20. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

EGUESIBAR

Deialdia, bete daitezen administrari-ofizialen hamaika lanpostu, C mailakoak, barne-igoera murriztuan eta oposizio-lehiaketa bidez. Izangai onartuen behin betiko zerrenda

2024ko 257. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 19an, argitaratu zen deialdi bat, barne-igoera murriztuan eta oposizio-lehiaketa bidez bete daitezen administrari-ofizialen hamaika lanpostu, C mailakoak, Eguesibarko Udalaren zerbitzura aritzeko. Eskabideak aurkezteko epea igarota, eta izangai bazterturik ez dagoenez, zilegi da izangai onartuen behin betiko zerrenda onestea.

Deialdiaren 4. oinarrian ezarritakoari jarraikiz, honako hau ebatzi da, Alkatetzaren 2025eko urtarrilaren 15eko 150 Ebazpenaren bidez:

1. Onestea izangai onartuen behin betiko zerrenda, honako deialdi honetan: deialdia, bete daitezen administrari-ofizialen hamaika lanpostu, C mailakoak, barne-igoera murriztuan eta oposizio-lehiaketa bidez, Eguesibarko Udalaren zerbitzura aritzeko. Hona hemen:

1.1. Izangai onartuen behin betiko zerrenda (alfabetikoki ordenatuta):

IZANGAIA

1

ANAYA HUARTE MARIA CRISTINA

2

ARTZELUS ABADIA ITZIAR

3

BERANGO IDOATE ARANTXA

4

CIORDIA LAZARO INES ASUNCION

5

ERASO ARDANAZ MARIA JESUS

6

FERNANDEZ FERNANDEZ MARIA JOSE

7

IGAL ABENDAÑO MARIA ISABEL

8

MARTIN POZO SERGIO

9

PEREZ SALAZAR RESANO MARIA

10

REMÓN ALONSO AITOR

2. Interesdunei jakinaraztea proba teorikoa 2025eko otsailaren 17an eginen dela, 16:30ean, Eguesibarko udaletxeko osoko bilkuren aretoan (Garajonay 1, Sarriguren).

Ariketarako dei bakarra eginen da. Hartara nortasun agiri nazionala aldean dutela joan beharko dute izangaiek.

3. Deialdiaren 4.3 oinarrian ezarritakoa bete beharrez, ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren web-orrian eta iragarki-taulan, deialdiaren oinarrietan xedatutako ondorioetarako, eta haren berri ematea epaimahaiko kideei.

Sarrigurenen, 2025eko urtarrilaren 16an.–Alkatea, Xuriñe Peñas López.

Iragarkiaren kodea: L2500671