako.

1.4 azpijarduketan, sei dirulaguntza eman ziren, lau bidearen zatiak egokitzeagatik eta bi txirrindularientzako zerbitzuak egokitu eta sortzeagatik.

Hortaz, 1.1 eta 1.2 azpijarduketetan konprometitutako adierazleak betetzeko, beharrezkoa da dirulaguntzen beste deialdi bat egitea finantzatzen laguntzeko ezarri gabe gelditu diren zenbatekoak honako deialdi honetan: deialdia, dirulaguntzak emateko Donejakue bideko toki entitateei, mugikortasun jasangarrirako, atsedenlekuetarako eta paisaiaren kontserbaziorako eta ostatu zirkularretarako (Kultura, Kirol eta Turismoko Kontseilariaren maiatzaren 16ko 61E/2024 Foru Aginduaren bidez onetsia).

Bete beharrez ezarrita dagoena SEEPen eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 Erregelamenduan (EB), deialdiak bete egiten ditu berariazko kudeaketa printzipioak eta zeharkako printzipioak. Horietako batzuk dira, besteak beste, honako hauek: etiketatze berdea, ingurumenari kalte nabarmenik ez eragitea (DNSH printzipioa), iruzurra, ustelkeria eta interes gatazkak prebenitzea, detektatzea eta zuzentzea, Estatuko laguntzen araubidearekiko bateragarritasuna eta kostu bererako Europako finantzaketa bikoitza prebenitzea, funtsen amaierako hartzailea identifikatzea, eta, azkenik, plana gauzatzeari lotutako komunikazio jarduketak.

Honako hauek dira esleitutako etiketa klimatikoak, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa ezartzen duen Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 Erregelamenduaren VI. eranskinean ezarritakoaren arabera:

–1.1 azpijarduketa. Bide zirkularra: Ekonomia zirkularra- ostatu zirkularra: 044 etiketa (Merkataritza- eta industria-hondakinen kudeaketa. Prebentzio, minimizazio, bereizketa, berrerabiltze eta birziklatze neurriak): %40ko ekarpena klima helburuei eta %100ekoa ingurumen helburuei.

–1.2 azpijarduketa. Bide zirkularra: Atsedenlekua egokitzea eta paisaiaren kontserbazioa. 050 etiketa (Natura eta biodibertsitatea, natura ondarea eta baliabideak, azpiegitura berdeak eta urdinak babestea): %40ko ekarpena klima helburuei eta %100ekoa ingurumen helburuei.

–1.4 azpijarduketa. Bide zirkularra: Mugikortasun jasangarria (Bidearen zatiak egokitzea). 075 etiketa (bizikletentzako azpiegitura), %100eko ekarpena, bai helburu klimatikoei bai ingurumen helburuei.

Laguntza hauek ez dute Estatuko laguntzen izaera. Toki entitateei zuzenduta daude, haiek dira onuradun potentzialak, eta ez dutenez jarduera ekonomikorik egiten lehian oinarritutako merkatu batean, ez diote lehia askeari eragiten. Laguntzon helburua da jarduera zehatz batzuei eta Nafarroako ingurune jakin batzuei laguntzea aipatutako Ekintza Planaren barnean. Hortaz, ez dira gertatzen Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107.1 artikuluan ezarritako baldintzak.

Bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 17. artikuluan ezarritakoarekin, deialdi hau ebazteko banakako ebaluazioari dagokionez, dirulaguntzak emanen dira eskaerak aurkeztu ziren ordenari jarraikiz horretarako aurrekontuan zuzkidura nahikoa bada; hori horrela, ez da beharrezkoa izanen Nafarroako Gobernuak horretarako onespenik ematea, Nafarroako Foru Komunitatean Ukrainako gerraren ondorio ekonomiko eta sozialei erantzuteko premiazko neurriak hartzeko den apirilaren 13ko 1/2022 Foru Lege-dekretuaren 12. artikuluko 2. apartatuan ezartzen denez:

"Ez da izanen beharrezkoa Nafarroako Gobernuaren aldez aurreko baimena, proiektuaren gauzatzea arautzen duen Estatuko tresna juridikoan zehazten bada banakako ebaluazioaren araubidea".

Prozedura hori ezarrita dago Administrazio Publikoa modernizatzeko eta Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana gauzatzeko premiazko neurriak onesten dituen abenduaren 30eko 36/2020 Errege Lege-dekretuaren 62. artikuluan. Artikulu horren 1. apartatuak honako hau ezartzen du: "Europako funtsekin finantzatzen ahal diren dirulaguntzen kasuan (Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrak araututakoak), haien xedea beste proposamen batzuekin alderatu beharrik ez duten jarduketa edo egoera zehatzak finantzatzea bada, dirulaguntzak emateko ebazpenak eskaerak aurkezteko hurrenkeraren arabera ematen ahalko dira, jarduketa edo egoera diruz lagungarriaren konkurrentzia eta eskatutako gainerako betekizunak betetzen direla egiaztatu ondoren betiere, deialdiari esleitutako aurrekontu-kreditua agortu arte".

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 artikuluak eta Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 256/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan esleitu eskumenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Onestea Donejakue bideko bost ibilbideetako toki entitateentzako dirulaguntzen deialdia, ostatu zirkularretarako, atsedenlekuetarako eta paisaiaren kontserbaziorako eta mugikortasun jasangarrirako. Europar Batasunak (Next Generation EU) finantzatzen duen Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana.

2. Deialdi horren oinarri arautzaileak onestea. Foru agindu honen I. eranskinean jasota daude oinarriok.

3. 716.641,73 euroko gastua erreserbatzea eta baimentzea deialdi honen ondoriozko konpromisoak betetzeko. Gastu hori Nafarroako 2026ko Aurrekontu Orokorretako "A30001-A3100-7609-432104 (PEP: E-22/000556-01) SEM DB Toki entitateentzako dirulaguntzak" partidaren kargura finantzatuko da.

2026ko ekitaldiko gastu-aurrekontuaren kargurako gastua kreditu egokia eta nahikoa izatearen mende egonen da.

4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea foru agindu hau eta eranskinak.

5. Foru agindu honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Iruñean, 2025eko irailaren 22an.–Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilaria, Rebeca Esnaola Bermejo.

I. ERANSKINA.–DONEJAKUE BIDEKO IBILBIDEETAKO TOKI ENTITATEENTZAKO DIRULAGUNTZEN DEIALDIA, OSTATU ZIRKULARRETARAKO, ATSEDENLEKUETARAKO ETA PAISAIAREN KONTSERBAZIORAKO ETA MUGIKORTASUN JASANGARRIRAKO. OINARRI ARAUTZAILEAK. EUROPAR BATASUNAK (NEXT GENERATION EU) FINANTZATZEN DUEN SUSPERTZE, ERALDATZE ETA ERRESILIENTZIA PLANA

1. oinarria. Xedea.

Deialdi honen babesean ematen diren dirulaguntzak Europar Batasunak (Next Generation EB) finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren barnean sartzen dira. Plan hori finantzaketa tresna bat da, bideratuta dagoena bertan adierazitako emaitza, mugarri eta helburuetara, zeinak lotesleak izanen baitira Nafarroako Foru Komunitatearentzat, planean parte hartzen duen administrazio publikoa den aldetik.

Ebazpenaren azalpen zatian aipatzen den "5 Donejakue bideak, mila bide Nafarroan" HKJak dituen jarduketen artean 1. jarduketa dago: "Bide zirkularra", Trantsizio berdeari eta jasangarriari buruzko 1. ardatzaren esparruan. Era berean, jarduketa horrek honako azpijarduketa hauek ditu:

–1.1 azpijarduketa. Bide zirkularra: Ekonomia zirkularra: ostatu zirkularra.

–1.2 azpijarduketa. Bide zirkularra: Atsedenlekua egokitzea eta paisaiaren kontserbazioa.

–1.4 azpijarduketa. Bide zirkularra: Mugikortasun jasangarria (Bidearen zatiak egokitzea).

1.1 azpijarduketaren barruan, diruz lagungarriak izanen dira Donejakue bidearen ibilbideetako toki entitateek egindako ostatu zirkularren egokitzapena.

Azpijarduera honetan bete beharreko adierazlea ostatu zirkular bat egokitzea da.

Bestalde, 1.2 azpijarduketan diruz lagungarriak dira Donejakue bidearen ibilbideko toki entitateek atsedenlekuak sortzea eta paisaia kontserbatzeko jarduketak egitea.

Jarduketa horrek, lotutako adierazle gisa, atseden zirkularreko eta paisaia kontserbatzeko 15 gune sortzea planteatzen du.

1.4. azpijarduketan diruz lagungarria da Donejakue bidearen zatien irisgarritasun baldintzak egokitzea eta hobetzea.

Adierazle konprometitua Donejakue bidearen 3 zati egokitzea da.

Horiek horrela, deialdi honen xedea da dirulaguntzak emateko araubidea ezartzea, Nafarroako Donejakue bideko ibilbideetako toki entitateetan inbertsioak egitea sustatzeko, ezarritako helburuak betetzeko.

2. oinarria. Aurrekontuko zuzkidura.

Deialdi honetatik eratorritako konpromisoak betetzeko baimendutako kreditua 716.641,73 eurokoa da, Nafarroako 2026ko Aurrekontu Orokorretako gastu-aurrekontuko "A30001-A3100-7609-432104 (PEP: E-22/000556-01) SEM DB Toki entitateentzako dirulaguntzak" partidaren kargura.

2026ko ekitaldiko gastu-aurrekontuaren kargurako gastua kreditu egokia eta nahikoa izatearen mende egonen da.

Europar Batasuneko Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoak finantzatzen du laguntza hau, eta aipatu mekanismoa honako honetan araututa dago: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021/241 (EB) Erregelamendua, 2021eko otsailaren 12koa, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa ezartzen duena. Finantzaketa hori legez lotuta dago diruz lagundutako jarduketak egitearekin, bai eta Espainiako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planean sartutako neurriekin ere.

3. oinarria. Jarduketa diruz lagungarriak gauzatzeko epea.

Jarduketak dagokion eskaera aurkeztu ondoren gauzatu eta fakturatu behar dira, eta beranduenez 2026ko maiatzaren 30erako.

Ondorio horietarako, gauzatu direla ulertuko da baldin epe horretan egin, fakturatu eta ordaindu badira.

4. oinarria. Entitate onuradunak.

1. Arau orokor gisa, deialdi honen onuradun izaten ahalko dira Nafarroako toki entitateak, baldin eta Donejakue Bideko 5 ibilbideetako batek zeharkatzen baditu eta ondoko oinarrietan ezarritako baldintzak betetzen badituzte, eta zehazki honako hauek:

–Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen arabera osatuta daudenak. Udalerriak ez diren entitateek frogatu egin beharko dute diruz lagungarriak diren jarduketak egiteko eskumena esleitu zaiela.

–Ez daudenak Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13 artikuluan onuradun izateko ezarritako debeku egoeretako batean ere.

–Ez daudenak betetzen inolako administrazio zehapen irmorik edo kondena epai irmorik sexu edo genero diskriminaziotzat hartutako lan praktikak egiteagatik edo onartzeagatik, eta, kasua bada, ez daudenak arrazoi horiek direla-eta ezarritako epai edo zehapen bat betetzeko zain.

2. Ezin izanen dira laguntzen onuradun izan laguntzak edo maileguak itzuli beharraren ondorioz Administrazioarekin zorrak dituzten entitateak, ez eta oraindik gauzatu gabe dagoen berreskuratze-agindu baten mende daudenak ere (azken kasu horretan, Europako Batzordeak erabakitzen duenean laguntza bat legez kanpokoa eta merkatu erkidearekin bateraezina dela).

3. Baldintza orokorrak betetzen direla frogatzeko, eskaera-orrian dagoen erantzukizunpeko adierazpena erabiliko da.

II. eranskinean Donejakue bideko bost ibilbideek zeharkatzen dituzten Nafarroako toki entitateak zerrendatu dira.

5. oinarria. Diruz lagungarriak diren proiektu, inbertsio eta kostu motak.

Deialdi honen babesean, dirulaguntza jasotzen ahalko da Nafarroako toki entitateek Donejakue bideko ibilbideetan garatutako proiektuak gauzatzeko, honako hauei dagokienez:

5.1. Ostatu jasangarriak eta zirkularrak sortzea edo egokitzea.

5.2. Atsedenleku zirkularrak eta paisaiaren kontserbazioa.

a) Atsedenleku zirkularrak sortzea.

b) Paisaia kontserbatzeko jarduketak.

