2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
LODOSA
Deialdia, administrari laguntzailearen lanpostu bat, lanaldi erdian, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapena
Lodosako alkateak abenduaren 16an emandako 2024-0431 Dekretuaren bidez, honako hau ebatzi da:
Lehenengoa.–Langile lan-kontratudun finko izendatzea M.ª Carmen Martínez Aramendia, Lodosako Udalaren zerbitzura aritzeko, plantilla organikoko 25. lanpostuan (administrari laguntzailea, D maila, %50eko lanaldia).
Bigarrena.–Izendapenak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, bai eta Lodosako Udalaren gardentasun atariko deialdiaren web-fitxan ere. Hala, ebazpen hau jakinarazten denetik aurrera, izendatuek hilabeteko epea izanen dute lanpostuez jabetzeko, dagokion aktan adieraziko den bezala. Egun horretarako lanpostuaz jabetzen ez direnek, salbu behar bezala justifikatzen diren ezinbesteko kasuetan, eskubide guztiak galduko dituzte Lodosako Udaleko langile lan-kontratudun finko izateko.
Alkatetzaren ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian txandan dagokionari, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.
Lodosan, 2024ko abenduaren 16an.–Alkatea, Laura Remírez Noguera.
Iragarkiaren kodea: L2418473