1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
5523E/2024 EBAZPENA, abenduaren 10ekoa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez onesten baita desgaitasuna duten pertsonek enplegu-zentro berezietan betetzen dituzten lanpostuen soldata-kostuetarako dirulaguntzak ordaintzeko deialdia, eta haren gastua baimentzen baita 2025erako. DDBN identifikazioa: 789689.
Otsailaren 7ko 13/2024 Foru Dekretuaren bidez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Estatutuak onetsi ziren. Estatutu horietan ezarritakoaren arabera, zerbitzu horren xedea da enplegu politikak, eragile sozialekin adostutakoak, planifikatu, gauzatu eta kontrolatzea, honako arlo hauetan ezartzen diren zerbitzu eta programak modu koordinatuan kudeatuz: enpleguaren sustapena, lan merkatuan sartzeko aukera berdintasuna, enplegu ematea, bitartekaritza, enplegurako orientazioa eta prestakuntza eta Nafarroako enpleguaren egoeraren eta horren gaineko politiken azterketa; horretarako, besteak beste, hainbat dirulaguntza finantzatzen, ematen eta kudeatzen ditu, enplegua sortzen eta lan munduan sartzen laguntzeko; horien oinarri arautzaileak 2025. urtea baino lehen onetsi dira.
Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 30.1 artikuluak ezartzen duenez, dirulaguntzen deialdiek berekin ekarri beharko dute gasturako baimena, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz. Horrenbestez, bidezkoa da zenbait dirulaguntzatarako 2025eko gastua baimentzea.
Azaldutakoarekin bat, proposamen-txostena ikusirik, eta Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onetsi zituen otsailaren 7ko 13/2024 Foru Dekretuaren bidez eman dizkidaten eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Desgaitasuna duten pertsonek enplegu-zentro berezietan betetzen dituzten lanpostuen soldata-kostuetarako dirulaguntzak ordaintzeko deialdia onestea.
2. 16.000.000 euroko gastua baimentzea desgaitasuna duten pertsonek enplegu-zentro berezietan betetzen dituzten lanpostuen soldata-kostuetarako dirulaguntzak ordaintzeko, 2024ko gastu-aurrekontuen "Enplegu-zentro berezietarako laguntzak" izeneko 950001 96100 4709 241109 partidaren kargura edo 2025ean gaitzen den partida baliokidearen kargura, baldin eta aurrekontu kontsignazioa badago. Dirulaguntza horiek Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 4ko 2534/2014 Ebazpenaren bidez arautu ziren, eta Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean 789689 identifikazioa dute.
3. Gehienez ere 1.500.000 euroko zenbateko gehigarria baimentzen ahalko da, aurrekontu-kreditua handitzeagatik beste deialdi batzuetan kreditua sobera egotearen ondorioz. Horretarako, betiere, partida handitu beharko da aurretik. Kreditu gehigarri horretarako baimena, kasua bada, organo eskudunak emanen du, eta deialdiaren modu berean argitaratuko da. Horrek ez du ekarriko beste epe bat irekitzea dirulaguntza eskaerak aurkezteko, ez eta ebazteko eta jakinarazteko gehieneko beste epe bat hastea ere.
4. 2024ko ekitaldian ebatzi gabe gelditzen diren eskaerei 2025eko ekitaldiko aurrekontuaren kargura erantzutea.
5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
6. Ebazpen hau Enplegua Sustatzeko eta Enpresentzako Zerbitzuetarako Zerbitzura igortzea.
7. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluari jarraikiz.
Iruñean, 2024ko abenduaren 10ean.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.
Iragarkiaren kodea: F2418258