1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
5514E/2024 EBAZPENA, abenduaren 10ekoa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez onesten eta aldatzen baita enplegu-zentro berezietako egokitze pertsonal eta sozialeko zerbitzuen barruan lanbide jarduerari laguntzeko unitateentzako dirulaguntzen deialdia, eta gastua baimentzen 2025erako. DDBN identifikazioa: 789692.
Otsailaren 7ko 13/2024 Foru Dekretuaren bidez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Estatutuak onetsi ziren. Estatutu horietan ezarritakoaren arabera, zerbitzu horren xedea da enplegu politikak, eragile sozialekin adostutakoak, planifikatu, gauzatu eta kontrolatzea, honako arlo hauetan ezartzen diren zerbitzu eta programak modu koordinatuan kudeatuz: enpleguaren sustapena, lan merkatuan sartzeko aukera berdintasuna, enplegu ematea, bitartekaritza, enplegurako orientazioa eta prestakuntza eta Nafarroako enpleguaren egoeraren eta horren gaineko politiken azterketa; horretarako, besteak beste, hainbat dirulaguntza finantzatzen, ematen eta kudeatzen ditu, enplegua sortzen eta lan munduan sartzen laguntzeko; horien oinarri arautzaileak 2025. urtea baino lehen onetsi dira.
Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 30.1 artikuluak ezartzen duenez, dirulaguntzen deialdiek berekin ekarri beharko dute gasturako baimena, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz. Horregatik, bidezkoa da dirulaguntza hauetarako gastua baimentzea 2025. urterako: enplegu-zentro berezietako egokitze pertsonal eta sozialeko zerbitzuen barruan lanbide jarduerari laguntzeko unitateentzako dirulaguntzak.
Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 25eko 502/2018 Ebazpenaren bidez, aipatu deialdiaren oinarriak onetsi ziren, eta martxoaren 27ko 472E/2019 Ebazpenaren bidez aldatu.
Enplegu Sistema Nazionaleko enplegua aktibatzeko programa komunak arautzen dituen irailaren 28ko 818/2021 Errege Dekretuaren azken xedapenetako hirugarrenak apirilaren 21eko 469/2006 Errege Dekretuaren 4.2 artikulua aldatzen du (errege dekretu horrek enplegu-zentro berezietako egokitze pertsonal eta sozialeko zerbitzuen barruan lanbide jarduerari laguntzeko unitateak arautzen ditu), eta urteko dirulaguntza modulua 1.200 eurotik 1.440 eurora igota eguneratzen du. Beraz, bidezkoa da laguntza-unitateentzako dirulaguntzen deialdian dagokion aldaketa onestea.
Horrenbestez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen otsailaren 7ko 13/2024 Foru Dekretuaren 12. artikuluaren bidez emandako ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Onestea enplegu-zentro berezietako egokitze pertsonal eta sozialeko zerbitzuen barruan lanbide jarduerari laguntzeko unitateentzako dirulaguntzen deialdia.
2. 1.500.000,00 euroko gastua baimentzea, 2024ko aurrekontuko "Enplegu-zentro berezientzako laguntzak" izeneko 950001 96100 4709 241109 partidaren kontura edo 2025eko aurrekontuan gaitzen den partida baliokidearen kontura, baldin eta aurrekontu-zuzkidura badago, enplegu-zentro berezietako egokitze pertsonal eta sozialeko zerbitzuen esparruan lanbide jarduerari laguntzeko unitateentzako dirulaguntzetarako. Dirulaguntza horiek Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 25eko 502/2018 Ebazpenaren bidez arautu ziren eta 789692 zenbakia dute Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean.
Gehienez ere 200.000,00 euroko zenbateko gehigarria baimentzen ahalko da, aurrekontu-kreditua handitzeagatik, beste deialdi batzuetan kreditua sobera egotearen ondorioz. Horretarako, partida handitu beharko da aurretik. Kreditu gehigarri horretarako baimena, kasua bada, organo eskudunak emanen du, eta deialdiaren modu berean argitaratuko da. Horrek ez du ekarriko beste epe bat irekitzea dirulaguntza eskaerak aurkezteko, ez eta ebazteko eta jakinarazteko gehieneko beste epe bat hastea ere.
3. Apirilaren 25eko 502/2018 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdiaren 6.2 oinarria aldatzea. Testu hau izanen du:
"2. Dirulaguntza horien zenbatekoa 1.440 eurokoa izanen da urtean (aurreko urteko azaroaren 1etik abian den urteko urriaren 31ra), 2. oinarriko 1. puntuan zehaztutako desgaitasun mota eta maila duen langile bakoitzeko, enplegu-zentro bereziak mugarik gabe kontratatzen badu, edo sei hilabete edo gehiagoko aldi baterako kontratuaren bidez, muga izanik laguntza-unitateen lan kostuak eta Gizarte Segurantzarenak.
1.440 euroko dirulaguntza proportzioan murriztuko da lanaldiaren arabera, kontratua lanaldi partzialekoa bada, bai eta diruz lagundutako epearen barnean pertsona hori kontratatuta dagoen denboraren arabera ere."
4. 2024ko ekitaldian ebatzi gabe gelditzen diren eskaerei 2025eko ekitaldiko aurrekontuaren kontura erantzutea.
5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
6. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 122. artikuluari eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 57. artikuluari jarraikiz.
Iruñean, 2024ko abenduaren 10ean.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.
Iragarkiaren kodea: F2418260