5.3. Bidearen zatien irisgarritasuna egokitzea eta hobetzea.

5.1. Ostatu jasangarriak eta zirkularrak sortzea eta egokitzea.

Nafarroako Donejakue bideko ibilbideetan titulartasun publikoko ostatuak sortzeko edo egokitzeko inbertsio proiektuek dirulaguntza jasotzen ahalko dute, ekonomia zirkularraren printzipioen arabera.

Diruz lagungarriak izateko, proiektuek baldintza hauek bete beharko dituzte:

–Turismo ostatuak Nafarroako Turismo Erregistroan inskribatuta egon beharko du. Turismo azpiegitura berriek, inbertsioak amaitu ondoren, erregistroan inskribatzeko eskatu beharko dute, dirulaguntza ordaindu eta gehienez ere bi hilabeteko epean.

–Inbertsio proiektuak ekonomia zirkularraren printzipioekin bat datozen inbertsioak proposatzen dituela justifikatu beharko da, eta entitate eskudun batek abalatu beharko du.

–Proiektuan planteatutako inbertsioak oinarri hartuta, toki entitateak ekintza plan jasangarri eta zirkular bat egin beharko du, turismo ostatuen kudeaketa jasangarrirako oinarrizko gidan jasotako irizpideei eta lan eremuei jarraikiz, eta epe laburrera (lehen urtea) edo epe ertainera (gehienez hiru urte) gauzatu beharreko neurriak proposatuko ditu.

–Ostatua kudeaketa pribatukoa bada, hitzarmen bat sinatuko da hura kudeatzen duen enpresarekin. Bertan, neurriak ezarriko dira ostatuaren ekintza plan jasangarri eta zirkularrean jasotako ekintza ildoak gauzatzen direla bermatzeko. Horren kopia bat Turismo Zuzendaritza Nagusiari emanen zaio.

5.2. Atsedenleku zirkularrak eta paisaiaren kontserbazioa.

a) Atsedenleku zirkularrak sortzea.

Atsedenleku zirkularrak sortzea diruz lagungarria izanen da, baldin eta honako baldintza hauek betetzen badituzte:

–Atsedenlekutzat hartzen dira Donejakue bidearen zatien ondoko eremuak (200 metrora gehienez ere), erabiltzaileek atseden hartzeko bidetik desbideratu gabe.

–Atsedenlekuak, gutxienez, honako hauek izan beharko ditu: mahaiak, bankuak, egiturak edo elementu naturalak eguraldi txarretik babesteko, hondakinak behar bezala kudeatzeko sistema eta informazioa (mankomunitatearen arabera), ibilgailu motordunei sarbidea mugatzeko elementuak eta eremuaren seinaleztapena.

–Horrez gain, honako hauek izaten ahal ditu: iturriak, bizikleten aparkalekuak, WC publikoak, argiztapen sistemak, seinaleak (informazio turistikoa emateko, naturagunea interpretatzeko eta abar), eta aisialdirako elementuak eta elementu artistikoak eta kulturalak.

–Komun publikoak herrien sarreran edo irteeran egoten ahalko dira, atsedenlekuan integratuta egon beharrik gabe.

–Atsedenlekuan inbertsioak egiteko, diseinua jasangarria izan beharko da, ingurumen inpaktua minimizatuko du eta efizientzia energetikoa eta material lokal eta berriztagarrien erabilera maximizatuko ditu. Instalatu beharreko altzarien materialak zurezkoak edo tokiko material birziklatuzkoak izanen dira, Nafarroako Ekonomia Zirkularraren Garapenerako Agendan ezarritakoaren arabera.

–Atsedenlekuak irisgarritasun unibertsaleko baldintzak bete beharko ditu, ekainaren 14ko 12/2018 Foru Legean ezarritakoaren arabera.

b) Paisaia eta ingurumena kontserbatzeko jarduketak.

Donejakue bideko paisaia eta ingurumena kontserbatzeko proiektuek bidearen balioak eta egoera hobetzen lagundu beharko dute, baita erabilera atsegintzen eta erabiltzaileen ibilerraztasuna hobetzen ere.

Paisaia eta ingurumena kontserbatzeko jarduketatzat hartzen dira:

–Bideko zorua hobetzea: hormigoia edo bide-zoru zurrunak soilik erabiltzen ahalko dira, eta jarduketa puntual gisa bideko puntu malkartsuenetan edo fenomeno natural kaltegarriengatik behin eta berriz hondatzen direnetan.

–Ur-hustea: sakanguneak, kanaletak eta arekak hobetzea.

–Erromesak pasatzeko azpiegitura txikiak instalatzea: erreken gaineko pasabide japoniarrak, adibidez (hots, zubi txikiak).

–Harri lehorreko edo harrizko enkatxoa duten hormigoizko hormatxoak hobetu eta eraikitzea.

–Material birziklagarrietako barandak eta eskailerak instalatzea.

–Ondoko landaredia inaustea, garbitzea eta sastraka-kentze selektiboak egitea.

–Zuhaizti txikiak sortzea, zuhaitzik ez duten eremuen itzal baldintzak hobetzeko.

Paisaia kontserbatzeko proiektuek Ingurumen Zuzendaritza Nagusiko Basoen eta Ehizaren Zerbitzuaren oniritzia izan beharko dute.

Atsedenleku zirkularren proiektuek zein paisaia kontserbatzekoek ekonomia zirkularreko irizpideak txertatuko dituzte diseinuan, ezarpenean eta kudeaketan. Besteak beste, honako irizpide hauek nabarmendu daitezke:

–Energia berriztagarriak erabiltzea.

–Energiaren eta uraren kontsumoaren kudeaketa eraginkorra.

–Hondakinen kudeaketarako sistemak.

–Ingurunearekin integratutako materialak eta azpiegiturak erabiltzea, jasangarriak, birziklatuak eta birziklagarriak.

–Bioaniztasunaren kontserbazioa.

–Klima-aldaketara moldatzea.

–Bertako landare espezieak erabiltzea.

–Lorezaintzako teknika jasangarriak aplikatzea.

–Dauden instalazioak berreskuratzea.

–Produktu eta zerbitzu jasangarri eta zirkularrak erabiltzea (Navarra Zirkular).

5.3. Bidearen zatien irisgarritasuna egokitzea eta hobetzea.

Nafarroako Donejakue bideko ibilbideetako zatien egokitzapena diruz laguntzen ahalko da, baldin eta gabezia larriak badituzte eta erabiltzaileen segurtasunerako arriskutsuak badira; arrisku horiek minimizatuko dituzten ordezko zatiak egokitzea ere diruz lagun daiteke, betiere beharrezkoa dela justifikatzen bada.

Inbertsioak eginen diren zatiak toki entitate eskatzailearen titulartasunekoak izan beharko dira, edo, halakorik ezean, gutxienez 10 urterako eskuragarri daudela frogatu beharko da.

Era berean, diruz laguntzen ahalko da Nafarroako Donejakue bidearen ibilbideetako interes turistiko bereziko zatien irisgarritasun baldintzak hobetzea, edonorentzat irisgarriak izan daitezen (bereziki desgaitasuna duten pertsonentzat) eta diskriminaziorik gabeko erabilera berma dezaten, Nafarroan desgaitasuna dutenei arreta emateari eta beren eskubideak bermatzeari buruzko azaroaren 28ko 31/2022 Foru Legean ezarritakoaren arabera.

Proiektuak irisgarritasun unibertsaleko plan espezifiko bat izan beharko du, arloan eskumena duen erakunde batek abalatua.

5.4. Kostu diruz lagungarriak.

Deialdi honen bidez diruz laguntzen ahalko dira honako kostu hauek:

a) Honen aurreko puntuan aipatutako inbertsio proiektuak idaztea eta dagokien obra zuzentzea. Kontzeptu horiengatik gehienez idatzitako exekuzio proiektuaren %10 onartuko da diruz lagungarritzat, betiere proiektua osorik edo zati batean benetan gauzatzen bada. Gastu horiek ez dira kontuan hartuko 6. oinarrian eskatzen diren gutxieneko inbertsio zenbatekoetara iristeko.

Dirulaguntza ordaintzeko unean, kontzeptu horiekin justifikatutako gastutzat joko da proiektuaren kostua, justifikatutako gauzatze materialaren zenbatekoaren %10era arte, gehienez. Ondorioz, gastu mota hori bakarrik justifikatzen bada, ez da emaniko dirulaguntzaren inolako ordainketarik egiten ahalko.

b) Behar diren inbertsioak gauzatzea, onartutako obrak gauzatzeko proiektuen arabera.

c) Behar diren altzariak eta ekipamendua erostea eta instalatzea, betiere inbertsiotzat hartzen badira, eta ez birjarpen edo mantentze-lanetarako.

5.5. Diruz lagungarriak ez diren gastuak eta jarduerak.

Laguntza hauek pizgarri gisa erabili nahi direnez, laguntza-eskaera erregistratzen den egunaren ondotik hasten diren jarduketak baizik ez zaizkie onartuko onuradunei. Hortaz, ez da hautagarri izanen jarduketa egikaritzeari buruz data hori baino lehenago fakturatutako ezein kostu, deusetan galarazi gabe eskaera aurkezteko edo inbertsioak gauzatzeko beharrezkoak diren prestaketa lanei dagozkien kostuak, konparazio batera: proiektua, memoria teknikoak, ziurtagiriak eta abar. Izan ere, horiek diruz lagungarritzat hartzen ahalko dira, nahiz eta egun hori baino lehen fakturatu, baldin eta prestaketa lan horiek 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera hasi badira.

Gastu mota hauek ez dira inolaz ere diruz lagungarriak izanen:

a) Dirulaguntza eskatzen duen entitateak berak egindako lanak, ez eta entitate eskatzailea bera denean jardueraren emailea edo hornitzailea, edo autofakturazioa ekar dezakeen antzeko kasuren bat gertatzen denean ere.

b) Garraio elementuak.

c) Burruntziak, barbakoak edo antzekoak.

d) Administrazio baimenak, lizentziak, baimenak, abal eta fidantzen kostua, isunak, tasak, zergak edo ordainak.

e) Kudeaketei, kontratazioei, kontsultei edo administrazio tramiteei lotutako edozein gastu, nahiz eta beharrezkoak izan baimenak edo lizentziak lortzeko.

f) Finantza gastuak, pasiboen berregituraketenak edo birfinantzaketenak, edozein eragiketa motatako banku gastuak.

g) Establezimenduen errentamendu gastuak.

h) Jarduketen mantentze-lanetako gastuak edo soluzio teknologiko baten ezarpenaren ondoko funtzionamenduarekin eta hobekuntzarekin zerikusia duen beste edozein gastu.

i) Izenpetutako aseguruak, zehapen penalei lotutako kostuak eta prozedura judizialen gastuak.

j) Funtzionamendu gastu arruntak.

k) Entitate onuradunen mendeko lan harremana duten langile finkoen edo behin-behineko lan kontratudunen ordainsari arruntei dagozkien gastuak.

l) 5.1 atalean hautagarritzat jotzen ez den beste edozein gastu.

