Iragarkia
2. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 3a
2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
LIZARRA
Deialdia, bete dadin arkitekto teknikoaren plaza bat, oposizio-lehiaketaren bidez
Lizarrako Udalaren Gobernu Batzarrak, 2024ko abenduaren 13an egin bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
Kontuan izanik arkitekto teknikoaren lanpostua bete beharra dagoela, zeinaren plaza hutsa, 3.2 kodearekin identifikatua, Udalaren plantilla organikoan baitago, eta 2023ko ekitaldiko lan eskaintzan sartuta baitago, eta bat etorriz ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuan ezarritakoarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako administrazio publikoetan sartzeko erregelamendua) eta aplikagarriak diren gainerako arauekin, eta emandako eskumenak erabiliz, hain zuzen ere, erabiliz apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.h artikuluak emandako eskumenak (lege horren bidez arautu ziren toki araubidearen oinarriak), eta erabiliz, orobat, Batzorde honi emandako eskuordetzea, hain zuzen ere, uztailaren 3ko 381/2023 Ebazpenaren bidez emandakoa (2024ko 153. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 24koa),
ERABAKITZEN DA:
Lehenbizikoa.–Honako deialdi honen oinarriak onestea: deialdia, bete dadin arkitekto teknikoaren plaza bat, Lizarrako Udalaren zerbitzukoa (plantillako 3.2 plaza), oposizio-lehiaketaren bidez.
Bigarrena.–Agintzea deialdiaren oinarriak eta haren eranskinak argitara daitezela Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behar diren ondorioak izan ditzaten.
Hirugarrena.–Ebazpen honen berri ematea Hirigintza Bulegoari eta Udalbatzaren Osoko Bilkurari, kide anitzeko organo horrek egiten duen lehenbiziko bilkura arruntean.
ARAU OROKORRAK
1.–Arau orokorrak.
1.1. Deialdi honen xedea da betetzea Lizarrako Udalaren zerbitzuko arkitekto teknikoaren plaza, oposizio-lehiaketaren bidez eta funtzionarioen araubidearekin. Udalaren plantilla organikoan zenbaki hau du: 3.2 "Arkitekto teknikoa".
Prozesuaren emaitzarekin zerrenda bat eratuko da, administrazio-kontratuak egiteko, Lizarrako Udalean sortzen diren behin-behineko beharrei erantzutearren, bat etorriz oinarri hauetan ezarritakoarekin. Zerrenda hori erabiltzen ahalko da aldi baterako betetzeko plantilla organikoan maila bera eta antzeko eginkizunak esleituta dituzten lanpostuak.
Plantilla organikoan aurreikusten den oposizio-lehiaketaren sistema egokiena da, lanpostuaren eginkizunen izaeraren arabera eta Lizarrako Udaleko hirigintza eta etxebizitza arloko plantillaren egoeraren arabera. Izan ere, ahalbidetzen du hobeki aplikatzea merezimenduaren eta gaitasunaren printzipioak, baloratzen baitira, ezagutza teorikoez gain, lan esperientzia eta bete beharreko eginkizunekin zerikusia duten arloetako prestakuntza.
1.2. Hautapen prozesua ondokoetan xedatuari jarraikiz eginen da: 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, onesten duena Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina; 113/1985 Foru Dekretua, ekainaren 5ekoa, onesten duena Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua; aplikatzekoak diren gainerako arauak eta deialdiaren oinarriak.
1.3. Lanpostu honek B mailari dagozkion ordainsariak ditu, eta Lizarrako Udalaren indarreko plantilla organikoan ezarritako osagarri eta ezaugarriak. Plantilla hori 2024ko 129. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 24an.
1.4. Hautatuak bete beharko ditu bere mailaren eta titulazioaren barnean agintzen zaizkion eginkizunak; bereziki honako hauek:
A.–Hirigintza eta etxebizitza alorra.
–Hirigintza arloko diziplina:
- Txosten teknikoak egitea obra txikien lizentzietarako, erantzukizunpeko adierazpenentarako eta aldez aurreko obra komunikazioetarako, hiri-lurzoruko eraikinetarako.
- Egitea ziurtagiriak, balorazioak, azterlanak, memoriak eta aholkularitzak, bere espezialitatearekin eta eskumen esparruarekin zerikusia duten gaietan.
- Irizpen teknikoa ematea honako hauen proiektuetarako: aldamioak, karga-jasogailuak edo egiturak. Betiere, irizpen tekniko hori beharrezkoa denean horiek baimentzeko.
- Irizpen teknikoa ematea obra txikien lizentziak luzatzeko edo iraungitzeko eskabideei buruz.
- Eraikinen, obren eta eraikuntzen ikuskapen- eta egiaztapen-lanak egitea, udal eskumeneko hirigintza-diziplinako ahalmenen esparruan.
- Kontrolatzea lursailen, instalazioen, eraikuntzen eta eraikinen jabeek duten kontserbazio betebeharra, jarraikiz udal eskumenari buruz indarrean dauden lege xedapenei, barnean dela ikuskapena eta txosten teknikoak egitea.
- Obra ikuskapenak egitea, herritarren salaketei buruzko irizpenak emateko (eragozpenak, zaratak eta abar).
- Eraikinetan harri-askatzeek eragindako arriskua arintzeko exekuzio aginduak ematea.
- Txostenak egitea jarduerekin zerikusia duten obra baimenei buruz.
- Txostenak egitea eraikinen ikuskapen teknikoei buruz
- Udalerrian egiten diren obrak ikuskatzea, jarraipena egitea eta kontrolatzea, egiaztatzeko ea egokitzen diren emandako lizentzien eta udal obren zehaztapen eta baldintzetara.
- Partikularrek egindako obrak baloratzea, kostua zehazteko, eta, hala, kalkulatzeko eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga.
–Jarduerak:
- Informazio teknikoa ematea aldez aurreko komunikazioa behar duten hiri-lurzoruko jarduera eskaerei buruz eta administrazio lizentzia behar duten jarduerei buruz.
- Irizpen teknikoa ematea hiri-lurzoruko jarduera lizentzien titulartasuna aldatzeko eskaerei buruz.
- Ikuskatzea eta aztertzea jarduera ekonomikoek eta lurzoruaren erabilerek ingurumenean dituzten eraginak, eta kontrol txostenak egitea.
- Kontrolatzea eta babestea legea betetzen dela, hirigintzari eta eraikuntzari dagokienez, jarduera sailkatu eta kaltegabeei dagokienez eta ikuskizun publikoei dagokienez, jarraikiz udal eskumenekoak diren indarreko lege xedapenei, barnean direla ikuskaritza eta txosten teknikoak egitea.
- Ikuskatzea jakinarazitako jarduerak, lizentzia behar dutenak, eta, hala, irizpenak ematea herritarren salaketei buruz (eragozpenak, zaratak eta abar), eta dagokion ikuskapen txostena egitea.
- Exekuzio aginduak proposatzea, horren bidez minimizatzeko lizentziarik gabeko jarduerek hirugarrenei sortzen dizkieten arriskuak.
- Irizpen teknikoa ematea jarduerak luzatzeko edo amaitzeko eskaerei buruz
- Udalari ematea egiten zaizkion ondare erreklamazioen berri, eta, halaber, erreklamazio horiek hirugarrenei eragiten dizkieten kalteen berri ematea.
–Bestelakoak:
- Jendeari zuzenean eta telefonoz arreta ematea, ezarritako ordutegian, bai kontsulta orokorretarako, bai bere eskumeneko gaiei buruzko kontsulta berezietarako.
- Memoriak egitea, mantentze eta hobetze obrak gauzatzeko dirulaguntzak eskatzeko, eta lanen exekuzioa ikuskatzea eta haren justifikazioaz arduratzea.
- Udal obrak egiteko proiektuak idaztea, edo obra agiriak idaztea, proiekturik behar ez dutenean.
- Proiektu tekniko txikien obra zuzendaritza egitea, edo beste batzuek gauzatu dituzten udal sustapeneko obren zuzendaritza kontrolatzea eta ikuskatzea.
- Segurtasun eta osasun azterketak eta planak egitea, bai eta horien segimendua ere, udal proiektu eta/edo obretan, bai eta obrako segurtasunaren eta osasunaren koordinazioa egitea ere obrak egiten diren bitartean.
