2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
AEZKOAKO BATZARRE NAGUSIA
Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Euskara teknikariaren lanposturako izendapena
Aezkoako Batzarre Nagusiko buruak, 2024ko abenduaren 27an, honako ebazpen hau eman du:
Aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, deialdi bat onetsi zen, merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko plantilla organikoko euskara teknikariaren lanpostu huts bat, abenduaren 28ko 20/2021 Legeari jarraikiz (Enplegu Publikoan dagoen Behin-behinekotasuna Murrizteko Premiazko Neurriei buruzkoa), eta 2022ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 12an. Bada, deialdiko kalifikazio-epaimahaiak egindako proposamenarekin bat etorriz eta ikusita interesdunak, deialdi horren 10.2 oinarrian ezarritakoa betez, eskatutako dokumentazioa aurkeztu duela,
EBAZTEN DUT:
Lehena.─Honako hau izendatzea Aezkoako Batzarre Nagusiko langile lan-kontratudun finko, euskara teknikariaren lanpostua bete dezan:
–Zabaltza Garate, Idoia.
- Lanpostua: 3.
- Maila: B.
- Araubide juridikoa: lan-kontratuduna.
- Lanaldia: osoa.
Bigarrena.–Izendatutako izangaiak 2025eko urtarrilaren 10ean jabetu beharko du lanpostuaz. Egun horretan, eta behar bezala frogatutako ezinbesteko kasuetan salbu, jabetza hartzen ez dutenek eskubide guztiak galduko dituzte deialdia egin duen toki erakundeko lan-kontratudun langile finko izateko.
Hirugarrena.–Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, toki-erakundeko langileen alorrera, eta argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Batzarre Nagusiaren web-orrian. Orobat, interesdunari jakinaraztea, eta ohartaraztea ebazpen honen aurka errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
Ariben, 2024ko abenduaren 27an.–Batzarreko burua, Carlos Bueno Reca.
Iragarkiaren kodea: L2419109