20. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Deialdia, Lizarrako eskualde oinarrizkoan (Lizarra, Muniain-Aberin eta Morentin) larrialdi sozialean dauden pertsona edo familia-unitateei dirulaguntzak emateko 2025ean. Laburpena

Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 809978.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, jarraikiz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrari (Dirulaguntzei buruzko Legea), zehazki, 17.3.b eta 20.8.a artikuluei; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/809978).

Deialdi honen xedea da Lizarrako eskualde oinarrizkoan (Lizarra, Muniain-Aberin eta Morentin) larrialdi sozialean dauden pertsona edo familia unitateei dirulaguntzak emateko 2025eko deialdiaren oinarriak arautzea.

Dirulaguntza honen xedea da tresna bat sortzea sostengu ekonomikoa emateko Lizarrako eskualde oinarrizkoko auzokideak diren (Lizarra, Muniain-Aberin eta Morentin) eta larrialdi sozialean dauden pertsona eta/edo familia unitateei, ekonomiaren aldetik eta/edo gizarte eta osasunaren aldetik gabezia frogatuak izanik, gizarteratzeko oinarrizko beharrak estaltzeko zailtasunak dituztenean. Aipatu diren egoerak ez okerragotzeko edo kroniko ez bilakatzeko emanen dira laguntzak.

Onuradunak: Lizarrako eskualde oinarrizkoan (Lizarra, Muniain-Aberin eta Morentin) larrialdi sozialean dauden familia unitateak.

Oinarri arautzaileak: Lizarrako eskualde oinarrizkoan (Lizarra, Muniain-Aberin eta Morentin) larrialdi sozialean dauden pertsona edo familia unitateei laguntza ekonomikoak emateko 2025eko deialdia onesteko erabakiaren eranskinean ageri dira laguntza honen oinarri arautzaileak.

Zenbatekoa: deialdiaren zenbatekoa 19.550 euro da guztira, eta handitzen ahalko da Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza lortzen bada.

Eskaerak aurkezteko epea: urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitarte izanen da eskaerak aurkezteko epea.

Lizarran, 2025eko urtarrilaren 20an.–Alkatea, Marta Ruiz de Alda Parla.

Iragarkiaren kodea: L2500760