20. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORBAIZETA

Xehetasun-azterketa 2. poligonoko 181. lurzatian. Hasierako onespena

Orbaizetako Udalak, 2025eko urtarrilaren 16an egindako osoko bilkura berezian, besteak, beste, erabaki zuen xehetasun-azterketarako proiektu bat onestea hasiera batez. Sustatzaileak aurkeztutako proiektua Rafael Aristu Alcelay goi mailako arkitektoak idatzi du, eta haren helburua da bolumetria definitzea, familia bakarreko etxebizitza bat eta garaje independentea eraikitzeko.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek azter dezaten eta bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74.b) artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Orbaizetan, 2025eko urtarrilaren 21ean.–Alkatea, Ander Goikoa Fernández.

Iragarkiaren kodea: L2500781