20. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, bi izangai-zerrenda -bat prestakuntzarako eta bestea aldi baterako kontrataziorako-hautaproben bitartez osatzeko, pedagogian lizentziadun eta euskaradun lanpostuan aritze aldera

Iruñeko Udalak, Giza Baliabideetako Zuzendaritzak 2025eko urtarrilaren 17an emandako ebazpenaren bidez, honako hau ebatzi zuen:

Deialdia, bi izangai-zerrenda -bat prestakuntzarako, eta bestea aldi baterako kontrataziorako- hautaproben bitartez osatzeko, pedagogian lizentziadun eta euskaradun lanpostuan aritze aldera, Iruñeko Udalean eta haren erakunde autonomoetan gertatzen ahal diren beharrak asetzeari begira.

Deialdi honen oinarriak eskura daude www.pamplona.es/eu webgunean.

Iruñean, 2025eko urtarrilaren 17an.–Giza Baliabideetako zuzendaria, Xabier Burgui Vergara.

Iragarkiaren kodea: L2500700