20. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ERGOIENA

24-01767 gora jotzeko errekurtsoa, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko merezimenduen behin betiko balorazioaren aurka

Interesdunei jakinarazten zaie Udal honek Nafarroako Administrazio Auzitegiaren 24-01767 Ebazpena jaso duela. Ebazpen horretan eskatzen du bidal dakiola espediente bat, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko merezimenduen behin betiko balorazioarena, alegia (lanpostu hori sartuta dago aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean).

Errekurtsogilearen uzien baiespenak ukituak gelditzen ahal direnek, errekurtsoari kontra egin nahi izanez gero, hamar egun balioduneko epea dute Nafarroako Administrazio Auzitegian agertzeko.

Lizarragan, 2025eko urtarrilaren 17an.–Alkatea, M.ª Soledad Mozo Galarza.

Iragarkiaren kodea: L2500640