20. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

Moreako Plan Bateratuko konpentsazio batzordearen estatutuak. Hasierako onespena

Arangurengo eta Galar zendeako udaletako gobernu-batzarrek –2024ko abenduaren 19an eta 2025eko urtarrilaren 16an, hurrenez hurren, egindako ohiko bilkuretan– behin betiko onetsi dituzte Moreako Plan Bateratuko konpentsazio batzordearen estatutuak. Plana Cartalla 2020 SLk eta beste batzuek sustatu dute.

Uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 162.4 artikuluan ezarritakoari jarraikiz (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina), Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da akordio hau, eta, honekin batera, jarduketa-sistemak ukitutako erregistroko jabeentzako banakako jakinarazpena. Haiei hiru hilabeteko gehieneko epea ematen zaie konpentsazio batzordea eratzeko, eskritura publikoa emanez. Eratzen den unetik aitzina, konpentsazio batzordeak nortasun juridikoa eta jarduteko gaitasuna bereganatuko ditu.

Argitara ematen da, aipatutako legezko aginduak betetzeko, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkara daitekeela honako bide hauetako bat erabiliz:

–Berraztertzeko errekurtsoa, Arangurengo Udalaren Gobernu Batzarrari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Mutiloan, 2025eko urtarrilaren 20an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L2500737