2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUÑA
Deialdia, ehorzle laguntzaileen 4 lanpostu lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko, Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzurako
Giza Baliabideen Arloko zuzendariak honako ebazpen hau onetsi zuen 2025eko urtarrilaren 16an:
Bat etorrita Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko ehorzle laguntzailearen 4 lanpostu lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren laugarren oinarriarekin, zeina Iruñeko Udaleko Pertsonen Kudeaketako zuzendariak 2024ko azaroaren 22an emandako ebazpenaren bidez onetsi eta 2024ko 257. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 19koan, argitaratu baitzen,
EBATZI DUT:
1. Izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda hau onestea:
–Onartutako izangaiak.
NANa | ABIZENAK ETA IZENA |
**4459*** | AZANZA ILZARBE, ALBERTO |
–Baztertutako izangaiak.
Ez betetzeagatik deialdiaren oinarrietako 2.1.a betekizuna:
NANa | ABIZENAK ETA IZENA |
**6254*** | ALEJO AGORRETA, AINARA |
2. Agintzea ebazpen hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Iruñeko Udalaren www.pamplona.es/eu webgunean.
Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo hamar egun balioduneko epean erreklamazioak aurkezten ahalko dira, eta eskaeretako okerrak zuzendu, eskabide bat aurkeztuta Iruñeko Udaleko edozein erregistrotan, edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4. artikuluan aurreikusitako bideetatik edozein erabiliz.
Iruñean, 2025eko urtarrilaren 16an.–Giza Baliabideen Arloko zuzendaria, Xabier Burgui Vergara.
Iragarkiaren kodea: L2500673