1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK
186C/2024 EBAZPENA, azaroaren 13koa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez erabakitzen baita SKF Española SA enpresaren Tuterako lantokiko hitzarmen kolektiboaren aurreraeragina luzatzeko akordioa erregistratzea, gordailutzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Aztertu da SKF Española SA enpresaren Tuterako lantokiko hitzarmen kolektiboaren aurreragina luzatzeko akordioa (kode zenbakia: 31100181012014); erregistro honetan sartu da 2024ko urriaren 10ean, enpresaren eta sindikatuen ordezkaritzek 2024ko ekainaren 17an sinatu ondoren.
Bat etorriz Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan eta Hitzarmen kolektiboak, lan-akordio kolektiboak eta berdintasun-planak erregistratu eta gordailutzeari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoarekin,
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak eta Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 251/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
Lehena.–Nafarroako Hitzarmen Kolektiboen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan inskribatzea SKF Española SA enpresaren Tuterako lantokiko hitzarmen kolektiboaren aurreraeragina luzatzeko akordioaren testua (hitzarmenaren kode zenbakia: 31100181012014).
Bigarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.
Hirugarrena.–Ebazpen hau eskatzaileari jakinaraztea, eta ohartaraztea ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Iruñean, 2024ko azaroaren 13an.–Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusia, Iñaki Mendióroz Casallo.
1. AKTA
SKF Española SA enpresaren Tuterako lantokiko 2017-2020 aldirako hitzarmen kolektiboaren aurreraeragina 2027ko abenduaren 31ra arte luzatzeko akordioa
BERTARATUAK:
–Batzordearen aldetik:
- UGT ordezkatuz: Eusebio Sáez, Gustavo Miramón, David Jiménez.
- CCOO ordezkatuz: Jesús Cantero, Félix Bienzobas, Juan Carlos Fernandez.
- Solidari ordezkatuz: Pablo Fernández, Angel Perez, Jorge Rodriguez.
- ELA ordezkatuz: Aritz Aranguren.
–Sindikatuen delegatuak:
- UGT ordezkatuz: José M.ª Fernández.
- CCOO ordezkatuz: Jose A. Azagra.
- Solidari ordezkatuz: Juan Luis Aguerri.
- ELA ordezkatuz: Iñaki Baños.
Zuzendaritza ordezkatuz:
- Miguel Ángel Urueña, María Victoria Rueda eta Adriana San Gregorio.
Gai-zerrenda:
SKF Española SA enpresaren Tuterako lantokiko hitzarmen kolektiboaren aurreraeragina luzatzeko akordioaren akta. Enpresa batzordeko kideen gehiengoarekin hartutako akordioaren akta.
SKF Española SA enpresaren Tuterako lantokiko 2017-2020 aldirako hitzarmen kolektiboaren aurreraeragina 2027ko abenduaren 31ra arte luzatzeko akordioaren akta.
SKF Española SA enpresaren Tuterako lantokiko hitzarmen kolektiboak aurreraeragina luzatzen da 2027ko abenduaren 31ra arte.
SKF Española SA enpresaren Tuterako lantokian indarra duen hitzarmen kolektiboa bere horretan luzatuko da, soldaten igoerari dagokionez izan ezik, KPI historikoaren urteko igoera aplikatuko baita.
Indarraldian aplikatu beharreko lege eguneratze guztiak erantsiko zaizkio hitzarmenari.
Akordioak egiten ahalko dira zuzendaritzaren eta batzordearen artean; akordio horiek aktetan jaso eta hitzarmenaren hurrengo eguneratzeetan erantsiko dira.
Tuteran, 2024ko ekainaren 17a.
Iragarkiaren kodea: F2416474