Orobat, bermatu beharrez neurria egokitzen dela «kalte nabarmenik ez eragitea» printzipioa aplikatzeari buruzko gida teknikoan jasotakoari, eta bat etorriz Kontseiluak Espainiako Suspertze eta Erresilientzia Planaren ebaluazioa onesteko hartutako Betearazpen Erabakiaren eranskinarekin, ez dira diruz lagungarritzat joko kontzeptu edo jarduera hauei lotutako gastuak:

m) Erregai fosilekin zerikusia duten jarduerak, horien geroko erabilera barne (salbu eta neurri honen esparruko proiektuek zerikusia badute gas naturala erabiliz elektrizitatea eta/edo beroa sortzeko prozesuekin edo horiei lotutako garraio eta banaketa azpiegiturekin, eta betetzen badituzte «kalte nabarmenik ez eragitea» printzipioa aplikatzeari buruzko gida teknikoaren III. eranskinean ezarritako baldintzak).

n) EBko isurketa eskubideen merkataritza araubideko (RCDE) jarduerak, aurreikusten bada sortuko dituzten berotegi efektuko gasen isuriak ez direla egonen dagokien erreferentziako parametroetatik behera. Aurreikusten bada diruz lagundutako jarduerak sortuko dituen berotegi-efektuko gasen isuriak ez direla erreferentziako parametroak baino nabarmen txikiagoak izanen, horri buruzko azalpen arrazoitua eman beharko da. Isurketa eskubideen doako esleipenerako ezarritako erreferentzia-parametroak, isurketa eskubideen merkataritza araubidearen aplikazio-eremuan inskribatzen diren jarduerei dagokienez, Batzordearen 2021eko martxoaren 12ko 2021/447 (EB) Betearazpen Erregelamenduan ezarritakoaren arabera. Erregelamendu horren bidez, 2021etik 2025era bitarteko aldian isurketa eskubideak doan esleitzeko erreferentzia-parametroen balio berrikusiak zehazten dira, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2003/87/EE Zuzentarauaren 10. bis artikuluaren 2. apartatuari jarraikiz.

o) Hondakinen zabortegiekin eta erraustegiekin lotutako jarduerak (bazterketa ez zaie aplikatuko hondakin arriskutsu birziklaezinak soilik tratatzen dituzten instalazioetako ekintzei, ezta dagoeneko dauden instalazioetakoei ere, neurri honen esparruan abiatzen diren ekintza horien helburua bada energia-efizientzia handitzea, ihes-gasak biltegiratzeko edo erabiltzeko harrapatzea edo errausketen errautsetatik materialak berreskuratzea, baldin eta ekintza horien ondorioz ez bada handitzen instalazioek hondakinak tratatzeko duten ahalmena edo ez bada luzatzen haien bizitza baliagarria; eta, nolanahi ere, inguruabar horiek agiriz frogatu beharko dira instalazio bakoitzeko), ez eta tratamendu mekaniko-biologikoko instalazioekin lotutakoak ere (bazterketa ez zaie aplikatuko dagoeneko dauden tratamendu mekaniko-biologikoko instalazioei, neurri honen esparruan abiatzen diren ekintza horien helburua bada energia-efizientzia handitzea edo instalazioa berrantolatzea gaika bildutako hondakinen birziklatze-eragiketak egiteko –konposta eta biohondakinen digestio anaerobioa, esaterako–, baldin eta ekintza horien ondorioz ez bada handitzen instalazioek hondakinak tratatzeko duten ahalmena edo ez bada luzatzen haien bizitza baliagarria; eta, nolanahi ere, inguruabar horiek agiriz frogatu beharko dira instalazio bakoitzeko).

p) Hondakinak epe luzera ezabatzeagatik ingurumenari kalte egiten ahal dioten jarduerak.

Ez dira inola ere diruz lagunduko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2020ko ekainaren 18ko 2020/852 (EB) Erregelamenduaren 17. artikuluan ezarritako klima eta ingurumen arloko helburuei kalte nabarmena, zuzenekoa edo zeharkakoa, eragiten dieten jarduketak (erregelamendu hori inbertsio jasangarriak errazteko esparrua ezartzeari buruzkoa da eta 2019/2088 (EB) Erregelamendua aldatzen du).

Jarduketa guztiek, gainera, bete beharko dute ingurumen arloan aplikatzekoa den Espainiako eta Europako legeria. Ingurumen-ebaluazioko prozedurak errespetatuko dira beti, indarreko arauekin bat aplikagarri direnean, bai eta ingurumen arloko araudiari jarraikiz egin beharreko bestelako eragin-ebaluazioak ere.

6. oinarria. Dirulaguntzaren zenbatekoa, gehieneko dirulaguntza eta gutxieneko inbertsioa.

Deialdi honetan araututako dirulaguntza itzuli beharrik gabeko laguntza da, diruz lagun daitekeen inbertsioaren zenbatekoaren (BEZa barne) %75 eta %90 artekoa, honako honen arabera:

6.1. Ostatu jasangarriak eta zirkularrak sortzea edo egokitzea.

–Beharrezko gutxieneko inbertsioa: 50.000 euro.

–Gehieneko aurrekontu diruz lagungarria: 200.000 euro.

–Dirulaguntzaren ehunekoa: %90.

6.2. Atsedenleku zirkularrak eta paisaiaren kontserbazioa.

–Beharrezko gutxieneko inbertsioa: 30.000 euro.

–Gehieneko aurrekontu diruz lagungarria: 100.000 euro.

–Dirulaguntzaren ehunekoa: %90.

6.3. Bidearen zatien irisgarritasuna egokitzea eta hobetzea.

–Beharrezko gutxieneko inbertsioa: 50.000 euro.

–Gehieneko aurrekontu diruz lagungarria: 300.000 euro.

–Diruz lagunduko den ehunekoa:

  • Oinarri arautzaileetan ezarritako gutxienekoak betetzen dituzten proiektuak: %75.
  • Zatien irisgarritasuna hobetzeko proiektuetarako 5. oinarri arautzailean ezarritako baldintzak betetzen dituzten proiektuak: %90.

Toki entitateak BEZa berreskuratzea badu, gastu hori ez da diruz lagungarria izanen. Zati bat berreskuratzea badu, udal idazkaritzak ziurtagiri bat egin beharko du, hainbanaketa portzentajea adierazita. Portzentaje hori ez da inola ere diruz lagungarria izanen.

7. oinarria. Eskaerak aurkeztea. Epea eta modua.

1. Eskaerak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, eta 2025eko urriaren 31n bukatuko, egun hori barne.

2. Forma.

a) Eskaerak modu telematikoan aurkeztuko dira nahitaez, Nafarroako Gobernuaren Interneteko Atariko (www.nafarroa.eus) tramiteen katalogoko fitxaren bitartez (laguntzen fitxa). Bertan dagoen formularioa erabili beharko da, eta Turismo Zuzendaritza Nagusira igorriko da, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 66.6 artikuluan xedatuta dagoenarekin. Laguntzen fitxan eskuragarri dagoen eskabide-ereduarekin bat ez datozen eskaerak ez dira aurkeztutzat joko.

b) Ordezkaritza-ahalorde askietsia duen pertsonaren sinadura elektronikoa erabiliko da eskaera aurkezteko. Eskaeraren sinadura elektronikoaren bidez, eskaerarekin batera aurkeztutako agirien kopia digitalizatuen jatorrizkoarekiko fideltasuna bermatuko da.

c) Jakinarazpenak eta komunikazioak eskatzaileen helbide elektroniko gaitura (HEG) bidaliko dira.

d) Eskaera aurkezteko erabiltzen den bidea arestian aipatu ez bezalakoa bada, ez aurkeztutzat joko da, baina horrek ez du eragotziko gero aurkeztu ahal izatea telematika bidez. Azken kasu horretan, sarrera data baliodun bakarra aurkezpen telematikoarena izanen da, hori guztia Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen (hemendik aurrera, APAPEL) 68.4 artikuluan xedatutakoarekin bat.

e) Entitate bakoitzak eskabide bakarra aurkeztuko du 5. oinarrian adierazitako proiektu mota bakoitzeko.

f) Orobat, Nafarroako bi toki entitatek edo gehiagok ere egiten ahalko dute proiektu jakin bat elkarrekin egiteko dirulaguntza eskaera bakar bat, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 8.3 artikuluan ezarritako baldintzei jarraikiz.

8. oinarria. Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Eskaerari erantsi behar zaion dokumentazioak berariazko eskabidearen araberakoa izan beharko du, eta agiri bereizietan eta behar bezala identifikatuetan aurkeztua.

Laguntza eskaera horiek aurkeztu baziren ostatu zirkularretarako, atsedenlekuetarako eta paisaiaren kontserbaziorako eta mugikortasun jasangarrirako Donejakue bideko ibilbideetako toki entitateentzako 2024-2025eko dirulaguntzen deialdian eta aurrekontu nahikorik ez izateagatik ezetsi baziren, bakarrik aurkeztu beharko dira eskaera-orria eta ondotik ezartzen den dokumentaziotik, aurreko deialditik hona aldatu dena.

1. Entitate eskatzailearen gaineko dokumentazioa.

a) Eskaera orrian jasotako erantzukizunpeko adierazpenak.

–Erantzukizunpeko adierazpena, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan aurreikusitako egoera debekatu batean ere ez dagoela dioena.

–Erantzukizunpeko adierazpena, esaten duena entitatea ez dagoela inolako administrazio zehapen irmorik edo kondena epai irmorik betetzen sexu edo genero diskriminaziotzat hartutako lan praktikak egiteagatik edo onartzeagatik, eta, kasua bada, ez dagoela arrazoi horiek direla-eta ezarritako epai edo zehapen bat betetzeko zain.

–Erantzukizunpeko adierazpena, esaten duena ez duela zorrik administrazioarekin laguntzak, maileguak edo aurrerakinak itzuli behar izateagatik, eta, orobat, ez dagoela berreskuratze agindu baten zain, Europako Batzordeak laguntza bat legez kanpoko eta barne merkatuarekin bateraezin deklaratzeko erabakia hartu ondoren.

–Erantzukizunpeko adierazpena, esaten duena betetzen dela aplikatzekoa den Espainiako eta Europar Batasuneko araudi guztia (bereziki, lehiaren, kontratazioaren, obren eta horniduren adjudikazioaren eta ingurumenaren arloetakoak) eta konpromisoa hartzen duela bere gain proiektua aurrera eramateko beharrezkoak diren lizentziak eta baimenak eskuratzeko.

–Erantzukizunpeko adierazpena, beste administrazio, entitate edo partikular batzuei dirulaguntzaren xede diren jarduketa berberetarako eskatutako eta/edo haiek emandako dirulaguntzei buruzkoa, eta jasotzen duena konpromiso bat, deialdi honetako dirulaguntzak izapidetzen diren bitartean eskatzen edo jasotzen ahal dituen laguntzei buruz informatzeari buruzkoa.

–Erantzukizunpeko adierazpena, adierazten duena eskaera egiten duen entitatearen konpromisoa inbertsioaren xede den eremu edo azpiegituretan mantentze eta garbitze lanak gutxienez 10 urtez egiteko.

b) Adierazpenak, III. eranskinaren araberakoak, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren (SEEP) jarduketak gauzatzeari buruz.

c) Udal konposatuen kasuan, horiek osatzen dituzten kontzeju guztietarako edo batzuetarako proiektu bat sustatzen badute, eragindako toki entitateen artean adostasuna dagoela egiaztatzen duen ziurtagiria, aplikatzekoa den araudiarekin bat. Ziurtagiri horretan proiektuan parte hartzen duten kontzejuen kopurua eta izenak adieraziko dira.

d) Hainbat udalek elkarrekin egindako proiektuen kasuan, hitzarmena edo dokumentu baliokidea, honako hauek adierazita:

–Proiektuan parte hartzen duten udalen kopurua eta izenak.

–Proiektua gauzatzea bere gain hartzen duen udala solaskide bakarra izanen da laguntza eskaera aurkezteko, egindako jarduketen justifikazioa aurkezteko, edo beste edozein izapide administratibotarako edo komunikaziotarako, dirulaguntzaren espedientearen kudeaketarekin loturik baldin badago.

–Alderdien lankidetza antolatzeko baldintzak.

e) Toki entitateko idazkari lanetan diharduenaren ziurtagiria, adierazten duena entitate horrek ezin dituela berreskuratu edo konpentsatu eskatutako dirulaguntzari dagozkion zeharkako zergak, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 28.8 artikuluan xedatutakoaren arabera.

f) Entitate eskatzailea jarduketak eginen diren eremuen edo lurren titularra dela dioen ziurtagiria edo, hala badagokio, eskaera aurkezten den egunetik 10 urtetik beherakoa ez den denboran horiek erabilgarri izanen dituela dioena. Horretarako, toki entitatearen idazkaritzaren ziurtagiria aurkeztuko da, zirkunstantzia horiek egiaztatzen dituena eta, gainera, jarduketak eginen diren poligono eta lurzati zehatzak adierazten dituena.

2. Proiektuari buruzko dokumentazioa.

–Dirulaguntzaren xedeko jarduketak azaltzen dituen deskripzio-memoria, bilduko duena gutxienez honako alderdi hauen gaineko informazio zehatz eta xehatua:

  • Jarduketa horrekin lortu nahi diren helburuak.
  • Jarduketaren interesaren justifikazioa.

–Memoria baloratua edo, inbertsioek hala eskatzen badute, obrak egiteko proiektua, behar bezala zigilatua.