- Berrikustea, ikuskatzea eta exijitzea segurtasun eta osasun neurriak betetzen direla Udalak sustatzen dituen urbanizazio eta eraikuntza lanetan.
- Parte hartzea Hirigintza eta Etxebizitza Alorraren barnean egiten diren parte-hartze prozesuetan, edo bere eskumenekin zerikusia duten gaietan.
- Alkateari, udalkideei eta udal funtzionarioei laguntzea eta aholku ematea, erakunde publikoetara egiten dituzten bisitetan.
–Unitatea/departamentua kudeatzea:
- Proposamen teknikoen baldintza-agiriak egitea bere funtzio-esparruko espedienteetan, eta balioespen txostenak egitea horietan oinarritutako lizitazioetan.
- Arduratzea kontratazio organoak zehazten dituen kontratuez, bermatzea zerbitzua edo hornidura ematen dela, eta onartzea horien ondoriozko fakturak.
- Aholkularitza eta laguntza ematea balorazio teknikoa behar duten kontratazio mahaietan, bai eta Hirigintzako Informazio Batzordean edo beste batzuetan ere, bertan egotea eskatzen bazaio.
–Funtzio komunak:
- Eremua hobetzen laguntzea, eta hori lortzeko behar diren ekintzak eta aldaketak proposatzea.
- Lana antolatzea, ezarritako helburuak betetzen direla bermatzeko.
- Begiratzea eta zaintzea behar bezala erabiltzen, zaintzen eta mantentzen direla eremuko instalazioak eta baliabideak.
- Laguntza ematea, zehazki aplika daitezen zerga arloan indarrean dauden xedapenak, bere ezagupen berariazkoetan eragina duten ordenantza fiskalen eta hirigintzakoen ondoriozkoak.
- Arauak eta prozedurak betetzea honako arlo hauetan: laneko arriskuen prebentzioa, datu pertsonalen babesa, gardentasuna, informazio publikorako sarbidea, eta bitarteko elektronikoak erabiltzeko segurtasun politikak.
B.–Zerbitzu eremua.
Oro har, arlo honetan egin beharreko eginkizunak izanen dira arlo horretako arduradunei laguntzea eta haiekin koordinatzea.
–Udal zerbitzuak:
- Proposamen teknikoen baldintza-agiriak idaztea bideen, instalazioen eta azpiegituren mantentze-lanetako zerbitzuen lizitazio espedienteetako, eta txostenak egitea horietan oinarritutako lizitazioetako eskaintzei buruz.
- Kontratazio organoek erabakitako kontratuak ezagutzea, zerbitzua ematen dela zaintzea eta horietatik eratorritako fakturak onartzea, esaterako hauei buruzkoak: bide garbiketa, eraikinen garbiketa, izurriteen kontrola, lorategien mantentze-lanak, argiteria publikoaren mantentze-lanak eta udalaren kontratu orokorrak.
- Kontratuetan ezarritakoari jarraikiz, haiek betetzeko egin beharreko jarduerak programatzea eta lehenestea.
- Herritarren erreklamazioak jaso eta horiei erantzutea.
–Udal eraikinetako mantentze-lanak:
- Kontrolatzea, programatzea eta ikuskatzea udal eraikinen, lokalen eta zerbitzuen mantentze-lanak, alderdi teknikoak, eraikuntza alderdiak eta honako hauekin lotutako neurriak: segurtasuna, osasuna, efizientzia, hobekuntza energetikoa, irisgarritasuna eta egoera.
- Udal eraikinak ikuskatzea, ofizioz edo alde batek eskatuta, eta jakinaraztea dauden patologiak eta behar diren prebentzio edo zuzenketa neurriak.
- Neurketen egoera-orriak edo memoria baloratuak egitea, jarduketak gauzatzeko, barneko edo kanpoko bitartekoen bidez.
- Programatzea eta lehenestea udal eraikinen mantentze eta kontserbazio obrei dagozkien beharrak.
- Egiten diren obren gauzatze materiala zuzentzea.
- Autobabeserako planak eguneratzea.
- Obrako instalazioei eta lanei dagozkien gastu arruntak gainbegiratzea eta onartzea, bai eta lan berezien aurrekontuak eskatzea, eskaerak egitea eta horiek onartzea ere.
- Beste administrazio batzuen eskariei erantzutea.
- Mantentze-lanez arduratzen diren barneko edo kanpoko baliabideei aholkularitza teknikoa ematea.
- Udalari ematea egiten zaizkion ondare erreklamazioen berri, eta, halaber, erreklamazio horiek hirugarrenei eragiten dizkieten kalteen berri ematea.
–Hiriko mantentze-lanak:
- Kontrolatzea, programatzea eta ikuskatzea honako hauen mantentze-lanak: hiria, bide lanak, hiri instalazioak, hiri altzariak, lorategiak eta haur parkeak. Halaber, kontrolatzea, programatzea eta ikuskatzea horien alderdi teknikoak eta eraikuntza alderdiak, eta honako hauekin lotutako neurriak: segurtasuna, osasuna, efizientzia, hobekuntza energetikoa, irisgarritasuna eta egoera.
- Hiriko mantentze- eta kontserbazio-lanei dagozkien beharrak programatzea eta lehenestea, barnean direla bideak, hiri instalazioak, lorategiak eta hiri altzariak.
–Unitatea/departamentua kudeatzea:
- Teknikari gisa parte hartzea hala eskatzen duten udal batzorde informatiboetan, bere eskumeneko gaiei dagokienez.
- Laguntzea baldintza-agiriak egiten, obra kontratuetarako eta makinak, materialak, hornidurak, altzariak eta abar erosteko, zerbitzu anitzen arloan.
- Tresna informatikoak erabiltzea, planifikazio tekniko eta ekonomikorako.
- Herriko argiak kudeatzeko aplikazioak kontrolatu eta erabiltzea.
–Funtzio komunak:
- Eremua hobetzen laguntzea, eta hori lortzeko behar diren ekintzak eta aldaketak proposatzea.
- Lana antolatzea, ezarritako helburuak betetzen direla bermatzeko.
- Unitatera/arlora atxikita dauden gainerako langileei laguntzea zereginak pilatzen direnean, edo langilerik kanpoan edo gaixorik dagoenean.
- Lankideei (udal brigada) aholkularitza eta laguntza ematea, bere ezagupen edo esperientziagatik hobekien menderatzen dituen zereginetan.
- Begiratzea eremuko instalazioak eta baliabideak behar bezala erabiltzen, zaintzen eta mantentzen direla .
C.–Oro har, Lizarrako Udaleko Hirigintza eta Etxebizitza Alorraren helburuak lortzeko agintzen zaizkion lanak egitea, lanpostuak eskatzen dituen gaitasun eta ahalmen profesionalekin bat, udal arkitektoak xede horretarako ematen dizkion jarraibideekin bat etorriz, eta unean-unean zerbitzu arloaren ardura dutenekin koordinatuta, bikoiztasunik gerta ez dadin lanak egitean, eta bermatu dadin udal baliabideak hobeki kudeatuko direla.
1.5. Lanaldia izanen da oro har ezartzen dena Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileentzat, eta une oro zerbitzuaren beharretara egokituko da.
2.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.
2.1. Oposizio-lehiaketan onartuak izateko, izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte, parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean:
a) Espainiako nazionalitatea izatea, edo Europar Batasuneko estaturen batekoa, edo langileen joan-etorri askea aplikatzen den estatu batekoa, jarraikiz Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako Estatuak berretsitako nazioarteko tratatuei.
Parte hartzen ahal dute, orobat, espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatuetako herritarren ezkontideek, edo aipatutako nazioarteko tratatuen aplikazio eremuan sartutako estatuetako herritarren ezkontideek, baldin zuzenbidez bananduta ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, baldin zuzenbidez bananduta ez badaude, 21 urtetik beherakoak badira edo, hortik gorakoak izanez gero, haien kontura bizi badira.
b) Hamasei urte beteak izatea eta ez gainditzea erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina.
c) Deialdiaren I. eranskineko ezaugarrien taulan zehazten den titulua edukitzea, edo hura lortzeko moduan egotea eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.
