20. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

7/2025 EBAZPENA, urtarrilaren 15ekoa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez zuzentzen baitira Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 15eko 249/2024 Ebazpenean atzemandako akatsak.

249/2024 Ebazpenaren bidez –azaroaren 15ekoa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana– onetsi egiten dira Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegora, hizkuntza eskola ofizialetako irakasleen kidegora eta Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialisten kidegora sartu eta igotzeko hautapen prozedurak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparru barruan, eta aipatu irakaskuntza kidegoetan espezialitate berriak eskuratzeko prozedura.

Akatsak atzeman dira azaroaren 15eko 249/2024 Ebazpenean, sartzeko prozedurako lehen probaren B zatiari dagokionez, bai eta espezialitate berriak eskuratzeko prozedurako proba bakarreko azalpenaren zatiari dagokionez ere.

Sarrera libreko eta desgaitasuna dutenentzako erreserba prozedurako lehen probaren B zatiaren garapenari dagokionez, deialdiaren I. tituluko zazpigarren oinarriak hauxe ezartzen da: "B zatia.

Izangaiak erakutsi beharko du badituela lortu nahi duen irakaskuntzako espezialitaterako beharrezkoak diren berariazko ezagutzak. Izangaiak, idatziz, gai bat garatu beharko du, alegia, epaimahaiak ausaz ateratzen dituenen artean aukeratzen duena. Epaimahaiak ausaz hautatuko dituen gai horien kopurua espezialitate bakoitzeko gai zerrendan dagoen guztirako kopuruaren araberakoa izanen da.

25 gai baino gehiago eta 51 baino gutxiago dituzten espezialitateetan, lau gairen artean aukeratuko da. 50 gai baino gehiago dituzten espezialitateetan, bost gairen artean aukeratu beharko da".

Orobat, espezialitate berriak eskuratzeko prozedurako proba bakarraren garapenari dagokionez, deialdiaren II. tituluko zazpigarren oinarrian zera ezartzen da: "Izangaiak espezialitateko gai baten ahozko azalpena egin beharko du (bost gairen artean aukeratuta), eta, ondotik, horren gaineko eztabaida bat eginen da, hori ere ahoz. Gaiak epaimahaiak aterako ditu zozketa bidez IV. eranskineko gai zerrendatik".

Alabaina, 276/2007 Errege Dekretuak, otsailaren 23koak, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak aipatzen dituen irakasleen kidegoetan sartu, kidego horietara igo eta espezialitate berriak eskuratzeari buruzko erregelamendua onesten duenak, sartzeko prozedurei dagokienez, 21. artikuluan, hauxe ezartzen du:

"B zatia: zati honetan, izangaiak, idatziz, gai bat garatu beharko du, alegia, epaimahaiak ausaz ateratzen dituenen artean aukeratzen duena. Epaimahaiak ausaz hautatuko dituen gai horien kopurua espezialitate bakoitzeko gai zerrendan dagoen guztirako kopuruaren araberakoa izanen da, honako irizpide hauek kontuan hartuta:

...

b) 25 gai baino gehiago eta 51 baino gutxiago dituzten espezialitateetan, hiru gairen artean aukeratuko da.

c) 50 gai baino gehiago dituzten espezialitateetan, lau gairen artean aukeratu beharko da."

Era berean, 276/2007 Errege Dekretuak, otsailaren 23koak, espezialitate berriak eskuratzeko prozedurari dagokionez, V. tituluko 54. artikuluan, hauxe ezartzen du: "3. Proba honetan, izangai bakoitzak ahoz azaldu beharko du sartu nahi duen espezialitatetik aukeratuko duen gai bat. Gai hori epaimahaiak aurkeztuko duen gai sorta batetik aukeratu beharko du; izan ere, lehenbizi, epaimahaiak gai sorta bat aukeratuko du, ausaz, espezialitate bakoitzeko gai zerrendan dagoen guztirako kopuruaren arabera, irizpide hauei jarraikiz:

a) 25 gai baino gehiago eta 51 baino gutxiago dituzten espezialitateetan, lau gairen artean aukeratuko da.

b) 50 gai baino gehiago dituzten espezialitateetan, bost gairen artean aukeratu beharko da."