–Kostu hautagarrien artean obra zibila jasotzen duten jarduketetarako eskaeren kasuan, hondakinen kudeaketaren azterlan bat, teknikari eskudun batek sinatua, eta frogatzen duena bete egiten dela hondakinen gutxieneko portzentajearen betekizuna (%70, alegia) eta, bestela, onuradunaren ordezkariak sinatutako erantzukizunpeko adierazpen bat, konpromisoa hartuz adierazitakoa betetzeko eta bete dela justifikatzeko behar den dokumentazio guztia aurkezteko.

–Behar denean, dagozkion baimenak (ingurumenekoa, ondarekoa eta beste batzuk).

–Aurrekontua kontzeptuen arabera zehaztua, gastuak zenbatesteko bide ematen duten fakturak edo proformako fakturak; ez dira inoiz onartuko entitate eskatzailearen uste edo balorazioetan oinarritzen diren gastu zenbatespenak.

–Argazkiak, erakusten dutenak zer egoeratan dauden instalazioak/azpiegiturak eskaera aurkezteko unean.

Jarduketak gauzatzeko kronograma, jarduketa gauzatzeko faseak, eta dirulaguntza eskatzeko unean jarduketa zer gauzatze egoeratan dagoen.

3. Eskaerak ez baditu betetzen aipatutako betebeharrak, edo harekin batera ez badira aurkezten aginduzko agiriak, instrukzio organoak entitate interesdunari eskatuko dio akatsak gehienez ere 10 egun balioduneko epean zuzen ditzala, zuzentzeko errekerimendua jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera zenbatzen hasita, eta adieraziko, horrela egin ezean, eskaerari uko egin diola ulertuko dela. Kasu horretan, espedientea artxibatzeko ebazpena emanen da eta dagokionari jakinaraziko zaio, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikuluan xedatu bezala.

9. oinarria. Deialdiaren tramitazioa eta ebazpena.

1. Turismoaren Antolamendu, Kudeaketa eta Kalitateko Zerbitzua da dirulaguntzak emateko prozedura antolatzeko eta instruitzeko eskumena duen kudeaketa organoa.

2. Oro har, eta iruzurrari aurrea hartzeko ezarritako arauei jarraikiz, helburu hori lortzeko duten inplikazioa indartuko dute onuradunak hautatzeko eta baldintzak betetzen direla egiaztatzeko prozeduran parte hartzen duten pertsona guztiek, interes-gatazkarik ez dutela dioen adierazpen baten bidez, eta hitzemanen dute adierazpen hori eguneratuta mantenduko dutela baldin eta jatorrizko adierazpena egitean zuten egoera aldatzen bada; izan ere, egoera aldatzeak prozeduran parte hartzea eragotziko die.

3. Dirulaguntza hau banakako ebaluazioaren bidez emanen da. Eskaerak aurkeztu ziren ordenari jarraikiz tramitatu eta ebatziko dira espedienteak, aurrekontuetan horretarako kreditua den bitartean, eta 2. oinarri arautzailean proiektu mota bakoitzerako kontsignatutako kredituen arabera.

4. Turismoaren Antolamendu, Kudeaketa eta Kalitateko Zerbitzuak dagokion ebazpen-proposamena igorriko dio Turismo Zuzendaritza Nagusiari. Dagozkien dirulaguntzak aurreko zenbakian xedatutakoari jarraituz esleitu ondoren, eskaerei erantzuteko ezarritako aurrekontu baliabideak agortzen badira, gainerako eskaerak berariaz ezetsiko dira.

5. Turismo Zuzendaritza Nagusia da dirulaguntzak emateari buruz ebazteko eskumena duen organoa. Dirulaguntza emateko ebazpena gehienez ere 3 hilabeteko epean eman eta jakinaraziko da, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita, eta, epe hori iraganik berariazko ebazpenik jakinarazi gabe, eskaerak ezetsitzat joko dira.

6. Dirulaguntza emateko edo ukatzeko ebazpenen aurka, eskatzaileek zilegi izanen dute gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera, administrazio prozedura erkideari buruzko legerian xedatutakoari jarraikiz.

10. oinarria. Egindako jarduketak justifikatzeko epea, modua eta dokumentazioa.

1. Justifikazioa aurkezteko epea.

Noiznahi aurkeztuko da egindako jarduketen justifikazioa, dirulaguntza ematen duen ebazpena jakinarazi ondoren, eta, beranduenez, 2026ko maiatzaren 30ean, egun hori barne.

2. Justifikazioa aurkezteko modua.

Justifikazioa aurkezteko, laguntzaren fitxan dagoen justifikazio-formulario berariazkoa erabili beharko da, eta Turismo Zuzendaritza Nagusiari igorriko zaio.

Justifikazioko dokumentazioa aurkezteko, laguntzaren fitxa erabiliko da; fitxa horretan esteka bat izanen da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren dirulaguntzen justifikaziorako erregistrora.

Kontuan hartuz 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduaren 22.2.e) artikuluan eta Finantza Erregelamendua delakoaren [Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2018ko uztailaren 18ko 2018/1046 (EB, Euratom) Erregelamendua] 129. artikuluan ezarritakoa, Suspertze eta Erresilientzia Planaren funtsak jasotzeko baldintza izanen da idatziz aurkeztea konpromiso bat non behar diren eskubideak eta sarbideak emanen baitira, Batzordeak, Iruzurraren aurkako Europako Bulegoak (OLAF), Europako Kontu Auzitegiak, Europako Fiskaltzak eta Espainiako agintariek beren kontrol eskumenak egikaritu ditzaten. Era berean, onuradunek konpromisoa hartzen dute egiten ahal diren ikuskapen eta egiaztapen guztiak errazteko.

Justifikazioak aintzat hartuko ditu, halaber, Europar Batasunak eta Espainiak Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoari buruz emandako araudiaren eskakizunak.

3. Egindako jarduketak justifikatzeko dokumentazioa.

Jarraian aipatutako agiriak atxikiko zaizkio justifikazio-inprimaki formalizatuari. Agiriok eskaneatuta aurkeztuko dira, bereizita eta behar bezala identifikatuta:

a) Dirulaguntzaren xedeko jarduketen memoria, aurreikusitako jarduketen exekuzio maila azalduta.

b) Egindako jarduketen guztizko kostua justifikatzeko memoria ekonomikoa, honako hauek jasota:

1. Jarduketaren kostuen zerrenda sailkatu bat, hartzekoduna eta agiria identifikatuta, baita zenbatekoa, jaulkipen eguna eta ordainketa eguna ere.

2. Zerrenda horretako fakturen kopia, edo, bestela, merkataritzako trafiko juridikoan froga balio bera duten bestelako agiriena edo eraginkortasun administratiboa dutenena, bai eta ordaindu egin direla frogatzen duten agiriak ere.

3. Entitate onuradunaren justifikazioa, diruz lagundutako proiektuetako jarduketak aplikatzekoa den kontratazio prozeduraren arabera kontratatu izanaren gainekoa, bat etorriz Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legean ezarritakoarekin.

4. Kasua bada, diruz lagundutako jarduketa finantzatu duten bestelako dirulaguntzen edo diru-sarreren azalpena, bakoitzaren zenbatekoa eta jatorria adierazita.

c) Adierazpen bat, dirulaguntzaren xedeko jardueren finantzaketari buruzkoa. Adierazi behar dira, dirulaguntza honetaz gain, diruz lagundutako jarduketak finantzatu dituzten beste funts batzuen zenbatekoa, jatorria eta aplikazioa (funts berekiak, bestelako baliabideak edo bestelako dirulaguntzak). Adierazpen hori justifikazio-inprimakian berean eginen da.

d) Entitate onuradunaren organo eskudunak emandako ziurtagiria, jardueraren %100 egin dela eta dirulaguntzaren helburua bete dela egiaztatzen duena.

e) Toki entitateko idazkariaren ziurtagiria, egiaztatzen duena Kontratu Publikoei buruz indarrean dagoen Foru Legean ezartzen diren legezko aginduak bete direla, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 14.1.ñ) eta 28.3 artikuluetan aurreikusten diren ondorioetarako.

f) Toki entitateko idazkariaren ziurtagiria, egiaztatzen duena dirulaguntzaren xede diren jarduketak gauzatzeko jarduketen kontratazioan bete direla Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legean ezartzen diren legezko aginduak.

g) Egindako jarduketen argazkiak.

h) DNSH printzipioa eta etiketatze klimatikoa behar bezala bete direla justifikatzen duten agiriak, eta, zehazki, honako hauek:

–Kostu hautagarrien artean obra zibila jasotzen duten jarduketetarako eskaeren kasuan, Konferentzia Sektorialaren Erabakiaren 17. oinarriaren 8.b apartatuan jasotakoa –hondakinen %70 balorizatzeari buruzkoa, alegia– betetzen dela frogatzen duten agiriak. Horretarako aurkeztuko dira, batetik, eraikuntzako eta eraispeneko hondakinak kudeatzeko azterlana, bai eta eraikuntzako eta eraispeneko hondakinak kudeatzeko plana ere, azterlan hori nola aplikatuko den zehazteko; hori guztia, bat etorriz Eraikuntzako eta eraispeneko hondakinen ekoizpena eta kudeaketa arautzen duen 105/2008 Errege Dekretuan xedatutakoarekin.

Aurreko hori honela justifikatuko da:

  • Eraikuntzako eta eraispeneko hondakinen %70 balorizatu dela behar bezala egiaztatzeko, sortutako hondakinen guztizko kopurua zehazten duen laburpen-memoria aurkeztuko du onuradunak, hondakinak Europako Hondakinen Zerrendako kodeen arabera sailkatuta, baita hondakinen destinoko kudeatzaileen ziurtagiriak ere, instalazio bakoitzean lortutako balorizazioaren ehunekoa adierazten dutenak. Balorizatu ezin diren hondakin arriskutsuak ez dira kontuan hartuko helburu hori lortzeko.
  • Eraispen selektiboa egiteko neurriak ezarri direla egiaztatzeko, kudeatzaileek sortutako hondakinak entregatu direla justifikatzeko ematen dituzten ziurtagirietan jasotako EHZ kodeak erabiliko dira. Kode horiek gaika bildutako hondakin-frakzioei dagozkienak izanen dira, adibidez: 170101, 170102, 170201, 170202, 170203, 170402, 170403 edo 170405.
  • Obran bertan hondakinen bat balorizatuz gero, onuradunak balorizatutako kopuruei buruzko informazioa sartuko du laburpen-memorian, EHZ kodearen eta erabilitako bitartekoen arabera sailkatuta (instalazio mugikorra, kudeatzailea, etab.).
  • Hondakinetatik heldu diren agregakin birziklatuak erabiliz gero, onuradunak material horiek erosiak direla frogatzeko dokumentazioa erantsi beharko du laburpen-memorian, eta material kopurua eta mota adierazi beharko ditu.
  • Amianto-hondakinak sortzen badira, tratamendu egokia jaso dutela frogatu beharko da. Horretarako, amianto-hondakinak sortu diren lekutik hondakinak kudeatzeko plantara lekualdatu aurretik jakinarazpen bat igorri beharko da, eta baita mugimendu horiei lotutako hondakinen lekualdaketak identifikatzeko dokumentuak ere, Estatuaren lurraldearen barruko hondakinen lekualdaketa arautzen duen ekainaren 2ko 553/2020 Errege Dekretuan ezarritakoa betez.

i) Diruz lagundutako jarduketa ostatu jasangarriak eta zirkularrak egokitzea edo sortzea bada, 5.5.1 oinarrian ezarritakoaren arabera:

–Ekintza plan jasangarri eta zirkularra.

–Hala badagokio, ostatua kudeatzen duen enpresarekin egindako hitzarmena.

j) Jarduketa SEEPen esparruan finantzatu dela oro har zabaltzeko hartu diren neurrien gaineko ziurtagiria, bat etorriz ezarrita dagoenarekin agindu honen V. eranskinean (Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoari lotutako betekizun eta obligazio berariazkoak).

11. oinarria. Dirulaguntzaren ordainketa.

Egindako jarduketen frogagiriak aurkeztu eta aztertu ondoren, Turismoaren Antolamendu, Kudeaketa eta Kalitateko Zerbitzuak jarduketa horiei dagokien ordainketa egiteko ebazpenaren proposamena igorriko du Turismo Zuzendaritza Nagusira, eta txosten bat gehituko du, frogatzen duena entitate onuradunak betetzen dituela dirulaguntza kobratzeko eskubidea ematen duten betebehar guztiak.

