20. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

Erlauntzekin okupatzea 16. poligonoko 159. lurzatia. Hasierako onespena

Caparrosoko Udalak, 2025eko urtarrilaren 15ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen, gehiengo osoz, Noureddine Bachiren Bachiren-ek 16. poligonoko 159. lurzatiko A azpilurzatian 255,24 m² herri-lur okupatzea, 7 erlauntz paratzeko, dagokion baldintza agiriari jarraikiz.

Orobat, aldez aurretik erabaki zen amaitutzat ematea José Antonio Sarnago Poyori emandako baimena lurzati hori okupatzeko eta herri-ondarera itzularaztea lurzati hori.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 172. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea, interesdunen eskura baita Udal Idazkaritzan, jendaurrean egonen da hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun orok bidezko iruditzen zaizkion alegazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzan.

Jendaurrean dagoen bitartean inork ez badu aurkezten alegaziorik edo erreklamaziorik, erabakia behin betikoa bilakatuko da, eta espedientea Nafarroako Gobernura igorriko da, onets dadin; hartara, loturik egonen da desafektazioa eta okupazioa onestean Nafarroako Gobernuak ezartzen dituen baldintzetara.

Caparroson, 2025eko urtarrilaren 15ean.–Alkatea, Carlos Alcuaz Monente.

Iragarkiaren kodea: L2500564