Tituluak atzerrian lortu badira, eduki beharko dira baliozkotuak edo homologatuak daudela frogatzen duten agiriak. Baldintza hori ez zaie aplikatuko beren lanbide kualifikazioaren aitorpena eskuratu dutenei, Europar Batasuneko xedapenen babesean eta lanbide arautuen esparruan eskuratu ere.
d) Behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea bete behar diren eginkizunetan aritzeko.
e) Ez egotea desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko, eta administrazio publiko baten zerbitzutik kendua ez izatea.
f) Eskabideak aurkezteko epea bukatzen denerako B motako gidabaimena izatea.
Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek aurkeztu beharko dute zinpeko deklarazio bat edo hitzematea, adierazteko ez dutela diziplina zehapenik edo kondena penalik, galarazten dienik beren estatuko funtzio publikoan sartzea.
2.2. Baldintza horiek bete beharko dira eskabideak aurkezteko epea bukatzen den unean eta lanpostuaz jabetu arte, eta izangaiek frogatu beharko dituzte deialdi honetako oinarrietan zehazten den unean.
3.–Eskabideak.
3.1. Eskabideak aurkeztuko dira –III. eranskineko eskabide ereduari jarraituz– Lizarrako Udalaren egoitza elektronikoan, Lizarrako Udalaren erregistro orokorrean (Sorkunde Garbiaren pasealekua, 1, atzealdea, Lizarra), 9:30etik 13:30era, edo urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aipatzen diren bideetako edozein erabiliz (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea); azken kasu horretan, eskabidea aurkeztu izanaren frogagiria igorri beharko da posta elektronikoaren bidez personal.langileak@estella-lizarra.com helbidera, ezarritako epearen barnean.
3.2. Desgaitasun aitortua duten izangaiek egokitzapenak eskatzen ahalko dituzte, denbora eta baliabideen aldetik, ariketak egin ahal izateko, hala behar izanez gero. Halakoetan, eskabidean adierazi beharko dute, beste orrialde batean, zer nolako desgaitasuna duten eta zer egokitzapen eskatzen dituzten.
3.3. Parte hartzeko eskabidearekin batera, honako agiri hauen kopia aurkeztu beharko da:
a) Nortasun agiri nazionala edo pasaportea, indarrean.
Europar Batasuneko beste estatuetako izangaien kasuan, jatorrizko herrialdeko nortasun agiri balioduna, indarra duena, non agertuko baita titularraren nazionalitatea, edo pasaportea.
Espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatuetako herritarren ezkontide direnek, ondorengoek eta ezkontidearenek, baldin zuzenbidez bereizita ez badaude, 21 urtetik beherakoak badira, edo gorakoak baldin haien kontura bizi badira, pasaportea eta Europar Batasunean bizi den baten ahaide izatearen txartela, ez badira Europar Batasuneko kide den estatu bateko herritarrak; bestela, aurreko apartatuan aipatutako dokumentazioa aurkeztuko dute.
b) Deialdi honen I. eranskinean ezarritako titulazioa, edo parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako hura lortzeko moduan egotea frogatzen duen ziurtagiria.
c) Izangaiak lehiaketaldian aurkezten dituen merezimenduak ziurtatzen dituzten agiri jatorrizkoak edo autentifikatuak.
d) Azterketa eskubideak ordaindu izanaren frogagiria (10 euroko tasa, jasota dagoena 4. ordenantza fiskalean, hots, agiriak egin eta izapidetzeagatiko tasak arautzen dituen horretan). Ordaindu ezean, baztertua izanen da, eta ezin izanen du egoera zuzendu.
Tasa ordaintzeko, hautagaiaren NANa/IFZ eta "Arkitekto teknikoa" kontzeptua adierazi beharko dira nahitaez ordainagirian. Ordainketa banku transferentzia bidez egiten ahalko da, La Caixako ES 82 2100 3694 7022 0014 7719 kontura, edo bide telematikoz egoitza elektronikoan, autolikidazioa ordainduz.
e) B motako gidabaimena.
3.4. Datuen babesa.
Jarraikiz 2016/679 (EB) Erregelamenduaren 13. artikuluari (Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra, DBEO), izangaiei honako hau jakinarazten zaie:
–Lizarrako Udala da izangaiek emandako datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna.
–Datuen tratamenduaren xedea da langileak hautatzea eta deialdiko lanpostua betetzea.
–Oinarri juridikoak honako hauek dira: DBEOren 6.1.c) artikulua (tratamendua beharrezkoa da, tratamenduaren arduradunari aplikagarria zaion lege betebeharra betetzeko) eta DBEOren 6.1.b) artikulua. Tratamendua beharrezkoa da, interesduna parte den kontratu bat gauzatzeko edo interesdunaren eskariz kontratuaren aurreko neurriak aplikatzeko.
–Datuak zer helburutarako bildu diren, helburu hori lortzeko beharrezkoa den denbora guztian gordeko dira, bai eta deialdiaren edo datuen tratamenduaren ondoriozko erantzukizun guztiak zehazteko beharrezkoa den denbora guztian ere. Aplikatuko da artxiboen eta dokumentazioaren gaineko araudian ezarritakoa (Nafarroako toki erakundeen agiriak ebaluatu eta ezabatzeko jarraibideak).
–Datuen komunikazioa eginen da legeak ezarritako kasuetan (5/2015 Errege Lege Dekretua, urriaren 30ekoa), barnean dela gardentasunaren atarian argitaratzea, jarraikiz 5/2018 Foru Legearen 19.2.f artikuluari.
–Titularrek eskubidea izanen dute datuak eskuratzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko, tratamendua mugatzeko eta kontra egiteko, udal bulegoetara joz edo helbide elektroniko honen bitartez: dpd@estella-lizarra.com.
–Halaber, eskubidea dute erreklamazioa aurkezteko Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan (www.aepd.es), uste badute datuen tratamendua ez datorrela bat indarrean den araudiarekin.
3.5. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da, eta hogeita hamar egun naturaleko epean bukatuko da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita. Deialdia, orobat, argitaratuko da Lizarrako Udaleko iragarki-taulan eta erakundearen web orrian.
4.–Prozedura.
Onartzeko baldintza gisa ezartzen da bigarren oinarrian ezarritako beharkizunak betetzea, betiere eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako, eta epe barnean aurkeztea eskabideak, eskatutako gainerako dokumentazioarekin batera, eta azterketa eskubideak ordaintzea.
4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, Alkatetzak ebazpen bat emanen du, onesten duena izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda, eta aginduko du argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta Udalaren iragarki-taulan eta web orrian (https://www.estella-lizarra.com/eu/).
4.2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, aipatu argitalpena egiten denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, formazko akatsik bada, haiek zuzentzeko.
4.3. Erreklamazioak egiteko epea iraganik eta horiek ebatzita, Alkatetzak onetsiko du izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda, eta aginduko du argitara dadila Aldizkari Ofizialean, eta Udalaren iragarki-taulan eta web orrian (https://www.estella-lizarra.com/eu/).
Ebazpen berean zehaztuko da probak non, noiz eta zer ordutan hasiko diren.
4.4. Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik betetzen dituztela ebazpen honen bidez iragartzen den prozeduran eskatutako baldintzak. Hautapen prozedura gainditu ondoren, izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertzen denean, egiaztatzen baldin bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek galduko dituzte prozedura honetan parte hartzeagatik izaten ahal dituzten eskubide guztiak, deusetan galarazi gabe faltsukeria dela-eta dagozkien erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.
5.–Kalifikazio epaimahaia.
5.1. Hauek izanen dira kalifikazio epaimahaiko kideak:
Epaimahaiburua:
Marta Ruiz de Alda Parla, Lizarrako alkatea.
Ordezkoa: Udalbatzako kide bat, hark eskuordetzen duena.
Epaimahaikideak:
1.–Elena Martínez Litago, Lizarrako Udaleko arkitektoa.
Ordezkoa: Ana García Gómez, Tafallako Udaleko arkitektoa.
2.–Arkitektura teknikoko titulua duen pertsona bat, Nafarroako Arkitektura Teknikoaren Elkargo Ofizialak izendatu beharrekoa.
Ordezkoa: arkitektura teknikoko titulua duen pertsona bat, Nafarroako Arkitektura Teknikoaren Elkargo Ofizialak izendatu beharrekoa.
3.–Arkitektura teknikoko titulazioa duen pertsona bat, Iruñeko Udalak izendatu beharrekoa.
Ordezkoa: arkitektura teknikoko titulazioa duen pertsona bat, Iruñeko Udalak izendatu beharrekoa.
