2. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostuak. Udal-instalazioen funtzionamenduko laguntzailearen lanposturako izendapena etetea

Tokiko Gobernu Batzarrak erabaki hau hartu zuen 2024ko abenduaren 23an egindako bilkuran:

Bat etorriz Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko 20/2021 Legean xedatutakoarekin, eta Tokiko Gobernu Batzarrak 2022ko azaroaren 25ean hartutako erabakiaren bidez onetsitakoaren arabera, lanpostu huts batzuk betetzeko deialdia argitaratu zen 2022ko 254. NAOn, abenduaren 19koan. Lanpostu horiek aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko ezohiko prozesuari zegozkion, eta oposizio-lehiaketa bidez betetzekoak ziren. Behin lanpostu horiek betetzeko hautapen-prozesua bukatuta, hautaketa-epaimahaiak izendapen-proposamena aurkeztu zuen deialdietan puntuaziorik handiena lortu zituzten izangaien alde, deialdian eskainitako lanpostu kopuruaren arabera.

Bat etorriz epaimahaiak emandako izendapen-proposamenarekin, 2024ko azaroaren 27an Tokiko Gobernu Batzarrak erabaki zuen proposatutako izangaien izendapena egitea [JOB 27-NOV-24 (19/RH) erabakia], horien artean, José Manuel Pérez Iribarren jaunarena, eta 2024ko abenduaren 30a ezarri zuen lanpostuaz jabetzeko data gisara.

Gerora sortutako arrazoiak direla medio, behar bezala justifikatuak, egokia da aipatu izangaiaren izendapena eta jabetzea etetea.

Beraz, inguruabar horiek aintzat hartuta,

ERABAKITZEN DA:

1. José Manuel Pérez Iribarren izangaiaren izendapena eta jabetzea etetea, egiaztatutako arrazoiak dirauen bitartean.

2. Erabaki hau interesdunari jakinaraztea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udal-webgunean argitaratzea.

Erabaki honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da, aukeran:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta hortik aitzina.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Iruñean, 2024ko abenduaren 23an.–Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, Garbiñe Bueno Zabalza.

Iragarkiaren kodea: L2419103