1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
37/2024 EBAZPENA, abenduaren 12koa, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiak emana, eskola jantokiko zerbitzua emateko 2024-2025 ikasturterako jarraibideak aldatzen dituena . Jarraibide horiek Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiaren ekainaren 26ko 284/2024 Ebazpenaren bidez onetsi ziren.
Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiaren ekainaren 26ko 284/2024 Ebazpenaren bidez, eskola jantokiko zerbitzua emateko jarraibideak onetsi ziren, jantoki baimenduen zerrenda jendaurrean jarri zen eta 2024-2025 ikasturterako tarifak eta kuotak onetsi ziren. Ebazpen hori, gero, irailaren 4ko 381/2024 Ebazpenaren bidez aldatu zen.
Hezkuntza Zerbitzuen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuak aurkeztu duen txostenean proposatu da aipatu ebazpenaren II. eranskina aldatzea ("Eskola jantokiko jarraibideak").
Adierazitakoarekin bat, Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiaren ekainaren 26ko 284/2024 Ebazpenaren II. eranskina aldatzea, honela:
–"Jantokiko kuotak eta laguntzak" izeneko 2.3 atalean, lehen paragrafoaren bukaeran, honako hau gehitu behar da:
"Era berean, eguneko 7,5 euroko gehieneko kuota hori bera ezartzen da jantokiko laguntzarik jasotzen ez duten eta ikastetxea dagoen herrian bizi diren eskualdeko jantokietako ikasleentzat, baldin eta zerbitzuaren kostu unitarioa 8,5 eurotik gorakoa bada."
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Ebazpen hau igortzea Beteluko "Araxes" HLHIPri, Irunberriko "San Juan" HLHIPri eta Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Hezkuntza Zerbitzuen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.
4. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.
Iruñean, 2024ko abenduaren 12an.–Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusia, Luis Calatayud Yuste.
Iragarkiaren kodea: F2418332