2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ERGOIENA
24-01768 gora jotzeko errekurtsoa, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrendaren aurka
Interesdunei jakinarazten zaie Udal honek Nafarroako Administrazio Auzitegiaren 24-01768 Ebazpena jaso duela. Ebazpen horretan eskatzen du bidal dakiola espediente bat, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrendarena, alegia (lanpostu hori sartuta dago aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean).
Errekurtsogilearen uzien baiespenak ukituak gelditzen ahal direnek, errekurtsoari kontra egin nahi izanez gero, hamar egun balioduneko epea dute Nafarroako Administrazio Auzitegian agertzeko.
Lizarragan, 2025eko urtarrilaren 17an.–Alkatea, M.ª Soledad Mozo Galarza.
Iragarkiaren kodea: L2500641