4.–Lizarrako Udalaren zerbitzuko langile bat, Lizarrako Udaleko langileen batzordeak izendatuko duena, B mailako titulua duena.
Ordezkoa: Lizarrako Udalaren zerbitzuko langile bat, Lizarrako Udaleko langileen batzordeak izendatuko duena, B mailako titulua duena.
Idazkaria, botorik gabe: José Luis Navarro Resano, Lizarrako Udaleko idazkaria.
Ordezkoa: Lizarrako Udalaren edo beste administrazio publiko baten zerbitzuko langilea, zuzenbideko lizentzia dutena.
5.2. Kalifikazio epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote eta Lizarrako Udalari hala jakinarazi, baldin suertatzen badira urriaren 1eko 40/2015 Legean abstentziorako ezarrita dauden arrazoiak (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea).
Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, inguruabar horietako bat gertatzen denean.
Epaimahaiaren osaera aldatzen bada abstenitzeko edo errekusatzeko ezarritako arrazoiak direla medio, onartuen eta baztertuen zerrendekin batera emanen da horren berri.
5.3. Epaimahaia hautaprobak egin baino lehen eratu beharko da eta, bere eraketak eta ondorengo jarduketek balio izateko, kideen gehiengo osoa beharko da elkartu.
Halaber, epaimahaiaren eraketak balio izateko, bertan egon beharko dute epaimahaiburuak eta idazkariak edo haien ordezkoek.
5.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiko oinarrien interpretazio eta aplikazioari buruz sortzen diren arazoak.
5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza jasotzen ahal du proba guztietan edo haietako batzuetan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta epaimahaiari horietan bakarrik emanen diote laguntza.
6.–Oposizio-lehiaketaren nondik norakoak.
Oposizio-lehiaketa bi alditan eginen da, lehiaketaldia lehenik eta oposizioaldia gero.
Oposizioa 2025eko apiriletik aurrera hasiko da.
Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean zehaztuko da oposizioaldiko lehen proba non, noiz eta zer ordutan eginen den.
Epaimahaiak gutxienez 48 orduko aurrerapenarekin eta deialdi honen 10. oinarrian ezartzen den moduan emanen du argitara oposizioaldiaren bigarren probarako deia. Bertan, proba egitera deituta dauden izangaien zerrenda emanen du, eta adieraziko du oposizioaren proba non, noiz eta zer ordutan eginen den.
Oposizioaldiko probetarako deialdi bakarra eginen da. Izangaiek nortasun agiri nazionala eraman beharko dute edo, bestela, pasaportea edo gidabaimena. Oposiziotik kanpo geldituko dira iragarritako egun, ordu eta lekuan agertzen ez direnak edo aipatutako agirien bidez nor diren frogatzen ez dutenak.
Oposizioaldiko lehen ariketa guztiz bukatzen denetik bigarrena hasi arte gutxienez ere 72 ordu iraganen dira, eta gehienez ere berrogeita bost egun natural.
Epaimahaiak egiten dituen bileren akta eginen du idazkariak, eta bertan jasoko ditu izangaien banakako ebaluazioa, kalifikazioak eta sortzen diren gorabehera guztiak.
Akta horiek (behar bezala zenbakituak, onetsiak eta epaimahaiburuak eta idazkariak sinatuak) oposizio-lehiaketako espedientean sartuko dira, eta, horiekin batera, deialdia onartzen denetik ebazpena eman arte horri eransten zaizkion agiri guztiak.
Izangai bakoitzaren azken kalifikazioa ateratzeko, lehiaketa eta oposizio faseetan lortutako puntuak batuko dira.
Berdinketarik gertatuz gero, oposizioaldian puntu gehien lortu duenaren alde ebatziko da.
Berdinketak irauten badu, oposizioaldiko bigarren ariketan puntuazio handiena lortu duenaren alde ebatziko da. Eta berdinketarekin jarraituz gero, epaimahai kalifikatzaileak horretarako propio egindako zozketa bakarraren bidez ebatziko da.
Horretarako, ukitutako pertsonen artean bat aukeratuko da ausaz, bakoitzari zenbaki bat emanez.
7.–Lehiaketaldiaren nondik norakoa.
7.1. Epaimahaiak, lehenik, baloratuko ditu deialdian parte hartzeko eskabidea aurkezteko unean izangaiek alegatutako eta agiri bidez frogatutako merezimenduak. Hori dena, jarraikiz Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamenduaren 19. artikuluari (erregelamendu hori onetsi zen ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren bidez). Orduan aurkezten ez diren merezimenduak ez dira kontuan hartuko, ondorio guztiekin.
7.2. Lehiaketaldian honako merezimendu hauek baloratuko dira, gehienez ere 30 punturekin, deialdi honetako I. eranskineko 2. apartatuan jasotakoaren arabera.
7.2.1. Merezimendu profesionalak: gehienez ere 16 puntu.
7.2.2. Merezimendu akademikoak: gehienez ere 8 puntu.
7.2.3. Hizkuntzak jakiteagatik: gehienez ere 6 puntu.
7.3. Ez dira aintzat hartuko, ezta baloratuko ere, parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean zerrendatuta, alegatuta eta frogatuta ez dauden merezimenduak; hala ere, kalifikazio epaimahaiak noiznahi dokumentazio gehiago eskatzen ahal du, behin betiko balorazioa egin baino lehen, uste badu merezimendu bat ez dagoela behar bezala frogatua.
7.4. Ez dira baloratuko merezimendu gisa alegatu eta baremoaren barrenean berariazko balorazioa duten titulu akademikoak lortzeko beharrezkoak diren titulu apalagoak.
7.5. Lehiaketaldia bukatutakoan, epaimahaiak ikusgai jarriko du izangaien zerrenda Lizarrako Udalaren iragarki-taulan eta udalaren web orrian, eta izangai bakoitzak lehiaketaldian lortutako puntuak zehaztuko ditu. Izangaiek alegazioak aurkezten ahalko dituzte behin-behineko kalifikazio horien aurka, bost egun naturaleko epean, Lizarrako Udaleko erregistro orokorrean, bertara joanda bulegoak irekita dauden orduetan, hau da, astelehenetik ostiralera, 9:30etik 13:30era, edo Lizarrako Udalaren egoitza elektronikoko erregistro elektronikoa erabiliz, eskabide orokorraren izapidea baliatuta.
8.–Oposizioaldiaren nondik norakoak.
8.1. Oinarri honetan zehazten diren probak izanen dira oposizioaldikoak. Deialdiko II. eranskineko gai zerrendan zehazten diren gaiei buruzkoak izanen dira. Lehenbiziko proba eginen da onartutako eta baztertutako izangaien zerrenda behin betiko onartzeko iragarkian adierazten den lekuan, egunean eta orduan.
Baldin, arrazoi justifikatua dela-eta, probaren lekua, eguna edo ordua aldatu behar bada (betiere, iragarritakoa baino geroago), behar besteko aurrerapenarekin jakinaraziko da udalaren web orrian, eta izangai bakoitzari banaka jakinaraziko zaio.
Zein egunetan argitaratzen den deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egun horretan indarra duen araudiaren arabera eskatuko dira gai guztiak.
Hautaprobak egiteko, behar diren eta posible diren egokitzapenak eginen dira desgaitasun aitorturen bat dutenentzat, denbora eta baliabideen aldetik, eskabidean hala eskatu badute.
8.2. Oposizioaldian honako proba hauek izanen dira, deialdi honen I. eranskineko 3. apartatuan azaltzen diren ezaugarriekin:
8.2.1. Lehenbiziko ariketa: test motako ariketa teorikoa, 30 puntu gehienez.
8.2.2. Bigarren ariketa (2 proba): teoriko-praktikoa, 40 puntu gehienez; 20 puntu planteatzen den kasu bakoitzeko.
8.3. Ezin izanen da inolaz ere erabili "smartwatch" motako aparatu konektaturik, mugikorrik edo antzekorik, eta automatikoki baztertuta geratuko dira debeku hori oposizioaren edozein fasetan betetzen ez dutenak.
8.4. Proba guztiak plika sistemaren bidez eginen dira.
8.5. Proba bakoitza bukatu ondoren, epaimahaiak argitara emanen ditu, Lizarrako Udalaren iragarki-taulan eta https://www.estella-lizarra.com/eu/ web orrian (deialdiaren aipuan), izangaiek lortutako puntuazioak, eta bost egun naturaleko epea irekiko du izangaiek eskubidezkotzat jotzen duten guztia alega dezaten.
