20. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

AKATS ZUZENKETA, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak eginiko dirulaguntzen zortzi deialditan.

Transkripzio akats bat atzeman da 5. oinarrian (Eskaerak aurkezteko epea eta tokia), 1.a) atalean. Beraz, akats zuzenketa honen bidez zuzentzen da.

Honako hau dioen tokian: "a) Eskaerak aurkezteko epea 15 egun baliodunekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita".

Honako hau behar du: "a) Eskaerak aurkezteko epea 20 egun baliodunekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita".

Zuzenketa honako deialdi hauetan aplikatuko da:

26E/2024 Ebazpena, azaroaren 12koa, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez onesten baita deialdi bat, toki erakundeei, fundazioei, gizarte ekimeneko kooperatibei eta irabazi-asmorik gabeko elkarteei dirulaguntzak emateko, osasun sustapen eta prebentziorako programa komunitarioak egiteko 2024ko abenduaren 1etik 2025eko azaroaren 30era arte. DDBN identifikazioa: 796707.

27E/2024 Ebazpena, azaroaren 12koa, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez onesten baita deialdi bat, toki erakundeei dirulaguntzak emateko, herritarren zahartze osasuntsua sustatzeko programa komunitarioak egiteko 2024ko abenduaren 1etik 2025eko azaroaren 30era arte. DDBN identifikazioa: 796499.

28E/2024 Ebazpena, azaroaren 12koa, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez onesten baita deialdi bat, toki erakundeei, fundazioei, gizarte ekimeneko kooperatibei, irabazi-asmorik gabeko elkarteei eta berezko nortasun juridikoa eta beren helburuak betetzeko gaitasun osoa duten zuzenbide publikoko entitateei dirulaguntzak emateko, hezkuntza afektibo-sexuala sustatzeko programa komunitarioak egiteko 2024ko abenduaren 1etik 2025eko azaroaren 30era arte. DDBN identifikazioa: 796491.

29E/2024 Ebazpena, azaroaren 12koa, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez onesten baita deialdi bat, toki erakundeei, fundazioei, gizarte ekimeneko kooperatibei eta irabazi-asmorik gabeko elkarteei dirulaguntzak emateko, ongizate emozionala sustatzeko programa komunitarioak egiteko 2024ko abenduaren 1etik 2025eko azaroaren 30era arte. DDBN identifikazioa: 796448.

30E/2024 Ebazpena, azaroaren 12koa, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez onesten baita deialdi bat, fundazioei, gizarte ekimeneko kooperatibei eta irabazi-asmorik gabeko elkarteei dirulaguntzak emateko, GIB-HIESaren infekzioari lotutako programa komunitarioak egiteko, prebentzio espezifikoko ekintzak bereziki, 2024ko abenduaren 1etik 2025eko azaroaren 30era arte. DDBN identifikazioa: 796486.

31E/2024 Ebazpena, azaroaren 12koa, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez onesten baita deialdi bat, fundazioei, gizarte ekimeneko kooperatibei eta irabazi-asmorik gabeko elkarteei dirulaguntzak emateko, sustantzia-adikzioek eta sustantziarik gabeko adikzioek eragindako ondorioen prebentzio komunitariorako programak egiteko 2024ko abenduaren 1etik 2025eko azaroaren 30era arte. DDBN identifikazioa: 796472.

32E/2024 Ebazpena, azaroaren 12koa, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez onesten baita deialdi bat, toki erakundeei dirulaguntzak emateko, sustantzia-adikzioek eta sustantziarik gabeko adikzioek eragindako ondorioen prebentzio komunitariorako programak egiteko 2024ko abenduaren 1etik 2025eko azaroaren 30era arte. DDBN identifikazioa: 796720.

33E/2024 Ebazpena, azaroaren 12koa, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez onesten baita deialdi bat, fundazioei, gizarte ekimeneko kooperatibei eta irabazi-asmorik gabeko elkarteei dirulaguntzak emateko, herritarren zahartze osasuntsua sustatzeko programa komunitarioak egiteko 2024ko abenduaren 1etik 2025eko azaroaren 30era arte. DDBN identifikazioa: 796496.

Iruñean, 2025eko urtarrilaren 24an.–Nafarroako Aldizkari Ofiziala.

Iragarkiaren kodea: F2501179