20. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Laburpena, 2024/2025 ikasturterako Barañaingo ikastetxeen eskolaz kanpoko jardueretarako eta jarduera osagarrietarako dirulaguntzen deialdiarena

Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 809665.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa datu base nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/809665).

Tokiko Gobernu Batzarrak onetsi zuen, 2025eko urtarrilaren 13ean.

A) Onuradunak: deialdi honetara aurkeztu ahal izanen dira baldintza hauek betetzen dituzten ikastetxeak: Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Hezkuntza Berezia eta Helduen Hezkuntza, ekimen publiko edo pribatukoak, Barañainen kokatuak, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak legez aitortuak. Era berean, Euskaltegia ere aurkeztu ahal izanen da deialdi honetara.

B) Helburua: Barañaingo ikastetxeetako ikasleen eta familien prestakuntza integrala lortzen lagunduko duten proiektu eta jardueren garapena sustatzea, ekimen publiko edo pribatukoak izan, eta Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak legez aitortutakoak. Horretarako, baliabide ekonomikoak emango zaizkie ikastetxeei.

C) Oinarri arautzaileak: Dirulaguntzen Base Nazionalean eta udalaren webgunean.

D) Zenbatekoa: 20.000 euro.

E) Eskabideak aurkezteko epea: 15 egun baliodun, oinarriak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera (azken egun baliodunean, 23:59ak baino lehen, eta Barañaingo Udaletxeko Herritarrei Arreta emateko Bulegoan, azken egun baliodunean, 14:00ak baino lehen).

Barañainen, 2025eko urtarrilaren 17an.–Alkate udalburua, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2500710