8.6. Lehenbiziko ariketaren kasuan, alegazioak ebatzi ondotik, dagokion akta argitaratuko da, adierazita bigarren ariketaren lekua, eguna eta ordua. Bigarren ariketa gainditu dutenak bakarrik agertzen ahalko dira.
Alegaziorik aurkeztu ezean, zuzenean argitaratuko dira bigarren ariketaren lekua, eguna eta ordua.
9.–Gainditzen duten izangaien zerrenda.
9.1. Oposizioaldiaren kalifikazioa buruturik, epaimahaiak udalaren web orrian, iragarki-taulan eta azken ariketa egin zen tokian ikusgai jarriko du gainditzen duten izangaien zerrenda, puntuazioaren arabera ordenaturik, batu ondoren izangai bakoitzak lehiaketaldian eta oposizioaldian lortutako kalifikazioak.
Berdinketarik gertatuz gero, oposizioaldian puntuaziorik handiena lortu dutenen alde ebatziko da, eta berdinketak jarraituz gero, bigarren proban lortutako puntuazioa hartuko da kontuan, hurrenkera horretan, eta, azken buruan, zozketa eginen da. Zozketa egin baino bi egun lehenago jakinaraziko zaie ukitutakoei.
9.2. Zerrenda horri jarraituz, alkatetzari igorriko zaio puntuazio altuena lortu duen pertsona izendatzeko proposamena, bai eta azken bilkuraren akta ere. Proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
9.3. Proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hogeita hamar egun naturaleko epean, izendapen proposamena jaso duen izangaiak honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu, 2.1 oinarrian adierazitako baldintzak betetzen dituela frogatzeko, udal honetako erregistro orokorrean:
a) Ziurtagiri medikoa, frogatzen duena ez duela eritasunik edo muga fisikorik bere eginkizunak betetzeko bateraezina denik edo horiek betetzea galarazten dionik.
b) Erantzukizunpeko adierazpena, adierazteko izangaia ez dagoela diziplinazko espediente bidez inongo administrazio publikotatik bereizia eta ez dagoela eginkizun publikoak betetzeko ezgaitua epai irmo bidez, eta ez duela bateraezintasunerako arrazoirik.
c) Zinpeko aitorpena edo promesa, adierazten duena Nafarroako Foru Araubidea errespetatuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.
9.4. Eskatutako dokumentazioa lehen aipatutako epean aurkezten ez bada, salbu ezinbesteko kasuetan, edo agiriak aurkeztuta ondorioztatzen bada deialdiko beharkizunak ez direla betetzen edo aitorpenean gezurra esan dela, hautatutako izangaiaren egintzak baliorik gabe geldituko dira, eta, hortaz, hari buruz epaimahaiak gauzatutako egintzak ere baliorik gabe geldituko dira, eta ezin izanen da izendatu.
Kasu horretan, baldintzak betetzen dituen izangaiarekin beteko da baja, eta, ondoren, gaindituen zerrendan sartuko da, eta aurreko apartatuetan adierazitako moduan jokatuko. Horrek ez du esan nahi beste erantzukizun batzuk eskatuko ez direnik.
10.–Izendapena eta lanpostuaz jabetzea.
10.1. Alkateak, ebazpen bidez, Lizarrako Udaleko funtzionario izendatuko du, lanpostua bete dezan, aurreko oinarrietan ezarritakoa bete eta puntuaziorik handiena eskuratu duen izangaia, eta lanpostu hutsa esleituko dio.
10.2. Izendapenaren eta lanpostuaren jabetza hartzearen ondorioz, izendatua nomina eta plantillako funtzionario bilakatuko da, eta izanen ditu indarra duten xedapenek Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko funtzionarioentzako ezartzen dituzten eskubide eta betebehar guztiak. Gizarte Segurantzako araubide orokorrean inskribatu eta kidetuko da, araubide horretan aurreikusitakoaren babesean.
Aurrekoa gorabehera, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bederatzigarren xedapen gehigarriaren 3. puntuan xedatutakoa aplikatzearen ondorioz (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua), baldin izendatuak badira Nafarroako administrazio publikoen edozein montepiotako eskubide pasiboen araubidekoak, bi aukera izanen dituzte: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko montepioan segitzea, martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen bidez arauturiko eskubide pasiboen araubidearen babespean, edo Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean sartzea.
10.3. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, kontuan izanik argitalpen horrek izanen dituela jakinarazpenaren ondorio berberak, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).
Funtzionario izendatutako izangaiak hilabeteko epean hartu beharko du lanpostuaren jabetza, izendapena jakinarazten zaionetik hasita.
Epe horretan eta ezinbesteko kasuetan salbu, jabetza hartzen ez badu, Lizarrako Udaleko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu. Hori gertatuz gero, deialdiaren 9.4 apartatuan ezarritakoari jarraituko zaio.
10.4. Izangaia funtzionario bihurtu eta, lanpostuan batere aritu gabe, berak eskatuta, borondatezko eszedentzia ematen bazaio jabetza hartzen duen egunetik beretik, kasuko lanpostu hutsa ere deialdiaren 9.4 apartatuan xedatzen den moduan beteko da.
11.–Jarduketen publikotasuna.
Deusetan galarazi gabe Nafarroako Aldizkari Ofizialaren bidez modu ofizialean argitaratu beharreko tramiteak, proben deialdiei eta kalifikazioei buruz epaimahaiak ematen dituen ebazpenen eta haren jarduketaren gaineko informazioa, baita interesdunentzat jakingarri den informazio guztia ere, argitaratuko da Lizarrako Udalaren iragarki-taulan eta web orrian, https://www.estella-lizarra.com/eu/ helbidean, non hautapen prozesu honetarako sarbide espezifikoa gaituko baita.
12.–Aldi baterako kontratazioaren zerrendaren eraketa eta funtzionamendua.
12.1. Probak gainditu dituzten gainerako izangaiekin aldi baterako kontratazio zerrenda bat osatuko da, izaten ahal diren izendapen beharrak betetzeko, soilik aldi baterako eta administrazio araubidean, eta zerrenda hori ere 1.1 oinarrian aurreikusitakoaren arabera erabiltzen ahalko da.
Horretarako, izendapenarekin batera, alkatetzak izangaien zerrenda hori onetsiko du.
Hautapen prozesuaren emaitza kontuan hartuta, onesten ahalko da bigarren zerrenda bat, jasotzen duena oposizioko lehen proba gainditu duten izangaien zerrenda. Hala, bi ariketen emaitzen arabera zehaztuko da hurrenkera, suspentsoa ere kontuan hartuta.
Zerrendak/zerrendek bost urteko iraupen luzaezina izanen du/dute, eta iraungitzen ahalko da/dira lanpostu bererako beste hautapen prozesu baterako deialdia egiten bada.
Onartutako zerrendan ezarritako hurrenkera errespetatuz eginen da deia.
12.2. Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda.
Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 42.2 artikuluari jarraikiz, aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendak osatuko dira, jarraikiz kasuan kasuko hautapen probetan lortutako puntuazioaren hurrenkerari eta lehiaketaldian lortutako puntuazioari.
Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendan agertzeak ez du esan nahi interesdunei onartzen zaienik betetzen dituztela 2. oinarrian ezarritako baldintzak; izan ere, horiek frogatu beharko dituzte oinarri honetan adierazten den bezala.
12.3. Aldi baterako kontrataziorako dei egitea.
Gainditu duten izangaiak kontrataziorako deitzen ahalko dira, sortzen diren beharren arabera, jarraikiz deialdi honetako oinarrietan eta aplikatzekoak diren gainerako arauetan ezarritakoari.
Deiak eginen dira Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak abenduaren 31n emandako 814/2010 Foru Aginduan ezarritakoaren arabera, haren bitartez onetsi baitziren aldi baterako kontratazioa kudeatzeko arauak.
Lehen aipatutako deietarako, aintzat hartuko da Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuaren Testu Bateginean ezarritakoa, zehazki, zazpigarren xedapen gehigarriko 3. apartatuan ezarritakoa, maiatzaren 31ko 16/2002 Foru Legean emandako idazketaren arabera. Foru lege horrek hizpide du Nafarroako Foru Komunitatean desgaitasunen bat duten pertsonek enplegua lortzea. Horretarako, azterketa medikoa eginen zaie, lanposturako duten gaitasuna zehazteko.
