2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BARAÑAIN
Laburpena, 2025ean ikastetxeetako guraso elkarteen 2024-2025 ikasturtean jarduerak egiteko diru-laguntzen deialdiarena
Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 809355.
Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa datu Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/809355).
Tokiko Gobernu Batzarrak onetsi zuen, 2025eko urtarrilaren 13an.
A) Onuradunak: deialdi honetara bildu ahal izango dira hezkuntza-arloan beren estatutuetan ezarritakoaren arabera jarduerak garatzen dituzten GEak, baldin eta pertsona juridikoak badira, legez eratuak eta behar bezala inskribatuta badaude Nafarroako Gobernuko elkarteen erregistroan eta Barañaingo Elkarteen Udal Erregistroan.
B) Xedea: Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak legez aitortutako ekimen publiko edo pribatuko Barañaingo ikastetxeetako ikasle eta familiei prestakuntza integrala ematen lagunduko dieten proiektu eta jardueren garapena sustatzea, eta horretarako baliabide ekonomikoak ematea ikastetxe horietako gurasoen elkarteei.
C) Oinarri arautzaileak: Dirulaguntzen Base Nazionalean eta udalaren webgunean.
D) Zenbatekoa: 10.000 euro.
E) Eskabideak aurkezteko epea: 15 egun baliodun, oinarriak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera (azken egun baliodunean, 23:59ak baino lehen, eta Barañaingo Udaletxeko Herritarrei Arreta emateko Bulegoan, azken egun baliodunean, 14:00ak baino lehen).
Barañainen, 2025eko urtarrilaren 16an.–Alkate udalburua, María Lecumberri Bonilla.
Iragarkiaren kodea: L2500675