12. oinarria. Betebeharrak eta horiek ez betetzearen ondorioak.

1. Betebeharrak.

Toki entitate onuradunek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Jarduketak deialdian ezarritako epeetan egin, justifikatu eta ordaintzea.

b) Laguntzen organo kudeatzaileari komunikatzea, bi hilabeteko epean, laguntza ematen denetik aurrera, uko egiten zaiola emandako dirulaguntzari, baldin diruz lagundutako jarduketak ez badira egin behar, edo horietakoren bat ez bada egin behar, ezarritako epean.

c) Diruz lagundutako jardueren azken gauzatze maila %75etik beherakoa izatea aurreikusten bada, hasieran onartutako aurrekontuaren aldean, horren berri eman beharko zaio organo kudeatzaileari jakin bezain laster, eta edonola ere laguntza jaso eta bi hilabetera, beranduenez.

Jakinarazpen hori egin ezean, dirulaguntzaren xede diren jarduketen gauzatze mailari buruz oinarri honen 2. zenbakian ezarritako murrizketak aplikatuko dira.

d) Diruz lagundutako ekintzetan egin gogo diren funtsezko aldaketen berri ematea Turismoaren Antolamendu, Kudeaketa eta Kalitateko Zerbitzuari, haiek gauzatu baino lehen. Zerbitzu horrek baimendu beharko du proiektuaren edozein aldaketa garrantzitsu, eta eskatzen zaizkion aldaketak baimenduko ditu baldin eta behar bezala justifikatuta badaude eta bermatzen bada betetzen direla bai dirulaguntzaren xedea, bai diruz laguntzen den proiektuaren helburuak, bai eta deialdian ezarritako gainerako baldintzak ere. Proiektuaren gauzatzean aldaketa garrantzitsurik bada, onuradunari eskatzen ahalko zaio aurkez dezala beste txosten bat, ziurtatzen duena errespetatu egin dela "Kalte nabarmenik ez eragiteko" printzipioa, 2020/853 Erregelamenduaren (EB) 17. artikuluan ezarritakoarekin bat.

e) Dirulaguntzaren xede diren inbertsioak gutxienez 10 urtez edukitzea dirulaguntzaren xede den xedeari atxikita, dirulaguntza emateko ebazpenetik hasita. Aldi horretan, toki entitateek beharrezkoak diren mantentze-lanak egin beharko dituzte, dirulaguntzaren xede den turismorako gunea erabiltzeko baldintza egokietan egon dadin.

f) Eskaerarekin batera aurkeztu diren erantzukizunpeko adierazpenetan hartutako konpromisoak eta deialdi honi aplikatzekoa zaion araudi guztia betetzea.

g) Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoak (SEM) finantzatutako dirulaguntzen entitate onuradunek bete behar dituzten betebeharrak betetzea; laguntzaren fitxaren IV. eranskinean jasotzen diren horiek, alegia.

h) Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 9. artikuluan ezarritako betebehar orokorrak betetzea.

2. Ez-betetzeak eta ez-betetzeen graduazioa.

Osorik betetzen ez badira dirulaguntza emateko ebazpenean, deialdi honetan edo Dirulaguntzei buruzko Foru Legean ezarritako betebeharrak, emandako dirulaguntza kobratzeko eskubidea galduko da, edo, hala badagokio, diru hori itzuli egin beharko da, foru lege horren 35. artikuluan xedatutakoarekin bat.

Halaber, aurreko betebeharretako bat hein batean betetzen ez bada, ordaindu beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa doitzen ahalko da proportzionaltasun printzipioari jarraikiz, edo, zein den kasua, dagokion zenbatekoa itzuli beharko da.

Zehazki:

a) Egiaztagiriak aurkezten badira 2026ko maiatzaren 30aren ondoren, baina atzerapena ez bada 10 egunetik gorakoa, ordaindu beharreko dirulaguntza %10 murriztuko da. Atzerapena 10 egunetik gorakoa bada, dirulaguntza kobratzeko eskubiderik eza deklaratuko da.

b) Dirulaguntzaren xede izan diren jarduketak gauzatzeko (egitea, fakturatzea eta ordaintzea), azkenean, zenbateko txikiagoa baliatzen bada, honako murrizketa hauek aplikatuko dira:

–Diruz lagundutako jarduketaren %50etik %75era bitarte gauzatzen bada, azken dirulaguntzaren ordainketa murriztuko da: justifikatutako inbertsioaren ondoriozko dirulaguntzaren %50, hain zuzen.

–Diruz lagundutako jarduketaren %50etik behera gauzatzen bada, dirulaguntza kobratzeko eskubidea galdu dela deklaratuko da.

Gauzatze maila zehazteko, diruz lagundutako gastuaren zenbatekoa alderatuko da horretarako ezarritako epearen barruan onartutako gastu justifikatuaren zenbatekoarekin.

c) Onartutako gastu justifikatuak ezin dira inola ere izan baxuagoak 6. oinarrian ezarritako gutxieneko gastu diruz lagungarrien zenbatekoak baino. Eta, hala izanez gero, dirulaguntza kobratzeko eskubidea galdu dela deklaratuko da.

Nolanahi ere, entitate onuradunak jaso dituen funtsak itzuli beharko ditu, arau-hausteak eragozten duenean funts europarrak Altxorrera itzultzea, diruz lagundutako jarduketekin lotuta jaso ez den itzulketaren zenbateko berean.

Orobat, erantzukizunpeko neurrien inguruko irregulartasunik aurkitzen bada estatuko edo Europako erakundeek egindako kontrolen batean, eta hark eragozten badu funtsak Altxorrera itzultzea, onuradunak itzuli beharko du diruz lagundutako jarduketekin lotuta jaso ez den itzulketaren zenbatekoa.

Entitate onuradunak jasotako diruak erabiltzen ez baditu diruz lagundutako jarduketetarako, oker erabilitako zenbatekoa itzuli beharko du.

Pertsona edo entitate onuradunak ez badu betetzen "kalte nabarmenik ez eragiteko" printzipioa edo etiketatze klimatikoa jartzearena, jasotako zenbatekoak itzuli beharko ditu.

13. oinarria. Dirulaguntzen arteko bateragarritasuna eta finantzaketa bikoitzik eza.

Deialdi honetan araututako laguntzak bateragarriak dira Espainiako edo nazioarteko beste administrazio edo entitate publiko edo pribatu batzuek ematen ahal dituzten dirulaguntza edo laguntzekin, baldin eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduaren 9. artikuluan ezarritakoa betetzen bada, hots, ezin direla Batasuneko laguntza bat baino gehiago baliatu kostu bera finantzatzeko. Orobat, laguntzok bateragarri izateko baldintza izanen da horien guztien baturak, bakarrik edo beste batzuekin batera, ez gainditzea finantzatutako jardueraren kostua eta ez eragitea murrizketa bat finantzatutako jarduera gauzatzeko onuradunari eskatzen zaion berezko finantzaketaren zenbatekoan. Kostu berberak finantzatzeko beste funtsen bat (ez bakarrik Europakoak) baliatu badu, onuradunak horren berri eman beharko du.

Horretarako, bai eskatzaileek (eskaera aurkezteko unean) bai onuradunek (justifikazioa aurkezteko unean) diruz lagundutako jarduerak finantzatzeko zer laguntza, dirulaguntza, diru-sarrera edo baliabide jaso dituzten komunikatu beharko dute.

14. oinarria. Iruzur arriskuaren ebaluazioa.

Kultura eta Kiroleko Kontseilariaren maiatzaren 10eko 23E/2022 Foru Aginduaren bidez, Kultura eta Kirol Departamentuaren Iruzurraren aurkako neurrien plana onetsi zen, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana gauzatzeko. Departamentu hori, egun, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentua da.

Aipatutako planean jasotzen denaren arabera, oinarri arautzaile hauek onesteko espedientean jasoa dago iruzur arriskuaren ebaluazioa (bandera gorrien egiaztapen zerrenda) eta, orobat, "Interes gatazkarik ezaren adierazpena" (IGEA), haren prestaketan eta tramitazioan parte hartu duten pertsona guztiei dagokiena, eta halaber, onuradunak hautatu eta baldintzak betetzearen egiaztapen prozeduran parte hartzen duten guztiei dagokiena. Adierazpen hori eguneratuta mantentzeko konpromisoa hartzen dute, egoera aldatzen bada jatorrizko adierazpenaren aldean, horrek galaraziko baitie prozeduran parte hartzea.

Orobat, laguntzaren eskatzaileek beren "Interes gatazkarik ezaren adierazpena" (IGEA) aurkeztuko dute, III. eranskinekoa ("Adierazpenak, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren jarduketak gauzatzeari buruz").

15. oinarria. Laguntzen gaineko kontrola.

15.1. Bai dirulaguntzak emateko fasean, bai horiek ordaintzekoan edo ondoren, dirulaguntza ematen duen organoak, bai eta kontrolerako organo eskudunek ere, barnean direla 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduaren 22.2.e) artikuluan eta Finantza Erregelamendua delakoaren [2018ko uztailaren 18ko 2018/1046 (EB, Euratom) Erregelamendua] 129. artikuluan jasotakoak, egokitzat jotzen dituzten kontrol eta ikuskapen guztiak egiten ahalko dituzte, emandako laguntza behar bezala gauzatu dela ziurtatzeko. Horrela, bada, eskatzaileak behartuta daude laguntza ematera eta oinarri arautzaile hauetan ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzeko beharrezkotzat jotzen den beste edozein dokumentazio eta informazio ematera. Era berean, onuradunek konpromisoa hartzen dute egiten ahal diren ikuskapen eta egiaztapen guztiak errazteko. Egiaztapen eta ikuskapen horiek eragozteak laguntza itzultzea ekartzen ahal du, ukatu gabe dagokion zehapen prozedura tramitatzea.

Artikulu horietan ezarritakoaren arabera, Suspertze eta Erresilientzia Planaren funtsak jasotzeko baldintza izanen da idatziz aurkeztea konpromisoa, behar diren eskubideak eta sarbideak errazteko, Batzordeak, Iruzurraren aurkako Europako Bulegoak (OLAF), Europako Kontu Auzitegiak, Europako Fiskaltzak eta estatuko agintariek beren kontrol eskumenak egikaritu ditzaten.

Justifikazioak aintzat hartuko ditu, halaber, Europar Batasunak eta Espainiak Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoari buruz emandako araudiaren eskakizunak.

15.2. Dirulaguntza ematen duen erakundeak neurriak hartuko ditu iruzurrari eta ustelkeriari aurrea hartu, antzeman eta haiek jakinarazi eta zuzentzeko, eta halaber interes gatazkari eta finantzaketa bikoitzari aurrea hartzeko, irailaren 29ko HFP/1030/2021 Agindua betez.

15.3. Administrazioak eta 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduaren 22. artikuluan jasotako organoek Benetako Titulartasunen Erregistroetan jasotako informazioa eskuratzen ahalko dute, bai eta administrazioaren beste datu base guztietan jasotakoa ere, benetako titularren inguruko datu horiek eman ahal izateko.

15.4. Laguntza hauen gaineko informazioaren eta kontrolaren ondorioetarako, informazioa lagako da Europako Funtsen Sistemekin dirulaguntza horiek kudeatzeko eta kontrolatzeko ezarritako sistemen artean.

16. oinarria. Laguntzen publizitatea.

Turismoaren Antolamendu, Kudeaketa eta Kalitateko Zerbitzuak jendaurrean jarriko ditu emandako dirulaguntzak Ogasuneko Ministerioaren Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren bitartez (https://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/eu/inicio), honako hauek adierazita: deialdia, laguntza zein aurrekontu kredituri egotzi zaion, onuradunak eta emandako diru kopurua.

Deialdi honen emaitzak, halaber, laguntzen fitxan argitaratuko dira.

17. oinarria. Aplikatu beharreko araudia.

Foru agindu honetako dirulaguntzak arautuko dira foru aginduan bertan, oinarri arautzaileetan, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenetan ezarritakoaren arabera. Orobat, dirulaguntzok bete beharko dute honako honetan xedatutakoa: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021/241 (EB) Erregelamendua, 2021eko otsailaren 12koa, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa ezartzen duena, bai eta gai horri buruzko Europar Batasuneko gainerako arauak eta horiek garatzeko edo transposiziorako estatu mailako arauak ere.