Kontrataturikoei alta emanen zaie Gizarte Segurantzaren araubide orokorrean, eta bertan afiliatuko dira; beraz, haien kontura izanen dira ordaindu behar den kuota eta pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren atxikipena, bidezko diren kopuruetan.
Lan zerrendaren kudeaketatik eratortzen diren jarduketa guztiak Lizarrako Udaleko langileen alorrak eginen ditu.
13.–Errekurtsoak.
Deialdi honen kontra, baita oinarri eta egintzen kontra ere, errekurtso hauetako bat paratzen ahal da:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, hautara, egintza agindu edo erabakia hartu duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabakia edo egintza jakinarazi edo argitaratzen denetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi errekurtsoa, zeina zuzendu behar baitzaio administrazioarekiko auzien jurisdikzioko organo eskudunari, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Kalifikazio epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, deialdia egin duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.
Lizarran, 2024ko abenduaren 13an.–Alkatea, Marta Ruiz de Alda Parla.
I. ERANSKINA.–LIZARRAKO UDALAREN ZERBITZUKO ARKITEKTO TEKNIKOAREN LANPOSTUA BETETZEKO DEIALDIAREN EZAUGARRIEN KOADROA
1.–Lanpostuaren identifikazioa.
LANPOSTUA/ARAUBIDEA | MAILA | LANALDIA | BEHARREZKO TITULAZIOA (adierazi) |
Arkitekto teknikoa Funtzionario-araubidea | B | Osoa | Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, edukitzea arkitektura teknikoko titulua edo arkitektura teknikoko gradua, edo baliokidetzat aitortutako beste titulu bat, edo hori eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina. |
2.–Lehiaketaldia.
Lehiaketaldia ez da baztergarria izanen, eta gehienez ere 30 puntu eskuratzen ahal dira.
MEREZIMENDU PROFESIONALAK | ||
Administrazio publikoetan arkitekto tekniko gisa emandako zerbitzuak (40/2015 Legearen 2.3 artikulua), deialdiko lanpostuaren berezko zereginetan eta kategoria berean: 3 puntu, urte bakoitzeko. | Entitate pribatuetan arkitekto tekniko gisa emandako zerbitzuak, deialdiko lanpostuaren berezko zereginetan eta kategoria berean: 1,5 puntu urteko, eta 8 puntu gehienez ere. | |
Administrazio publikoetako merezimendu profesionalak frogatuko dira dagokion erakundeak emandako ziurtagiriaren bidez. Ziurtagirian adierazi beharko dira betetako lanpostua, maila, zerbitzuaren iraupena eta lanaldi mota. | Erakunde pribatuetako merezimendu profesionalak frogatuko dira lan kontratuen kopiaren bidez eta lan bizitzari buruzko txostenaren bidez. Betetako lanpostua agertu beharko da, eta deialdi honen xedearekin bat etorri behar du. | |
Urteen kopurua osoa ez bada, zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa emanen da. | ||
Zerbitzuak ematen hasten direnetik amaitzen diren arte emandako zerbitzuak baloratuko dira, egindako lanaldiaren ehunekoa edozein dela ere, %50 baino txikiagoa denean izan ezik; kasu horretan, puntuazioa proportzionalki esleituko da. | ||
Ez da baloratuko deialdia argitaratu ondoren egindako zerbitzurik. | ||
Izangaia egon bada prestakuntzarako zerbitzu berezietan edo jarduneko zerbitzu bereziko egoeran, halako aldiak kontatuko dira benetan bete duen lanpostuan egindako zerbitzu bezala. | ||
Izangaia zerbitzu berezietan egon bada beste arrazoi batzuengatik, edo eszedentzia berezian egon bada, edo unitate organiko bateko buru edo zuzendari lanetan, halako aldiak kontatuko dira egoera horietan sartzean zuen lanpostuan egin izan balitu bezala. | ||
Aurreko azpiapartatuetan emandako puntuazioak bateraezinak izanen dira aldi berari badagozkio. Halakoetan, kasu bakoitzean handiena den puntuazioa emanen da. | ||
MEREZIMENDU AKADEMIKOAK Gehienez ere 8 puntu |
Deialdiko lanpostuaren edukiarekin lotutako prestakuntza jarduerak edo titulazioak baloratuko dira, eta 8 puntu emanen dira gehienez: –Erakunde ofizialek edo/eta elkargo profesionalek, zentro publikoek eta unibertsitateek antolatutako prestakuntza jardueretan parte hartzea: 0,05 puntu 10 ikastorduko; eta 5 puntu gehienez. –Lanpostuarekin zerikusia duten master, graduondo eta espezializazioengatik, 0,1 puntu 10 ikastorduko, eta gehienez 5 puntu, betiere deialdira sartzeko titulu beharrezko gisa aurkeztu ez badira. Ez dira baloratuko 10 ordu baino gutxiagoko ikastaroak, ez eta zer iraupen izan duten zehazten ez dutenak ere. |
HIZKUNTZAK JAKITEA |
Euskara, frantsesa, ingelesa edo alemana jakitea: 6 puntu gehienez. –B1 maila: 3,6 puntu. –B2 maila: 4,8 puntu. –C1 maila: 6 puntu. Titulu edo ziurtagiri bat baino gehiago aurkeztuz gero, epaimahaiak hizkuntza bakoitzerako goragoko maila duena baizik ez du baloratuko. Frogatzen ahalko da hizkuntza eskola ofizial batek emandako gaitasun agiriarekin edo ofizialki haren baliokidetzat jotzen den titulazioarekin edo, bestela, Euskarabideak eginiko proba bat gaindituz. |
3.–Oposizioaldiko probak.
Oposizioaldia baztertzailea izanen da, eta gehienez 70 puntu emanen dira. Fase hori osatzen duten proba guztiak baztertzaileak izanen dira.
LEHEN ARIKETA | BIGARREN ARIKETA |
Proba teorikoa izanen da, eta bertan test motako 60 galderari erantzun beharko zaie idatziz, deialdiaren II. eranskinean agertzen diren gaiei buruz. Galdera bakoitzari erantzuteko lau aukera eskainiko dira, baina bakarra izanen da zuzena. | Bi ariketa egin beharko dira idatziz, II. eranskineko gai zerrendako B eta C apartatuetakoak. Epaimahaikideek prestatuko dituzte ariketak, gai teorikoak eta praktikoak barne. |
Gehieneko iraupena: Epaimahaiak ezarriko du probaren hasieran. | Gehieneko iraupena: 4 ordu. |
Gehieneko kalifikazioa: 30 puntu. | Gehieneko kalifikazioa: 40 puntu; 20, ariketa bakoitzeko. |
Gutxieneko kalifikazioa: 15 puntu. | Gutxieneko kalifikazioa: 20 puntu. Era berean, bazter geldituko dira ariketaren batean zero puntu lortzen dutenak. |
Erantzun zuzena, 0,5. Erantzun okerra, -0,125. | |
Proba horretan izangaiek boligrafoa (urdina edo beltza) eta arkatza erabiltzen ahalko dituzte soilik. | Boligrafo urdinaz edo beltzaz gain, marrazketa teknikoko materiala ere erabiltzen ahal da, hala nola eskalimetroa, erregela, eskuaira, kartaboia, arkatzak eta borragoma, baita kalkulagailu programagarria ere. |
II. ERANSKINA.–LIZARRAKO UDALAREN ZERBITZUKO ARKITEKTO TEKNIKOAREN LANPOSTUA BETETZEKO DEIALDIA
OPOSIZIOALDIKO GAI ZERRENDA
A.–Oinarrizko araudia.
1. gaia.–Espainiako Konstituzioa: sorrera, egitura eta oinarrizko edukia. Atariko titulua: printzipioak eta balioak.
2. gaia.–7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena. I. titulua eta II. titulua.
3. gaia.–Zuzenbidearen iturriak: Iturrien hierarkia. Legea. Lege maila duten gobernuaren xedapenak. Legegintzako ekimena eta lege mailako arauak emateko ahala. Erregelamendua: kontzeptua, motak eta mugak. Gobernuaren erregelamendu-ahala.
