20. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

UE-26 exekuzio unitateko konpentsazio batzordearen estatutuak. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2024ko abenduaren 31ko 777/2024 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi ziren Lesakako UE-26 exekuzio unitateko (A.R.-5, S.I.-2) konpentsazio batzordearen estatutuak. Sustatzailea Alkarrequin SL da, eta haren helburua da unitate horretako garapena izapidetzea.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten eta bidezko jotzen dituzten erreklamazioak, kexak edo oharrak egin ditzaten. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Lesakan, 2025eko urtarrilaren 10ean.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.

Iragarkiaren kodea: L2500410