–«Kalte nabarmenik ez eragiteko printzipioa aplikatzeko gida teknikoa, Suspertze eta Erresilientziarako Mekanismoari buruzko Erregelamenduaren arabera (2021/C 58/01)».

–36/2020 Errege Lege-dekretua, abenduaren 30ekoa, Administrazio Publikoa modernizatzeko eta Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana gauzatzeko premiazko neurriak onesten dituena.

–HFP/55/2023 Agindua, urtarrilaren 24koa, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana gauzatzen duten prozeduretako interes gatazkaren arriskuaren azterketa sistematikoari buruzkoa.

–HFP/1030/2021 Agindua, irailaren 29koa, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren kudeaketa-sistema eratzen duena.

–HFP/1031/2021 Agindua, irailaren 29koa, Estatuko, autonomia erkidegoetako eta tokiko sektore publikoko entitateek jakinarazi beharreko informazioa emateko prozedura eta formatua ezartzen duena, jarraipena egiteko Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren osagaien mugarri eta helburuen betetze-mailari eta hango neurrien aurrekontu eta kontabilitatearen betetze-mailari.

18. oinarria. Oinarri arautzaile hauen aurkako errekurtsoa.

Oinarri arautzaile hauen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

II. ERANSKINA.–DONEJAKUEKO BOST BIDEEK
ZEHARKATZEN DITUZTEN HERRIAK

SAKANAKO BIDEA

Irurtzun

Etxeberri (Arakil)

Egiarreta (Arakil)

Hiriberri (Arakil)

Ihabar (Arakil)

Irañeta

Uharte Arakil

Arruazu

Lakuntza

Arbizu

Etxarri Aranatz

Bakaiku

Iturmendi

Urdiain

Altsasu

Olazti

Ziordia

FRANTSES BIDEA ORREAGATIK

Luzaide

Orreaga

Auritz

Aurizberri (Erroibar)

Bizkarreta-Gerendiain (Erroibar)

Lintzoain (Erroibar)

Zubiri (Esteribar)

Urdaitz (Esteribar)

Ezkirotz (Esteribar)

Ilarratz (Esteribar)

Larrasoaña (Esteribar)

Akerreta (Esteribar)

Zuriain (Esteribar)

Irotz (Esteribar)

Zabaldika (Esteribar)

Uharte

Arre (Ezkabarte)

Atarrabia

Burlata

Iruña

Zizur Txikia (Zizur)

Zizur Nagusia

Asterain (Zizur)*

Zarikiegi (Zizur)

Legarda*

Uterga

Muruzabal

Obanos

Gares

Mañeru

Zirauki

Lorka (Deierri)

Villatuerta

Lizarra

Aiegi

Azketa (Iguzkitza)

Villamayor de Monjardín

Urbiola (Iguzkitza)

Lukin

Los Arcos

Torres del Río

Santsol

Viana

(*) Bidea (oinezkoentzat) udalerritik igarotzen da, ez hirigunetik.

FRANTSES BIDEA SOMPORT-ETIK

Esa

Zangoza

Ledea*

Rocaforte (Zangozako Udala)

Oibar*

Irunberri*

Izko (Ibargoiti)

Abintzao (Ibargoiti)

Getze Ibargoiti (Ibargoiti)

Elo (Ibargoiti)

Tebas (Tebas-Muru Artederreta)

Otao (Noaingo Udala)

Ezperun (Noaingo Udala)

Gerendain (Noaingo Udala)

Iharnotz (Noaingo Udala)

Olkotz (Biurrun-Olkotz)

Eneritz

Muruzabal

Obanos

(*) Bidea (oinezkoentzat) udalerritik igarotzen da, ez hirigunetik.

BAZTANGO BIDEA

Urdazubi

Amaiur (Baztan)

Arizkun (Baztan)

Elizondo (Baztan)

Lekaroz (Baztan)

Irurita (Baztan)

Zigaurre

Ziga (Baztan)

Aniz (Baztan)

Berroeta (Baztan)

Almandoz (Baztan)

Lantz (Lantz)

Olague (Anue)

Leazkue (Anue)

Etulain (Anue)

Burutain (Anue)

Ostitz (Odieta)

Enderitz (Olaibar)

Olaitz (Olaibar)

Sorauren (Ezkabarte)

EBROKO BIDEA

Castejón

Tutera

Fontellas

Ribaforada

Cortes

Buñuel

III. ERANSKINA.–ADIERAZPENAK, SUSPERTZE, ERALDATZE ETA ERRESILIENTZIA PLANAREN (SEEP) JARDUKETAK GAUZATZEARI BURUZKOAK

Prozedura: Donejakue bideko ibilbideetako toki entitateentzako dirulaguntzen deialdia, ostatu zirkularretarako, atsedenlekuetarako eta paisaiaren kontserbaziorako eta mugikortasun jasangarrirako Europar Batasunak (Next Generation EU) finantzatzen duen Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan

Izen-deiturak: .................................................................... (IFZa: ..........................), .............................................................................................................. entitatearen (IFKa: .............................) ORDEZKARIA naizen aldetik, eta entitate horrek SEEPeko baliabideen bidez finantzatutako laguntzak jaso baititu, honako hau ADIERAZTEN DUT:

1. Interes-gatazkarik ezari buruzko adierazpena:

Goian aipatutako prozeduran inpartzialtasuna bermatu beharrez, agiri hau sinatzen duenak honako hauek adierazten ditu:

Lehenengoa.–Honako hauen berri duela:

1. Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren uztailaren 18ko 2018/1046 (EB, Euratom) Erregelamenduak (EBko Finantza Erregelamendua) 61.3 artikuluan ezartzen duenez, "interes-gatazka egonen da funtzioen betetze inpartziala eta objektiboa arriskuan jartzen denean arrazoi familiarrengatik, afektiboengatik, kidetasun politiko edo nazionalengatik, interes ekonomikoengatik edo interes pertsonaleko zuzeneko edo zeharkako edozein arrazoirengatik".

2. Sektore Publikoko Kontratuei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legearen 52. artikuluaren (Interes-gatazkak konpontzea) helburua da lehiaren edozein distortsio saihestea, prozeduraren gardentasuna bermatzea eta hautagai eta lizitatzaile guztiei tratu-berdintasuna bermatzea.

3. Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluak (Abstentzioa) ezartzen duenez, ez dute prozeduran parte hartuko apartatu honetan adierazitako egoeraren batean dauden administrazioetako agintari eta langileek:

a) Interes pertsonala izatea aztertuko den gaian edo besteren batean, baldin eta horren ebazpenak eragin badiezaioke; sozietate edo entitate interesdunen bateko administratzaile izatea, edo interesdunen batekin ebatzi gabeko auziren bat izatea.

b) Ezkontza-lotura edo antzeko egitatezko egoera izatea, eta ahaidetasuna izatea, laugarren gradurainoko odolkidetasunezkoa edo bigarren gradurainoko ezkontza-ahaidetasunezkoa, interesdunetako edozeinekin, entitate edo sozietate interesdunen bateko administratzaileekin, bai eta prozeduran esku hartzen duten aholkulari, legezko ordezkari edo mandatariekin ere, edo haien bulego berekoa izatea edo haiekin elkartuta egotea aholkularitza, ordezkaritza edo mandataritzarako.

c) Aurreko letran aipaturiko pertsonetakoren batekin adiskidetasun mina edo ikusiezin nabarmena izatea.

d) Dagokion prozeduran aditu edo lekuko gisa parte hartua izatea.

e) Gaian zuzeneko interesa duen pertsona fisiko edo juridikoren batekin zerbitzu harremana izatea edo pertsona horri, azken bi urteetan, zerbitzu profesionalak eskaini izana, edozein motatakoak eta edozein baldintza eta tokitan.

Bigarrena.–Ez dagoela EBko Finantza Erregelamenduaren 61.3 artikuluan adierazitako interes-gatazkatzat har daitekeen inolako egoeratan, eta ez duela Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23.2 artikuluan jasotako abstentzio-kausarik, aipatutako prozedurari eragin diezaiokeenik.

Hirugarrena.–Konpromisoa hartzen duela geroratu gabe jakinarazteko dagokion organoari egoera hori dakarren edo ekar dezakeen edozein interes-gatazka edo abstentzio-kausa.

Laugarrena.–Badakiela ezen, adierazten bada interes-gatazkarik ez dagoela eta frogatzen bada hori faltsua dela, horrek aplikatu beharreko araudiak ezartzen dituen ondorioak izanen dituela diziplina, administrazio edo justizia aldetik.

2. Datuen lagapenaren eta tratamenduaren adierazpena:

Agiri hau sinatzen duenak adierazten du aplikatu beharreko araudia ezagutzen duela, bereziki Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa ezartzen duen Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko (EB) 2021/241 Erregelamenduaren 22. artikuluaren apartatu hauek:

1. 2. apartatuko d) letra: «Suspertze eta Erresilientzia Planaren esparruan, honako datu-kategoria bateratu hauek biltzea, bilaketak egitea ahalbidetuko duen formatu elektroniko batean eta datu-base bakar batean, eraberritze eta inbertsio proiektuak gauzatzeko neurriei dagokienez, funtsen erabileraren auditoretza eta kontrola egiteko:

i. Funtsen azken hartzailearen izena;

ii. Kontratistaren eta azpikontratistaren izenak, baldin eta funtsen azken hartzailea adjudikazio-botere bat bada, kontratazio publikoaren arloko Batasuneko zuzenbidearen edo zuzenbide nazionalaren arabera;

iii. Funtsen benetako hartzaileen edo kontratistaren izen-abizenak eta jaiotza-datak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2015/849 (EB) Zuzentarauaren (26) 3. artikuluko 6. puntuan definitzen denaren arabera;

iv. Suspertze eta Erresilientzia Planaren esparruan eraberritzeak eta inbertsio-proiektuak gauzatzeko neurrien zerrenda, neurri horien finantzaketa publikoaren guztizko zenbatekoarekin batera, eta Mekanismoaren eta Batasuneko beste funts batzuen esparruan ordaindutako funtsen zenbatekoa adierazita».

2. 3. apartatua: «Artikulu honetako 2. apartatuko d) letran aipatutako datu pertsonalak Batasuneko estatuek eta Batzordeak baino ez dituzte tratatuko, aurrekontu-kudeaketaren onespenari eta 15. artikuluko 2. apartatuan eta 23. artikuluko 1. apartatuan aipatutako akordioen aplikazioari lotutako funtsen erabilerari dagozkion kontrol-prozedurei buruzko auditoretzaren ondorioetarako eta auditoretza horrek iraun bitartean. Batzordearen kudeaketa onesteko prozeduraren esparruan, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 319. artikuluarekin bat etorrita, Mekanismoak txostenak aurkeztu beharko ditu Finantza Erregelamenduaren 247. artikuluan aipatutako finantza-informazioaren eta kontu-ematearen esparruan, eta, zehazki, bereizita, kudeaketari eta errendimenduari buruzko urteko txostenean».

Azaldutako esparru juridikoarekin bat, datuak lagatzeko eta tratatzeko adostasuna adierazten du, aipatutako artikuluetan berariaz zerrendatutako helburuetarako.

3. Zeharkako printzipioak betetzeko konpromisoaren adierazpena:

Agiri hau sinatzen duenak adierazten du ordezkatzen duen pertsonak/entitateak arau juridiko, etiko eta moralei dagokionez estandar zorrotzenak betetzeko konpromisoa hartzen duela, horretarako, iruzurra, ustelkeria eta interes-gatazkak prebenitzeko eta detektatzeko beharrezkoak diren neurriak hartuko dituela, eta, hala badagokio, ikusitako ez-betetzeen berri emanen diela agintariei.

Horrez gain, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren edukiari kasu eginez, plan horren esparruan egiten diren jarduketak gauzatzean ekonomia zirkularraren printzipioa eta ingurumenari kalte nabarmenik ez eragiteko printzipioa («DNSH» sigla ingelesez, «do no significant harm») errespetatzeko konpromisoa hartzen du. Gainera, adierazten du ez dagoela finantzaketa bikoitzik, eta, kasua bada, ez duela Estatuko laguntzen araubidearekiko bateraezintasun arriskuaren berri.