4. gaia.–6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa Atariko titulua: "Xedapen orokorrak". I. titulua: "Toki erakundeen antolaketa", II. titulua: "Administrazioen arteko harremanak", III. titulua: "Nafarroako toki erakundeen funtzionamenduaren araubidea. Herritarrentzako informazioa eta haien parte-hartzea". IV. titulua "Toki-erakundeen ondasunak". V. titulua "Jarduerak, zerbitzuak eta obrak". VI. titulua "Kontratazioa". IX. titulua "Prozedura eta araubide juridikoa. Nafarroako toki erakundeen jarduketen aurkaratzea eta kontrola". I. kapitulua. "Prozedura eta araubide juridikoa". II. kapitulua. "Nafarroako toki entitateen jarduketen inpugnazioa eta kontrola".
5. gaia.–40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzkoa. Atariko titulua. "Xedapen orokorrak, jarduteko printzipioak eta sektore publikoaren funtzionamendua". I. kapitulua. "Xedapen orokorrak". II. kapitulua. "Administrazio publikoetako organoak". IV. kapitulua. "Administrazio publikoen ondare erantzukizuna". V. kapitulua. "Funtzionamendu elektronikoa sektore publikoan". VI. kapitulua. "Hitzarmenak". III. titulua. "Administrazioarteko harremanak". I. kapitulua. "Administrazioen arteko harremanen printzipio orokorrak". II. kapitulua. Laguntza eman beharra.
6. gaia.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa. Atariko titulua: "Xedapen orokorrak". I. titulua: "Prozeduran interesdun direnak". II. titulua: "Administrazio publikoen jarduera". IV. titulua: I. kapitulua, "Prozeduraren bermeak"; II. kapitulua, "Prozeduraren hasiera"; III. kapitulua, "Prozeduraren antolamendua"; IV. kapitulua, "Prozeduraren instrukzioa"; V. kapitulua, "Prozeduraren bukaera"; VII. kapitulua, "Betearazpena".
7. gaia.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa. III. titulua. "Administrazio egintzak": I. kapitulua. "Administrazio egintzen betekizunak". II. kapitulua. "Egintzen efikazia". III. kapitulua. "Deuseztasuna eta deuseztagarritasuna". V. titulua. "Egintzak bide administratiboan berrikustea". I. kapitulua. "Ofiziozko berrikuspena". II. kapitulua. "Administrazio errekurtsoak".
8. gaia.–251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, onesten duena Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina. I. titulua. "Xedapen orokorrak". II. titulua. "Funtzionario publikoak". I. kapitulua. "Hautaketa". II. kapitulua. "Funtzionario izaera eskuratzea eta galtzea". III. kapitulua. "Mailak eta graduak". VI. kapitulua. "Administrazio egoerak". VII. kapitulua. "Eskubideak eta betebeharrak". IX. kapitulua. "Diziplina araubidea".
9. gaia.–2/1995 Foru Legea, martxoaren 10ekoa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa: Atariko titulua. I. titulua. "Nafarroako toki ogasunen baliabideak". II. titulua. "Udal zergak". I. kapitulua. "Xedapen orokorrak". II. kapitulua. "Lurraren kontribuzioa". V. kapitulua. "Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga". VIII. kapitulua. "Etxebizitza hutsen gaineko zerga". III. titulua. "Aurrekontua eta gastu publikoa". I. kapitulua. "Udal aurrekontuak".
10. gaia.–5/2018 Foru Legea, maiatzaren 17koa, Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzkoa: I. titulua. "Xedapen orokorrak". II. titulua. "Gardentasuna". I. kapitulua. "Gardentasuna jarduera publikoan". III. kapitulua. "Publizitate aktiboa". III. titulua. "Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea". I. kapitulua. "Arau orokorrak". II. kapitulua. "Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea erabiltzeko prozedura". III. kapitulua. "Aurkaratzeko araubidea". VI. titulua. "Nafarroako Gardentasunaren Kontseilua".
11. gaia.–Europako Parlamentuaren eta Batzordearen 2018/1725 Erregelamendua (EB), 2018ko urriaren 23koa, hizpide duena Batasuneko instituzio, organo eta organismoek datu pertsonalak tratatzea eta datuen zirkulazio askea, eta indargabetzen dituena 45/2001 (EE) Erregelamendua eta 1247/2002/EE Erabakia. I. kapitulua. "Xedapen orokorrak". II. kapitulua. "Printzipio orokorrak". III. kapitulua. "Interesdunaren eskubideak".
12. gaia.–Genero berdintasuna Estatuan: 3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, Gizonen eta Emakumeen Berdintasun Eragingarrirako dena. I. titulua. Berdintasun printzipioa eta diskriminazioaren aurkako babesa. II. titulua. Berdintasunaren aldeko politika publikoak.
13. gaia.–Genero berdintasuna Nafarroan: 17/2019 Foru Legea, apirilaren 4koa, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzkoa. I. titulua. Xedapen orokorrak. II. titulua. Berdintasunerako erakundeen antolaketako sistema. III. titulua. Berdintasunerako eskubidea bermatzeko tresnak. IV. titulua. Berdintasuna sustatzeko politika publikoak. IV. kapitulua. Bizitza garatzeko lurralde jasangarria.
14. gaia.–31/1995 Legea, azaroaren 8koa, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzkoa (I). I. kap. Xedea, esparrua eta definizioak. III. kap. Eskubideak eta betebeharrak. IV. kap. Prebentzio zerbitzuak. V. kap. Langileen kontsulta eta parte hartzea. VII. kap. Erantzukizunak eta zehapenak.
B.–Berariazko araudia.
1. gaia.–2/2018 Foru Legea, apirilaren 13koa, Kontratu Publikoei buruzkoa (I): Atariko titulua. I. titulua. I. kapitulua. Botere adjudikatzaileak. II. kapitulua. Kontratistak. III. kapitulua. Kontratuen tipologia eta araubide juridikoa. IV. kapitulua. Kontratu publikoen kontratu kudeaketarako printzipioak eta arauak.
2. gaia.–2/2018 Foru Legea, apirilaren 13koa, Kontratu Publikoei buruzkoa (II): I. titulua. V. kapitulua. Publizitate arauak eta adjudikazio prozedurak. VI. kapitulua. Kontratuak betearaztea. II. titulua. Administrazio Publikoek egiten dituzten kontratuen arau berariazkoak. I. kapitulua. Kontratazio organoak. II. kapitulua. Kontratua prestatzeko jarduketa administratiboak.
3. gaia.–2/2018 Foru Legea, apirilaren 13koa, Kontratu Publikoei buruzkoa (III): II. titulua. Administrazio publikoek egiten dituzten kontratuen arau espezifikoak: III. kapitulua. Administrazio kontratuak exekutatzeko arau orokorrak. IV. kapitulua. Kontratisten ordainsariak. V. kapitulua. Administrazio publikoen kontratuak azkentzea.
4. gaia.–2/2018 Foru Legea, apirilaren 13koa, Kontratu Publikoei buruzkoa (IV): III. titulua. Administrazio publikoen kontratuen araubide juridikoa: I. kapitulua. Obra kontratua. V. kapitulua. Zerbitzu kontratua.
5. gaia.–12/2018 Foru Legea, ekainaren 14koa, Irisgarritasun Unibertsalari buruzkoa. I. titulua. I. kapitulua. Xedea. Printzipioak. Definizioak. II. kapitulua. Aplikazio esparrua. III. titulua. I. kapitulua. Irisgarritasuna lurraldean. II. kapitulua. Irisgarritasuna eraikuntzan. III. kapitulua. Irisgarritasuna garraioan.
6. gaia.–Uztailaren 23ko TMA/851/2021 Agindua, zeinaren bidez garatzen baita irisgarritasuneko eta diskriminaziorik ezeko baldintza oinarrizkoen agiri teknikoa, espazio publiko urbanizatuak eskuragarri eta erabilgarri egon daitezen. Eranskina.
7. gaia–38/1999 Legea, azaroaren 5ekoa, Eraikingintzaren Antolamenduari buruzkoa. Xedapen orokorrak. Eraikingintzaren betebehar tekniko eta administratiboak. Eraikingintzaren agenteak. Erantzukizunak eta bermeak.
8. gaia.–7/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, onesten duena Lurzoruaren eta Hiri birgaitzearen Legearen testu bategina. Atariko titulua. Xedapen orokorrak. I. titulua. Herritarrek konstituziozko eskubide eta eginbeharretan duten berdintasunaren oinarrizko baldintzak. II. titulua. Lurzoruaren araubidearen oinarriak, prozedurazko arau erkideak eta arau zibilak. V. titulua. Balorazioak. 35. artikulua. Higiezinak baloratzeko irizpide orokorrak.
