1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
4744/2024 EBAZPENA, abenduaren 23koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen baitira eta kontratazioa bidezkoa dela ezartzen baita, administrarien lanpostuetan aritzeko.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren azaroaren 9ko 2955/2022 Ebazpenaren bidez, sarrera-prozedura baten deialdia onetsi zen, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrarien 42 lanpostu, gehienez ere, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Deialdi hori 2022ko 230. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 21ekoan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 29ko 1865/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko ekainaren 1ean.
Oposizio-lehiaketa bukatuta, kalifikazio-epaimahaiak izendapen proposamena aurkeztu zuen, puntuazio handienak izateagatik eta deialdian eskatutako betebeharrak betetzeagatik deialdiko lanpostuetan sartzen ahal ziren izangaiak adierazita. Proposamen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2024ko ekainaren 26an, eta Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abuztuaren 5eko 2881/2024 Ebazpenaren bidez izendapena egin zen.
Txanda irekiko zortzi izangaik uko egin zioten hautapen prozesuari.
Era berean, horretarako zuten epearen barruan eskatuta, txanda irekiko lau izangairi, desgaitasuna duten pertsonentzako erreserba txandako bati eta genero indarkeriaren biktima diren emakumeentzako erreserba txandako beste bati borondatezko eszedentzia eman zitzaien lanpostuaz jabetu ziren unetik aurrerako ondorioekin, administrazio honetan edo beste batean beste lanpostu batean zerbitzu ematen ari zirelako.
Azkenik, hamazazpi izangai hautapen prozesutik kanpo gelditu dira langile finko bilakatu baitira. Horren ondorioz, 2024ko abenduaren 10ean, izendapen edo kontratazio osagarriaren proposamena argitaratu zen deialdiaren web-fitxan.
Era berean, aipatu behar da proposatutako izangaien artean María Luisa Maisterra Elizalde andreak eta María Pilar Bergara Teilleri andreak uko egin diotela hautapen prozesuari.
Gainerako izangaiek behar zen epean aurkeztu dutenez eskatutako dokumentazioa, eta eskatutako betebeharrak betetzen dituztela egiaztaturik, bidezkoa da izendapena edo kontratazioa egitea eta bakoitzari dagokion lanpostu hutsa esleitzea.
Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,
EBAZTEN DUT:
1. Honako izangai hauek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, administrarien lanpostuetan aritzeko:
Desgaitasuna dutenentzako txanda:
BARRASA GALILEA, FRANCISCO
Txanda irekia:
USTARROZ SANZ, ALICIA
SAEZ DE JAUREGUI PEREZ DE EULATE, MARIA ISABEL
ALONSO LOMBRAÑA, SARA
NAGORE URRIZA, MARIA ASUNCION
MUGUETA GOÑI, YOLANDA
CILVETI ZAZPE, MARIA TERESA
IGEA LARRAYOZ, BEATRIZ
MENDEZ RAMIREZ, MARIA JESUS
2. Xedatzea izangai hauek kontrata daitezela lan araubide finkoan, lanaldi partzialean aritzeko:
Txanda irekia:
IGUZQUIAGUIRRE ZOZAYA, ANA ISABEL
MARKINA LIZARRAGA, NEREA
Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako erreserba txanda:
GARCCÍA GIAO, MARIA NATIVIDAD
3. Lanpostu hutsak adjudikatzea, I. eranskinean xedatutakoarekin bat.
4. Izendatutako izangaiek 2025eko urtarrilaren 7an hartu beharko dute lanpostuaren jabetza, Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuan, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Profesionalen Atalean, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzuan, Profesionalen Zerbitzuan, oinarrizko osasun laguntzako talde bakoitzean, Oinarrizko Osasun Laguntzako Profesionalen Zerbitzuan edo Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Langileriaren eta Lan Harremanen Zerbitzuan, izangai bakoitzari dagokionaren arabera.
Lan araubide finkoan lanaldi partzialean arituko diren izangaiek 2025eko urtarrilaren 5ean sinatu beharko dute behar den kontratua, Hezkuntza Departamentuko Langileen Kontrataziorako Atalean. Kontratua prest dagoenean, SMS edo posta elektronikoaren bidez horren berri emanen zaie, sina dezaten. Telematika bidez sinatzen ahalko dute, dokumentuak sinatzeko Giza Baliabideen plataformaren bidez, edo aurrez aurre, Hezkuntza Departamentuko Langileen Kontrataziorako Atalean.