4. Sei ingurumen-helburuei kalte nabarmenik ez eragiteko printzipioa (DNSH) betetzeko adierazpena:

Agiri hau sinatzen duenak konpromisoa hartzen du bere gain DNSH printzipioa betetzeko, garatu beharreko proiektuaren edo jardueraren bizi-zikloaren fase guztiak kontuan hartuta, bai proiektua ezartzen den bitartean, bai balio-bizitzaren amaieran. Horrek esan nahi du, bada, «kalte nabarmenik ez eragiteko», hala ezarrita baitago Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa ezartzen duen 2021/241 (EB) Erregelamenduan; hortaz:

1. EZ DIE KALTE NABARMENIK ERAGITEN 2020/852(EB) Erregelamenduaren 17. artikuluan aipatzen diren SEI INGURUMEN-HELBURUEI; honako hauei, alegia:

a) Klima-aldaketa arintzea. Jarduera batek klima-aldaketa arintzeko helburuari kalte nabarmena eragiten diola jotzen da, baldin eta berotegi-efektuko gasen (BEG) isuri handiak eragiten baditu.

–Eraikin berriak kontsumo ia nuluko eraikinak izan behar dira (ZEB).

–Eraikinen berrikuntzek Eraikinen Efizientzia Energetikoari buruzko Zuzentaraua (EPBD) bete behar dute.

b) Klima-aldaketara egokitzea. Jarduera batek klima-aldaketara egokitzeko helburuari kalte nabarmena eragiten diola jotzen da, baldin eta oraingo baldintza klimatikoen eta etorkizunerako aurrez ikusitakoen ondorio txarrak areagotzen baditu, bai jarduerari dagokionez, bai pertsonei, naturari edo aktiboei dagokienez.

Jarduketak honako hauek bilduko ditu:

–Arrisku klimatikoen ebaluazioa.

–Eraikuntzetan/berrikuntzetan (fisikoak zein ez-fisikoak) ezarriko diren «egokitzeko irtenbideak», arrisku klimatiko esanguratsuenak murrizteko.

c) Baliabide hidrikoen eta itsas baliabideen erabilera jasangarria eta babesa. Jarduera batek baliabide hidrikoen eta itsas baliabideen erabilera eta babes jasangarriei kalte nabarmena eragiten diela jotzen da, baldin eta kaltea eragiten badie ur-masen –azaleko urak eta lur azpikoak– egoera onari edo potentzial ekologiko onari eta itsas uren egoera ekologiko onari.

Jarduketak honako baldintza hauek bete behar ditu, gutxienez:

–Instalatzen diren ur tresnek ziurtatuta egon behar dute produktuaren datu-orrien bidez, eraikuntza ziurtagiri baten bidez edo Europar Batasuneko produktu etiketa baten bidez.

–Ura erabiltzeko eta babesteko plan bat izatea, uraren kalitatea zaintzearekin eta estres hidrikoa prebenitzearekin lotutako ingurumen degradazioko arriskuak identifikatu eta jorratuko dituena.

d) Ekonomia zirkularra, hondakinen prebentzioa eta birziklatzea barne. Jarduera batek ekonomia zirkularrari –hondakinen prebentzioa eta birziklatzea barne– kalte nabarmena eragiten diola jotzen da, kasu hauetan: efizientzia gabezia ugari eragiten baditu materialen erabileran edo baliabide naturalen zuzeneko edo zeharkako erabileran; hondakinen sorrera, tratamendu mekaniko-biologikoa, errausketa edo zabortegietako biltegiratzea nabarmen areagotzen baditu, edo hondakinen epe luzerako ezabaketak ingurumenerako kalte nabarmena eta epe luzerakoa eragiten ahal badu.

Helburu hori betetzeko, honako hauek hartu beharko dira kontuan edozein obra egitean:

–Jarduketak bete behar du Europan ezarritako helburu hau: eraikuntza lekuan sortutako eraikuntza- eta eraispen-hondakin ez-arriskutsuen %70 gutxienez (pisuan) –alde batera utzita 2000/532/EC Erabakiak ezarritako Europako Hondakinen Zerrendan 17 05 04 kategorian aipatutako material naturala– berrerabiltzeko, birziklatzeko eta beste material batzuk berreskuratzeko prestatuko dira, betelanak barne, hondakinak beste material batzuk ordezkatzeko erabil daitezen, bat etorriz hondakinen hierarkiarekin eta Eraikuntza- eta eraispen-hondakinak kudeatzeko Europako Batasunaren protokoloarekin.

–Eraikuntzarekin eta eraispenarekin lotutako prozesuetan, operadoreek hondakinen sorrera mugatu beharko dute, EBko eraikuntza- eta eraispen-hondakinak kudeatzeko protokoloarekin bat etorriz eta eskura dauden jardunbide onenak kontuan hartuta, eta eraispen selektiboa erabiliz substantzia arriskutsuak segurtasunez ezabatu eta manipulatu ahal izateko eta materialak selektiboki ezabatuz kalitate handiko berrerabilera eta birziklatzea errazteko, eraikuntza- eta eraispen-hondakinetarako eskuragarri dauden sailkapen sistemak erabiliz.

–Eraikinen diseinuek eta eraikuntza teknikek zirkulartasunaren alde eginen dute, eta, zehazki, ISO 20887 arauari edo eraikinak desmuntatzeko edo egokitzeko gaitasuna ebaluatzeko beste arau batzuei erreferentzia eginez, erakutsiko dute, batez ere, nola dauden diseinatuak baliabideen erabilerari dagokionez eraginkorragoak izateko, moldagarriagoak, malguagoak eta desmuntagarriak, gerora berrerabili eta birziklatu ahal izateko, horretarako erabiliz eraikuntza- eta eraispen-hondakinetarako eskuragarri dauden sailkapen sistemak.

e) Atmosferaren, uraren edo lurzoruaren kutsaduraren prebentzioa eta kontrola. Jarduera batek kutsaduraren prebentzioari eta kontrolari kalte nabarmena eragiten diela jotzen da, baldin eta nabarmen areagotzen badu atmosferara, uretara edo lurzorura isuritako kutsatzaileen kopurua.

Jarduketak honako baldintza hauek bete behar ditu, gutxienez:

–Erabilitako osagaiak eta materialak ez daude Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1907/2006/EE Erregelamenduaren XIV. eranskinean agertzen den baimena behar duten substantzien zerrendan.

–Okupatzaileekin kontaktuan sar daitezkeen erabilitako osagaiak eta materialak CEN/TS 16516 eta ISO 16000-3 arauetan edo beste proba baldintza estandarizatu eta zehaztapen metodo konparagarri batzuetan xedatutakoaren araberakoak izanen dira.

f) Biodibertsitatearen eta ekosistemen babesa eta leheneratzea. Jarduera batek biodibertsitatearen eta ekosistemen babesari eta leheneratzeari kalte nabarmena eragiten diola jotzen da, baldin eta kalte egiten badie ekosistemen baldintza onei eta erresilientziari edo kalte egiten badio habitat eta espezieen kontserbazio-egoerari, bereziki Batasunaren interesekoen kontserbazio-egoerari.

Helburu hori betetzeko, honako hauek hartu beharko dira kontuan edozein obra egitean:

–Eraikuntzako jarduera berriak biodibertsitatearekiko sentikorrak diren eremuetan edo haietatik hurbil egitekoak badira, hori aipatu beharko da. Orobat, jarduerek habitaten eta espezieen kontserbazio-egoera kaltetzen ahal badute, hori aipatu beharko da. Izan ere, erantzuna baiezkoa bada, Habitatei buruzko Zuzentarauaren 6. eta 12. artikuluetan eta Hegaztiei buruzko Zuzentarauaren 5. artikuluan ezarritakoa bete beharko da.

–Orobat, jarduerek habitaten eta espezieen kontserbazio-egoera kaltetzen ahal badute, hori aipatu beharko da.

–Adierazi beharko da, halaber, ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa (IIE) edo bahetzea eginen den, IIEei buruzko Zuzentarauan ezarritakoaren arabera.

–Aplikatzekoa den legeria nazionala betetzea.

2. ENTITATE ESKATZAILEAK EZ DU BETETZEN JARDUERA BAZTERTURIK, kalte nabarmenik ez eragiteko printzipioa aplikatzeko gida teknikoan adierazitakoarekin bat, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoari buruzko Erregelamenduaren ondorioz.

Hauek dira jarduera baztertuak:

–Petrolio findegiak.

–Ikatz-zentral termikoak eta erregai fosilen erauzketa.

–Elektrizitatea edo beroa sortzea erregai fosilak erabiliz eta horien garraio eta banaketarako azpiegiturarekin lotutakoak.

–Hondakinen ezabaketa (esate baterako, nuklearrak, ingurumenari epe luzeko kalteak eragiten ahal dizkiotenak).

–Hondakinak zabortegian uzteko instalazioetako inbertsioak, edo tratamendu biologiko mekanikorako (MBT) instalazioetako inbertsioak, horien edukiera edo balio-bizitza luzatzea ekartzen dutenak (hondakin arriskutsu ez birziklagarrien tratamendurako instalazioak izan ezik).

–EBko isurketa eskubideen merkataritza araubideak estalitako jarduerak (Berotegi-efektuko gasak isurtzeko eskubideen merkataritza araubidea arautzen duen martxoaren 9ko 1/2005 Legearen I. eranskinaren arabera).

3. ENTITATE ESKATZAILEAK AURREIKUSTEN DU PROIEKTUAK EZ DUELA ZUZENEKO ONDORIORIK IZANEN INGURUMENEAN, EZ ETA ZEHARKAKO ONDORIO PRIMARIORIK ERE, hau da, proiektua edo jarduera bukatuta gertatzen ahal direnak.

Adierazpen honetan ezarritako baldintzaren bat betetzen ez bada, itzuli egin beharko dira jasotako laguntzak eta dagozkien berandutze-interesak, dagokion itzultze-prozedura bete ondoren.

5. Iruzurraren aurka borrokatzeko adierazpena (OLAF).

Agiri hau sinatzen duenak behar diren eskubideak eta sarbideak ematen ditu bermatzeko Europako Batzordeak, Iruzurraren aurka Borrokatzeko Europako Bulegoak (OLAF), Europako Kontuen Auzitegiak, Europako Fiskaltzak eta Estatuko agintari eskudunek beren eskumeneko eginkizunak eginen dituztela Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren laguntzei loturik.

Halaber, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduaren 22.2.e) artikuluan aurreikusitako baimena ematen du, berariaz eman ere.

.........................................................................(e)n, ........................................(e)(a)n

Sinadura:

Kargua:

IV. ERANSKINA.–SUSPERTZE ETA ERRESILIENTZIA MEKANISMOARI LOTUTAKO BETEKIZUN ETA OBLIGAZIO BERARIAZKOAK

Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoak finantzatutako dirulaguntzen entitate onuradunek Europar Batasuneko Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa finantzatzeari buruzko betebeharrak (Europakoak eta Espainiakoak) bete beharko dituzte. Horretarako, honako hauek bete beharko dituzte:

a) Batasuneko erakundeen kontrol jarduketak onartuko dituzte, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduaren 22.2.e) artikuluaren arabera. Horretarako, eskatzaileek foru agindu honen II. eranskina bete beharko dute, eta eskaerarekin batera aurkeztu.

b) Men egin beharko diete Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuak, Europako Funtsen Idazkaritza Nagusiak, Estatuko Administrazioaren Kontu-hartzailetza Nagusiak, Kontuen Auzitegiak eta Europako Batzordeko kontrol- eta fiskalizazio-organoek egin ditzaketen bestelako egiaztapen-jarduketei eta finantza-kontrolekoei, edo Estatuko zein Europar Batasuneko kontrol-organo zein -agintari eskudunek egin ditzaketenei, betiere bat etorriz Europako funtsekin kofinantzatutako laguntzen kudeaketari aplikatu beharreko arauetan ezarritakoarekin; horretarako, eskatzen zaien informazio guztia eman beharko dute, eta ahalegin guztiaz jardunen dira, elkarlanean, hala Estatuko nola Europar Batasuneko finantza-interesak babestearen alde, eta aipatu organo eta agintari horiei informazioaren gaineko eskubidea eta sarbidea emanen diete.