Azaldutakoan oinarrituta, zuzendu egin behar da epaimahaiak, espezialitate bakoitzeko gai zerrendako gaien arabera, ausaz atera beharreko gaien kopuruari dagokionez antzemandako akatsa, IV. eranskinari jarraikiz, karrerako funtzionarioak sartzeko eta espezialitate berriak eskuratzeko prozeduretan, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluarekin.

Halaber, akatsa antzeman da II. eranskinaren izenburuaren enuntziatuan; izan ere, adierazten da Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegora sartzeko ez ezik, hizkuntza eskola ofizialetako irakasleen kidegora eta Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialisten kidegora sartzeko ere badela, nahiz eta, deialdiaren beraren arabera eta otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuaren 34. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, deitutako plazen ehuneko bat baino ez den gordetzen Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegora sartzeko.

Azkenik, ebazpen horretan eta haren eranskinetan behin baino gehiagotan aipatzen da azaroaren 21eko 967/2014 Errege Dekretua. Horren bidez, behar diren baldintzak eta prozedura ezarri ziren atzerriko goi mailako ikasketak baliozkotzeko eta titulazioa eta unibertsitateko maila akademiko ofiziala homologatu eta baliokidetzat jotzeko, eta, halaber, behar den prozedura ezarri zen goi mailako hezkuntzako kualifikazioen Espainiako esparruko mailetara baliokidetzeko arkitekto, ingeniari, lizentziadun, arkitekto tekniko eta diplomadunen Europako titulu ofizialak. Aipatutako 967/2014 Errege Dekretua indarrik gabe gelditu zen urriaren 18ko 889/2022 Errege Dekretua onetsi ondotik. 889/2022 Errege Dekretu horrek atzerriko hezkuntza sistemetako unibertsitateko irakaskuntzak homologatzeko, baliokidetzat jotzeko eta baliozkotzeko baldintzak eta prozedurak ezartzen ditu eta aurreko antolamendu akademikoetako unibertsitate titulu ofizialek Goi Mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainiako Esparruan duten baliokidetza maila ezartzeko prozedura arautzen. Azaldutakoa oinarri hartuta, azaroaren 21eko 967/2014 Errege Dekretuari egiten zaizkion erreferentziak ordeztu behar dira, urriaren 18ko 889/2022 Errege Dekretuaren erreferentziekin ordeztu ere.

Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuko Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiaren abuztuaren 31ko 1/2023 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Zuzentzea hemen antzemandako akatsak: Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 15eko 249/2024 Ebazpena. Ebazpen horren bidez, onetsi dira Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegora, Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen kidegora eta Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialisten kidegora sartu eta igotzeko hautapen prozedurak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparru barruan, bai eta aipatu irakaskuntza kidegoetan espezialitate berriak eskuratzeko prozedura ere. Era honetan:

A) Antzemandako akatsak zuzentzea epaimahaiak ausaz atera beharko dituen gai kopuruak zehazteari dagokionez.

A.1.–Sarrera libreko eta desgaitasuna dutenentzako erreserbako hautapen prozedurako lehen probaren B zatian, I. tituluko zazpigarren oinarrian, honela dioen tokian:

"B zatia.

Izangaiak erakutsi beharko du badituela lortu nahi duen irakaskuntzako espezialitaterako beharrezkoak diren berariazko ezagutzak. Izangaiak, idatziz, gai bat garatu beharko du, alegia, epaimahaiak ausaz ateratzen dituenen artean aukeratzen duena. Epaimahaiak ausaz hautatuko dituen gai horien kopurua espezialitate bakoitzeko gai zerrendan dagoen guztirako kopuruaren araberakoa izanen da.

25 gai baino gehiago eta 51 baino gutxiago dituzten espezialitateetan, lau gairen artean aukeratuko da. 50 gai baino gehiago dituzten espezialitateetan, bost gairen artean aukeratu beharko da."

