2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BERRIOZAR
2025eko lan publikoaren eskaintza
Alkatetzak 2024ko urtarrilaren 14an eman 15 Ebazpenaren bitartez, 2025eko lan publikoaren eskaintza onetsi zen. Hauxe:
–Funtzionarioen araubidea. Lanpostu kopurua: 1. Lanpostua: udaltzaina (74 zenbakia plantilla organikoan). Maila: C. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Ordezte-tasa (abenduaren 23ko 31/2022 Foru Legearen 20.Bi.1 artikulua).
Argitara ematen da, bete dadin arlo horretan indarrean dagoen araudia.
Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
–Gora jotzeko errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Nafarroako Administrazio Auzitegiari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi ondotik.
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Berriozarren, 2025eko urtarrilaren 14an.–Alkatea, Iker Mariezcurrena Celaya.
Iragarkiaren kodea: L2500496