1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
544E/2024 EBAZPENA, abenduaren 14koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez irizpena ematen baita Artaxoako udal mugartean dagoen zerri haztegi baten aldaketa-proiektuari buruz, adieraziz aldaketa hori, helburu duena instalazioen etxola bat eraikitzea, bertan galdara eta gasolio biltegia jartzeko, eta ekoizpen ahalmena 221 toki gehituta handitzea, aldaketa ez-funtsezkoa eta ez-nabarmena dela, bat etorriz Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 34. artikuluan xedatutakoarekin (erregelamendu hori martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen). Instalazioaren titularra María Ascensión Larrea Bañales da.
Instalazio horrek ingurumen baimen integratua du, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren martxoaren 29ko 203E/2019 Ebazpenaren bidez emana, ondoren, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariaren otsailaren 5eko 41E/2022 Ebazpenaren bidez berrikusia eta Ingurumeneko zuzendari nagusiaren martxoaren 17ko 218E/2024 Ebazpenaren bidez aldatua.
2024ko urriaren 14an, titularrak instalazioa aldatzeko proiektua jakinarazi du, instalazioen etxola bat eraikitzeko, bertan galdara eta gasolio biltegia jartzeko. Horretarako, 5. eta 6. nabeen azalera handituko da, eta berokuntza jarriko zaie, eta galdararako eta gasolioaren biltegirako etxola bat jarriko dira eta kargarako kai bat eta korridoreak eraikiko dira; horren ondorioz, baimendutako azalera eraikiari (7.590 m²-koa) 272,16 m² gehituko zaizkio.
Ondoren, 2024ko azaroaren 11n, sustatzaileak ekoizpen-ahalmena 221 toki gehituta handitu dela jakinarazi du.
Ikusirik industria-instalazioa aldatzeko proiektuari buruz aurkeztutako jakinarazpenak eta egiaztagiriak, zerbitzu honen iritziz aldaketa hori ez-funtsezkoa eta ez-nabarmena da, bat etorriz Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 34. artikuluan xedatutakoarekin (erregelamendu hori martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen). Izan ere, ez dakar berekin aipatutako erregelamenduaren artikulu horretan ezarritako inguruabarretatik bat ere, ez eta Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzeko eta Industriako isuriei buruzko Erregelamenduaren 14. artikuluan ezarritako inguruabarretatik bat ere (erregelamendu hori urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen).
Nolanahi ere, aldaketa ez-funtsezko eta ez-nabarmen hori egiteko proiektuaren ondorioz, ingurumen baimen integratuaren testua aldatu eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu behar da, aplikatuz Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 34. artikuluan ezarritakoa (erregelamendu hori martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen).
Beste alde batetik, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 7. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, aldaketa-proiektuak ez du behar ingurumen inpaktuaren ebaluazio arrunta edo sinplifikatua, ez baita proiektu independente bat, dagoeneko egina dagoen jatorrizko proiektu baten aldaketa baizik, eta ulertzen delako proiektuak ez duela eragin kaltegarri nabarmenik izanen ingurumenean, ez baitakar aipatu 7. artikulu horren 2. puntuko c) letran zehaztutako handitzerik ez ukipenik.
Aldaketa horren ondorioz, energia-kontsumoa %15 handituko da, urteko 60 MWh-tik 69 MWh-ra, eta instalazioaren gehieneko ekoizpen-ahalmena, berriz, %3,4 handituko da, gizentzeko zerrientzako toki kopurua 6.539 izatetik (784,68 AzLU) 6.760 izatera (811,20 AzLU) pasatuta. Igoera horiek kontuan hartuko dira etorkizuneko aldaketen ondorioz kontsumoak metatzearen ondorioetarako, aldaketa funtsezkoaren gaineko irizpena emateari begira.
Adierazitakoarekin bat, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.–Irizpena ematea Artaxoako udal mugartean dagoen zerri haztegi baten aldaketa-proiektuari buruz, adieraziz aldaketa hori, helburu duena instalazioen etxola bat eraikitzea, bertan galdara eta gasolio biltegia jartzeko, eta ekoizpen ahalmena 221 toki gehituta handitzea, aldaketa ez-funtsezkoa eta ez-nabarmena dela, bat etorriz Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 34. artikuluan xedatutakoarekin (erregelamendu hori martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen). Instalazioaren titularra María Ascensión Larrea Bañales da.
Bigarrena.–Abeltegiko simaurrak sortu eta kudeatzeko 0380120533/2/5 plana eguneratzea. Ebazpen honen III. eranskinean dago.
Hirugarrena.–Horrenbestez, Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 29. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, titularrak aurreikusitako proiektua gauzatzen ahalko du, ezertan galarazi gabe dagokion obra-lizentzia edo behar diren beste baimen batzuk izapidetzea (aipatutako erregelamendu hori martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen).
Laugarrena.–Irizpen honek hamar hilabeteko balioa du ebazpen hau ematen denetik, abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 36. artikuluan xedatutakoaren arabera.
Bosgarrena.–Instalazioaren ingurumen baimen integratuaren testua aldatzea, ebazpen honen eranskinean zehaztutako aldaketak sartuz.
Seigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, aplikatuz Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 34. artikuluan ezarritakoa (erregelamendu hori martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen).
Zazpigarrena.–Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko titularrari zuzendua, hilabeteko epean. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera kontatuko dira epeak.
Zortzigarrena.–Ebazpen hau María Ascensión Larrea Bañalesi igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2024ko abenduaren 14an.–Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendaria, Raúl Salanueva Murguialday.
Oharra: ebazpen honetan aipatzen diren eranskinak interesdunen eskura egonen dira Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren bulegoetan (González Tablas kalea 9, behea, Iruña; Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzua) eta Nafarroako Gobernuaren webgune honetan: https://extra.navarra.es/InformacionPublicaPRTR/CentroPublicaciones.html#/CentroPublicaciones.
Iragarkiaren kodea: F2418299