20. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERTIZARANA

UE-N7 unitatea birzatitzeko proiektua. Hasierako onespena

Alkatetzaren urtarrilaren 17ko 3/2025 Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zen UE-N7 unitatea birzatitzeko proiektua, Bertizarana 2006 SLk sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 152. eta 74. artikuluekin bat, jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Testu bategina uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen.

Epe horretan edozein interesdunek azter dezake Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkion alegazioak egin ditzan.

Bertizaranan, 2025eko urtarrilaren 17an.–Alkatea, Andrés Echenique Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L2500709