200. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

EPATZE-DEIA, Hezkuntzako kontseilariaren maiatzaren 30eko 198E/2025 Foru Aginduaren aurka jarritako 297/2025 prozedura arruntaren barruan. Foru agindu horren bidez, ezetsi egiten da Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren martxoaren 10eko 53/2025 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Ebazpen horren bidez, onetsi ziren onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrendak, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegora sartu eta igotzeko hautapen prozeduretan eta Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen kidegora eta Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialisten kidegora sartzeko hautapen prozeduretan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko plazetarako, bai eta aipatu irakaskuntza kidegoetan espezialitate berriak eskuratzeko prozeduran ere.

Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiaren ofizio bidez, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari igorriko zaio Arkaitz Zalduendo Hernando jaunak Hezkuntzako kontseilariaren maiatzaren 30eko 198E/2025 Foru Aginduaren aurka aurkeztutako 297/2025 prozedura arruntari dagokion administrazio-espedientea. Foru agindu horren bidez, ezetsi egiten da Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren martxoaren 10eko 53/2025 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Ebazpen horren bidez onetsi ziren onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrendak, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegora sartu eta igotzeko hautapen prozeduretan eta Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen kidegora eta Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialisten kidegora sartzeko hautapen prozeduretan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko plazetarako, bai eta aipatu irakaskuntza kidegoetan espezialitate berriak eskuratzeko prozeduran ere.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluaren arabera, iragarki honen bidez dei egiten zaie Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko Nekazaritzako Ekoizpenerako Eragiketak eta Ekipamenduak espezialitatean (euskaraz eta gaztelaniaz) eta Ibilgailuen Mantentze-lanak (gaztelaniaz) espezialitatean interesa duten guztiei, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan ager daitezen, argitaratu ondoko bederatzi egun balioduneko epean.

Iruñean, 2025eko irailaren 23an.–Idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.

Iragarkiaren kodea: F2512454