c) Dagokien laguntza onartutakoan, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuarengandik zein bestelako organo edo agintari eskudunengandik jasotako jarraibideei men egiteko konpromisoa hartuko dute, berariaz, jarraibide horiek zerikusia dutenean hala Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa nola Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana gauzatu edo kudeatzeko onets litekeen edozein araurekin, izan Europar Batasunekoa edo Estatukoa. Funtsen ikuskapen eta kontrolerako, bada, formatu elektronikoan bilduko dituzte datuen kategoria harmonizatuak. Kategoria horiek jasota daude Europako Parlamentuak eta Kontseiluak otsailaren 12an emandako 2021/241 (EB) Erregelamenduaren 22.2.d) artikuluan.

d) Funtsen erabilerari lotutako auditoretza- eta kontrol-ondorioetarako, eta Suspertze eta Erresilientzia Planaren esparruan eraberritze-jarduketetara eta inbertsio-proiektuetara bideratutako neurriei loturik, onuradunek Turismo Zuzendaritza Nagusiaren esku jarri beharko dute funtsen amaierako hartzailearen datuen informazioa, onuraduna bera ez denean, eta kontratisten gaineko informazioa, amaierako hartzailea adjudikazio-boterea denean, hori guztia betetzeko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduaren 22. artikuluko 2. apartatuan eta irailaren 29ko HFP/1030/2021 Aginduaren 8.1 artikuluan xedatutakoa. Informazio horrek irailaren 29ko HFP/1030/2021 Aginduaren 10. artikuluarekin bat etorrita egon beharko du eskuragarri.

e) Haien erantzukizunak izanen dira diruz lagundutako jarduketen gauzatzearen fidagarritasuna eta jarraipena, une oro ezagutu ahal izateko jarduketa bakoitzaren lorpen maila eta horri dagozkion mugarri eta helburuen betetze maila.

f) Mekanismo egokiak eratu beharko dituzte ziurtatzeko hirugarrenek gauzatu beharreko jarduketak lagungarriak direla aurreikusitako helburuak lortzeko, eta, kasua bada, hirugarren horiek ematen dutela Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren jarraipenerako adierazleen balioa zehazteko behar den informazioa.

g) Dirulaguntza honen esparruan egindako jarduketei dagokienez, beren gain hartuko dute auditoretzako arrasto egokia mantentzeko ardura eta dokumentazio euskarria gordetzeko betebeharra. Informazio emate hori eginen da Ogasunaren eta Funtzio Publikoaren Ministerioak ezartzen duen moduan, Espainiako eta Europar Batasuneko araudiak betez.

h) Bermatuko dute bete-betean betetzen direla "ingurumenari kalte nabarmenik ez eragiteko printzipioa" (do no significant harm-DNSH printzipioa) eta etiketatze klimatikoa eta digitala egiteko betebeharra, bat etorriz honako hauetan xedatutakoarekin: Ministroen Kontseiluak 2021eko apirilaren 27an onetsitako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana; Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamendua (Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa ezartzen duena); 2020ko ekainaren 18ko 2020/852 (EB) Erregelamenduaren 17. artikulua, hark ezartzen baitu esparru bat inbertsio jasangarriak errazteko, eta aldatzen baitu 2019/2088 (EB) Erregelamendua, era horretan betetzeko «kalte nabarmenik ez eragitea» printzipioaren aplikazioari buruzko Gida Teknikoa (2021/C 58/01); irailaren 29ko HFP/1031/2021 Agindua; 14. osagaian aurreikusitako baldintza berariazkoak, eta bereziki Planaren Osagaiaren dokumentuko 3. eta 8. ataletan jasotakoak, kokatzen den inbertsioarekin lotuta; eta, orobat, Kontseiluak Espainiako Suspertze eta Erresilientzia Planaren balorazioa onesteko hartutako Betearazpen Erabakian eta haren eranskinetan eskatutakoa. Laguntzaren xede diren proiektu guztiek, diseinu-, gauzatze- eta justifikazio fase guztietan eta banaka jarduketa bakoitzerako, errespetatu beharko dute "ingurumenari kalte nabarmenik ez eragiteko" printzipioa.

i) Laguntzaren onuradun den entitateak dirulaguntzaren xede den jarduera osorik edo zati batean azpikontratatzen badu, mekanismo batzuk aurreikusi beharko ditu bermatzeko kontratistek eta azpikontratistek betetzen dituztela "ingurumenari kalte nabarmenik ez eragiteko" printzipioa eta funtsen amaierako hartzailea identifikatzekoa.

j) Azpiko gastuaren erregulartasuna bermatu beharko dute, eta neurriak hartu beharko dituzte iruzurra eta ustelkeria prebenitu, atzeman eta zuzentzeko, bai eta interes-gatazkak eta finantzaketa bikoitza (proiektuak gauzatzeko prozeduretan) ekiditeko ere, bat etorrita irailaren 29ko HFP/1030/2021 Aginduaren 6. eta 7. artikuluekin.

k) Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren bidez finantzatutako jardueraren dokumentazioa gorde eta zainduko dute, Europar Batasunaren aurrekontu orokorrari aplika dakizkiokeen finantza-arauei buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2018ko uztailaren 18ko 2018/1046 (EB, Euratom) Erregelamenduaren 132. artikuluari jarraikiz. Ildo horretan, laguntza jasotzen dutenek frogagiriak eta finantzaketari dagozkion gainerako dokumentuak bost urtez gorde behar dituzte formatu elektronikoan, azken saldoaren ordainketa egiten denetik. Epe hori hiru urtekoa izanen da finantzaketa 60.000 eurotik gorakoa ez bada.

l) Jarduketa gauzatzeko obraren bat egin behar bada, onuradunek bermatuko dute, obraren ezaugarrien arabera, ez zaiola kalterik eraginen erregelamendu horretan ezarritako sei ingurumen helburuetako bati ere, eta konpromiso hauek hartuko dituzte:

1. Azpiegitura proiektuetako eraikuntza eta eraispen lanetan sortutako hondakinen %70 (pisuan), gutxienez –alde batera utzita EHZ 17 05 04 kodea duten hondakinak– berrerabiltzeko, birziklatzeko eta beste material batzuk birbalorizatzeko prestatzeko konpromisoa, betelanak barne, hondakinak beste material batzuk ordezkatzeko erabil daitezen, hondakinen hierarkiaren eta EBren eraikuntza eta eraispen hondakinen kudeaketarako protokoloaren arabera.

2. Eraikuntzarekin eta eraispenarekin lotutako prozesuetan, operadoreek hondakinen sorrera mugatu beharko dute, EBko eraikuntza- eta eraispen-hondakinak kudeatzeko protokoloarekin bat etorriz eta eskura dauden teknika onenak kontuan hartuta, eta eraispen selektiboa erabiliz substantzia arriskutsuak segurtasunez ezabatu eta manipulatu ahal izateko eta materialak selektiboki ezabatuz kalitate handiko berrerabilera eta birziklatzea errazteko, eraikuntza- eta eraispen-hondakinetarako eskuragarri dauden sailkapen sistemak erabiliz.

3. Eraikinen diseinuek eta eraikuntza teknikek zirkulartasuna sustatuko dute, eta, zehazki, ISO 20887 arauari dagokionez, eraikinak desmuntatzeko edo egokitzeko gaitasuna ebaluatzeko, eta nola diseinatuta dauden baliabideen erabilerari dagokionez efizienteagoak izateko, moldagarriagoak, malguagoak eta desmuntagarriak, gerora berrerabili eta birziklatu ahal izateko, eraikuntza eta eraispen hondakinetarako eskura dauden sailkapen sistemak erabiliz.

4. Neurri honetan aurreikusitako jarduketak egiteko erabilitako osagaiek eta eraikuntza materialek ez dute amiantorik edukiko, ezta substantzia oso kezkagarririk ere. Substantzia horiek 1907/2006 (EE) Erregelamenduaren XIV. eranskineko baimenaren mendeko substantzien zerrendan daude identifikaturik. Eraikingintzan erabiltzen diren eta erabiltzaileekin kontaktuan jar daitezkeen eraikuntzako osagai eta materialen formaldehido isuria 0,06 mg-koa baino txikiagoa izanen da materialaren edo osagaiaren m³ bakoitzeko, eta 1A eta 1B kategorietako konposatu organiko lurrunkor kantzerigenoen isuria, berriz, 0,001 mg-koa baino txikiagoa izanen da material edo osagaiaren m³ bakoitzeko, aldez aurretik proba egin ondoren bat etorriz CEN/TS 16516 eta ISO 16000-3rekin edo proba estandarizatuen beste baldintza batzuekin eta antzeko determinazio-metodoekin. Gainera, obraren fasean neurriak hartuko dira zarata, hautsa eta emisio kutsatzaileak murrizteko, eta neurri horiekin lotutako jarduerak gauzatuko dira, betiere indarreko araudi aplikagarria betez, lurzoruak eta ura kutsatzeari dagokionez.

5. Inbertsioen barnean eraispenen bat egin behar bada, eraispen selektiboa egin beharko da.

6. Birgaitzeko jarduketak egiten direnean biodibertsitatearekiko sentikorrak diren eremuetan (barne direla gune babestuen Natura 2000 sarea, UNESCOren Munduko Ondareko lekuak, biodibertsitaterako funtsezkoak diren eremuak eta babestutako beste eremu batzuk) edo hurbileko eremuetan, bete beharko dira Habitatei buruzko Zuzentarauaren 6 (3) eta 12. artikuluak eta Hegaztiei buruzko Zuzentarauaren 5. artikulua. Gainera, nahitaezkoa denean, ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa eginen da, IEE Zuzentarauaren arabera.

7. Eraikinen birgaitzeari dagokionez, kontuan hartuko dira eraikinen efizientzia energetikoari buruzko 2018/844 (EB) Zuzentarauan jasotako jarraibideak, ia energia-kontsumorik ez duten eraikinak izan daitezen, era horretan, energia primario berriztaezinaren kontsumoa nabarmen murrizteko.

8. Birgaitzeko neurriek lagundu behar dute eraikinak klima-aldaketara egokitzen. Horretarako, ahal diren egokitze-irtenbideak hartuko dira, lehendik dauden eraikinek ematen dituzten aukeren barnean, eta eraikin babestuak izanez gero, posible diren heinean. Neurri horietako batzuk dira, besteak beste: landare-estalkiak, toldoak, itzaleztatze-eremuak, etab.

m) Komunikatzeko betebeharrak. Onuradunek bete beharko dituzte honako hauetan ezarritako betebeharrak informazioaren, komunikazioaren eta publizitatearen alorrean: Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoari buruzko 2021/241 (EB) Erregelamenduaren 34. artikulua (erregelamendu hori Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planean jasotako neurrien Europar Batasunaren finantzaketari buruzkoa da) eta irailaren 29ko HFP/1030/2021 Aginduaren 9. artikulua. Jarduketei buruzko informazio eta komunikazio neurrietan (informazioa emateko kartelak, plakak, argitalpen inprimatuak eta elektronikoak, ikus-entzunezko materiala, webguneak, prentsako iragarkiak, ziurtagiriak eta abar), honako logotipo hauek erakutsi beharko dira:

1. Europar Batasunaren enblema, "Europar Batasunak finantzatua-Next Generation EU" testuarekin batera. "SEEParen markaren eskuliburuan" jasotako arau grafikoak eta kolore normalizatuak hartuko dira kontuan, honako webgune honetan kontsultatzen ahal direnak: Nortasun bisuala | Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana, Espainiako Gobernua. (https://planderecuperacion.gob.es).

2. Espainiako Gobernuko Industria eta Turismo Ministerioaren logotipo ofiziala, esteka honetan eskuragarri: https://www.mintur.gob.es/es-es/servicios/paginas/imageninstitucional.aspx.

3. Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren logotipoa, honako esteka honetan eskuratzen ahal dena: https://planderecuperacion.gob.es/identidad-visual.

4. Nafarroako Gobernuaren logotipo ofiziala (Agenda 2030 duena), esteka honetan eskuragarri: https://www.navarra.es/eu/nafarroako-gobernua/sinbolo-ofiziala.

Informazio kartel eta plaka guztiak ongi ikusteko moduko eta jendea iristen ahal den leku batean jarri beharko dira.

n) Onuradunak SEMi buruzko Batasunaren xedapen guzti-guztiak betez jardun beharko du, Nafarroako Foru Komunitateak eta Espainiako Gobernuak arlo honetan ematen dituzten arauekin bat.

Iragarkiaren kodea: F2512439