Lanpostuaren jabetza hartzen ez dutenek edo, kasua bada, lan-kontratu finkoa sinatzen ez dutenek, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario edo langile lan-kontratudun finko izateko eskubide guztiak galduko dituzte.
5. Adieraztea Ana Isabel Iguzquiaguirre Zozaya andreak eta Nerea Markina Lizarraga andreak soilik parte har dezaketela euskarazko jakite maila zehaztuta duten lanpostu elebidunak betetzeko prozesuetan, jarraikiz abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuari, zehazki, 33.2 artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina).
6. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzura, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzura eta Nominen eta Gizarte Aseguruen Zerbitzura, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Profesionalen Atalera, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzura, Oinarrizko Osasun Laguntzako Profesionalen Zerbitzura, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Langileriaren eta Lan Harremanen Zerbitzura, eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, adierazita ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin.
7. Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.
Iruñean, 2024ko abenduaren 23an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.
I. ERANSKINA.–ADJUDIKATUTAKO PLAZAK
DEITURAK ETA IZENA | TXANDA | PLAZA | DEPARTAMENTUA | ATXIKIPEN ESPARRUA | ARAUBIDE JURIDIKOA | HERRIA | EREMUA | SEXU DELITUEN ZIURTAGIRIA | HIZKUNTZAK |
BARRASA GALILEA, FRANCISCO | Desgaitasuna duten pertsonentzako txanda | 0064094 | OSASUN DEPARTAMENTUA | OINARRIZKO OSASUN LAGUNTZA | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | EREMU MISTOA | | |
USTARROZ SANZ, ALICIA | Txanda irekia | 0031462 | HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA | LANGILERIAREN ETA AZPIEGITUREN ZN | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | EREMU MISTOA | | |
SAEZ DE JAUREGUI PEREZ DE EULATE, MARIA ISABEL | Txanda irekia | 0067780 | OSASUN DEPARTAMENTUA | OSASUN PUBLIKOAREN ETA LAN OSASUNAREN INSTITUTUA | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | EREMU MISTOA | X | |
ALONSO LOMBRAÑA, SARA | Txanda irekia | 0062770 | OSASUN DEPARTAMENTUA | NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | EREMU MISTOA | | |
NAGORE URRIZA, MARIA ASUNCION | Txanda irekia | 0071842 | OSASUN DEPARTAMENTUA | NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | EREMU MISTOA | | |
MUGUETA GOÑI, YOLANDA | Txanda irekia | 0071787 | OSASUN DEPARTAMENTUA | BUZTINTXURIKO OOLT | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | EREMU MISTOA | | |
CILVETI ZAZPE, MARIA TERESA | Txanda irekia | 0067752 | OSASUN DEPARTAMENTUA | NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | EREMU MISTOA | | |
IGEA LARRAYOZ, BEATRIZ | Txanda irekia | 0060026 | OSASUN DEPARTAMENTUA | MENDILLORRIKO OOLT | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | EREMU MISTOA | | |
MENDEZ RAMIREZ, MARIA JESUS | Txanda irekia | 0064184 | OSASUN DEPARTAMENTUA | CORELLAKO OOLT | FUNTZIONARIOA | CASTEJÓN | EREMU EZ-EUSKALDUNA | | |
IGUZQUIAGUIRRE ZOZAYA, ANA ISABEL | Txanda irekia | 0039035 | HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA | IRUÑA-EUNATE BHI | NAFARROAKO GOBERNUKO LAN KONTRATUDUN FINKOA, LANALDI PARTZIALA | IRUÑA | EREMU MISTOA | X | E C1 |
MARKINA LIZARRAGA, NEREA | Txanda irekia | 0039034 | HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA | BERA-RICARDO BAROJA IP | NAFARROAKO GOBERNUKO LAN KONTRATUDUN FINKOA, LANALDI PARTZIALA | IBILTARIA | EREMU EUSKALDUNA | X | E C1 |
GARCCÍA GIAO, MARIA NATIVIDAD | Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako erreserba txanda | 0039092 | HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA | TAFALLA-MARQUES DE LA REAL DEFENSA IP | NAFARROAKO GOBERNUKO LAN KONTRATUDUN FINKOA, LANALDI PARTZIALA | TAFALLA | EREMU MISTOA | X | |
Iragarkiaren kodea: F2418773