2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
AEZKOAKO BATZARRE NAGUSIA
Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Merezimendu-lehiaketako garbitzaile lanpostua bete gabe uztea
Aezkoako Batzarre Nagusiko buruak, 2024ko abenduaren 27an, honako ebazpen hau eman du:
Izendatzeko proposatutako izangaiak lanpostuari uko egin dio, eta prozesuan parte hartzen duen beste izangairik ez dagoenez, Batzarreko buruak honako ebazpen hau ematen du:
1. Merezimendu-lehiaketako garbitzaile lanpostua bete gabe uztea, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Deialdia egin zen bat etorriz abenduaren 28ko 20/2021 Legean ezarritakoarekin (Enplegu Publikoan dagoen Behin-behinekotasuna Murrizteko Premiazko Neurriei buruzkoa), eta argitara eman zen 2022ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 12an.
2. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, toki-erakundeko langileen alorrera, eta argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Batzarre Nagusiaren web-orrian. Orobat, ohartaraztea ebazpen honen aurka errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
Ariben, 2024ko abenduaren 27an.–Batzarreko burua, Carlos Bueno Reca.
Iragarkiaren kodea: L2419108