Honela behar du:

"B zatia:

Izangaiak erakutsi beharko du badituela lortu nahi duen irakaskuntzako espezialitaterako beharrezkoak diren berariazko ezagutzak. Izangaiak, idatziz, gai bat garatu beharko du, alegia, epaimahaiak ausaz ateratzen dituenen artean aukeratzen duena. Epaimahaiak ausaz hautatuko dituen gai horien kopurua espezialitate bakoitzeko gai zerrendan dagoen guztirako kopuruaren araberakoa izanen da:

a) 25 gai baino gehiago eta 51 baino gutxiago dituzten espezialitateetan, hiru gairen artean aukeratuko da.

b) 50 gai baino gehiago duten espezialitateetan, lau gairen artean aukeratu beharko da".

A.2.–Espezialitate berriak eskuratzeko hautapen prozedurako proba bakarraren azalpenaren zatian, II. tituluko zazpigarren oinarrian, honela dioen tokian:

"Izangaiak espezialitateko gai baten ahozko azalpena egin beharko du (bost gairen artean aukeratuta), eta, ondotik, horren gaineko eztabaida bat eginen da, hori ere ahoz. Gaiak epaimahaiak aterako ditu zozketa bidez IV. eranskineko gai zerrendatik."

Honela behar du:

"Izangaiak espezialitateko gai bat azaltzea, eta ondotik eztabaidatzea, ahoz biak. Gai hori epaimahaiak aurkeztuko duen gai sorta batetik aukeratu beharko du; izan ere, lehenbizi, epaimahaiak gai sorta bat aukeratuko du, ausaz, IV. eranskineko gai zerrendatik, espezialitate bakoitzeko gai zerrendan dagoen guztirako kopuruaren arabera:

a) 25 gai baino gehiago eta 51 baino gutxiago dituzten espezialitateetan, lau gairen artean aukeratuko da.

b) 50 gai baino gehiago dituzten espezialitateetan, bost gairen artean aukeratu beharko da."

B) Akatsa zuzentzea II. eranskinaren enuntziatuari dagokionez. Honela dioen tokian:

"II. ERANSKINA.–BIGARREN HEZKUNTZAKO IRAKASLEEN KIDEGORA, HIZKUNTZA ESKOLA OFIZIALETAKO IRAKASLEEN KIDEGORA ETA LANBIDE HEZIKETAKO SEKTORE BEREZIETAKO IRAKASLE ESPEZIALISTEN KIDEGORA IGOTZEKO MEREZIMENDUAK BALORATZEKO BAREMOA"

Honela behar du:

"II. ERANSKINA.–BIGARREN HEZKUNTZAKO IRAKASLEEN KIDEGORA IGOTZEKO MEREZIMENDUAK BALORATZEKO BAREMOA"

C) Azaroaren 21eko 967/2014 Errege Dekretuari egiten zaizkion erreferentzia guztiak urriaren 18ko 889/2022 Errege Dekretuagatik ordeztea. 967/2014 Errege Dekretu horren bidez, behar diren baldintzak eta prozedura ezarri ziren atzerriko goi mailako ikasketak baliozkotzeko eta titulazioa eta unibertsitateko maila akademiko ofiziala homologatu eta baliokidetzat jotzeko, eta, halaber, behar den prozedura ezarri zen goi mailako hezkuntzako kualifikazioen Espainiako esparruko mailetara baliokidetzeko arkitekto, ingeniari, lizentziadun, arkitekto tekniko eta diplomadunen Europako titulu ofizialak. 889/2022 Errege Dekretuak, berriz, atzerriko hezkuntza-sistemetako unibertsitateko irakaskuntzak homologatzeko, baliokidetzat jotzeko eta baliozkotzeko baldintzak eta prozedurak ezartzen ditu eta aurreko antolamendu akademikoetako unibertsitate titulu ofizialek Goi Mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainiako Esparruan duten baliokidetza maila ezartzeko prozedura arautzen.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

3. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

4. Ebazpen hau Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko Hautatze Prozeduren Atalera eta Kudeaketa Juridiko-Administratiboaren Atalera igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2025eko urtarrilaren 15ean.–Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendaria, Ricardo Iribas Latour.

Iragarkiaren kodea: F2500694