9. gaia.–1/2017 Legegintzako Foru Dekretua, uztailaren 26koa, onesten duena Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina. II. titulua. Lurralde eta hirigintza arloko antolamendua.
10. gaia.–1/2017 Legegintzako Foru Dekretua, uztailaren 26koa, onesten duena Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina. III. titulua. Lurzoruaren hirigintza araubidea.
11. gaia.–1/2017 Legegintzako Foru Dekretua, uztailaren 26koa, onesten duena Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina. IV. titulua. Planeamenduaren exekuzioa.
12. gaia.–1/2017 Legegintzako Foru Dekretua, uztailaren 26koa, onesten duena Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina. V. titulua. Administrazioaren esku-hartzea lurzoruaren eraikuntzan eta erabileretan, eta hirigintza arloko diziplina.
13. gaia.–1/2017 Legegintzako Foru Dekretua, uztailaren 26koa, onesten duena Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina. VI. titulua. Lurzoruaren merkatuan esku hartzeko tresnak.
14. gaia.–14/2005 Foru Legea, azaroaren 22koa, Nafarroako Kultur Ondareari buruzkoa. I. titulua. Xedapen orokorrak. III. titulua. Ondasunen sailkapena. IV. titulua. Nafarroako Kultur Ondareko ondasunak babesteko araubidea.
15. gaia.–290/1988 Foru Dekretua, abenduaren 14koa, Done Jakue bidea behin betiko mugatu eta hura babesteko araubidea ezartzen duena.
16. gaia.–10/2010 Foru Legea, maiatzaren 10ekoa, Nafarroan Etxebizitza izateko Eskubideari buruzkoa (I). II. titulua. Etxebizitza babestuaren kontzeptua, ezaugarriak eta tipologia, eta etxebizitza arloa sustatzeko jarduera publikoa. III. titulua. Etxebizitza babestuen sustapenetan parte hartu ahal izateko baldintzak. IV. titulua. Etxebizitzak eraiki, zaindu eta mantentzeko baldintzak. VI. titulua. Iruzurraren kontrola eta prebentzioa I. kapitulua. Mugapenak etxebizitza babestuak erabiltzeko, gozatzeko eta xedatzeko.
17. gaia.–10/2010 Foru Legea, maiatzaren 10ekoa, Nafarroan etxebizitza izateko eskubideari buruzkoa (II). V. titulua (bis). I. kapitulua. Etxebizitza hutsak: deklaratzeko prozedura. II. kapitulua. Etxebizitza Hutsen Erregistroa. VII. titulua. Nafarroako Etxebizitzen Erregistro Orokorra.
18. gaia.–142/2004 Foru Dekretua, martxoaren 22koa, Nafarroako Foru Komunitateko etxebizitzetan bizi ahal izateko gutxieneko baldintzak arautzen dituena. 5/2006 Foru Dekretua, urtarrilaren 16koa, zeinaren bidez aldatzen baita Nafarroako Foru Komunitateko etxebizitzetan bizi ahal izateko gutxieneko baldintzak arautzen dituen martxoaren 22ko 142/2004 Foru Dekretua. 151/2006 Foru Agindua, maiatzaren 11koa, Ingurumen, Lurralde Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baitira martxoaren 22ko 142/2004 Foru Dekretuaren eranskineko eduki batzuetako adierazpen grafikoak.
19. gaia.–38/2009 Foru Dekretua, apirilaren 20koa, kirol instalazio eta ekipamenduen oinarrizko betebeharrak eta segurtasun neurriak arautzen dituena. I. kapitulua. Xedapen orokorrak: xedea, helburuak eta esparrua. II. kapitulua. Kirol instalazioen eta ekipamenduen oinarrizko betebeharrak.
20. gaia.–230/2011 Foru Dekretua, urriaren 26koa, onesten duena Nafarroako Foru Komunitateko apartamentu turistikoen antolamenduari buruzko Erregelamendua. I. kapitulua. Xedapen orokorrak. II. kapitulua. Jardueraren antolamendua. IV. kapitulua. Baldintza tekniko orokorrak. V. kapitulua. Berariazko baldintza teknikoak. 243/1999 Foru Dekretua, ekainaren 28koa, Landetxeetan Ostatatzea arautzen duena. I. kapitulua. Xedapen orokorrak. Baldintza teknikoak. Nafarroako Turismo Erregistroan inskribatzea. II. kapitulua. Baldintza teknikoak.
21. gaia.–24/2009 Foru Dekretua, martxoaren 30ekoa, onesten duena Nafarroako Foru Komunitateko turismoko kanpalekuen antolamenduari buruzko erregelamendua. I. titulua. Xedapen orokorrak. II. titulua. Lurzoru urbanizaezineko hirigintza arauak. II. titulua. Turismo arloko arauak. I. kapitulua. Sailkapen turistikoa. II. kapitulua. Jardueraren antolamendua. III. kapitulua. Baldintza tekniko orokorrak.
22. gaia.–146/2005 Foru Dekretua, abenduaren 26koa, onesten duena Nafarroako Foru Komunitateko hotel establezimenduak antolatzeko Erregelamendua. Xedea, hotel establezimendu motak. Sailkapena, plaka bereizgarria eta publizitatea. Jardueraren antolamendua. Hotel establezimendu guztien betekizun teknikoak eta baldintzak.
23. gaia.–140/2005 Foru Dekretua, abenduaren 5ekoa, onesten duena Nafarroako Turismoko Aterpetxeak Antolatzeko Erregelamendua. Xedea. Sailkapena, plaka bereizgarria eta publizitatea. Jardueraren antolamendua. Gutxieneko betekizun eta baldintzak.
24. gaia.–12/2006 Foru Legea, azaroaren 21ekoa, Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzkoa (I): Atariko titulua. Xedapen orokorrak. I. titulua. Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroaren eta katastroen kontserbazio lana. I. kapitulua. Xedapen orokorrak.
25. gaia.–12/2006 Foru Legea, azaroaren 21ekoa, Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzkoa (II). I. titulua. Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroaren eta katastroen kontserbazio lana. III. kapitulua. Lurralde Aberastasunaren Erregistroan inskribatutako ondasun higiezinen balorazioa. IV. kapitulua. Lurralde Aberastasunaren Erregistroko oinarrizko datuak aldatzeko prozedurak. 1. atala. Prozedura motak.
26. artikulua.–1954ko abenduaren 16ko Legea, nahitaezko desjabetzeari buruzkoa. II. titulua. Prozedura orokorra: I. kapitulua. Nahitaezko desjabetzearen aurretiko betekizunak. II. kapitulua. Ondasunak okupatu beharra edo eskubideak eskuratu beharra. III. kapitulua. Balio justua zehaztea. IV. kapitulua. Ordainketa eta jabetza hartzea. V. kapitulua. Berandutzagatiko erantzukizuna.
27. gaia.–ECO/805/2003 Agindua, martxoaren 27koa, hizpide dituena ondasun higiezinak eta eskubide jakin batzuk baloratzeko arauak, zenbait finantza helburutarako. I. titulua. Xedapen orokorrak. I. kapitulua. Eremua, printzipioak eta definizioak. II. titulua. Tasazioaren balioa nola kalkulatu.
28. gaia.–1492/2011 Errege Dekretua, urriaren 24koa, onesten duena Lurzoruaren Legearen Balorazioen Erregelamendua.
29. gaia.–17/2020 Foru Legea, abenduaren 16koa, Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituena. Atariko titulua. I. titulua. I. eta V. kapituluak. III. titulua. I. eta II. kapituluak. 26/2022 Foru Dekretua, martxoaren 30ekoa, zeinaren bidez onesten baita abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzen duen erregelamendua (17/2020 Foru Legeak arautzen ditu ingurumenean eragina duten jarduerak). IV. titulua. Jarduera sailkaturako lizentzia. V. titulua. Ikuskapena eta kontrola. I. eta II. kapituluak. VI. titulua. Ingurumen Legezkotasuna Lehengoratzea. I. eranskina. II. eranskina.
30. gaia.–Eraikingintzaren Ordenantza Orokorra. 2020ko 101. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 15ekoa.
31. gaia.–Erdialdeko Eremuetako Lurralde Antolamenduko Plana (LAP-4). III. Arauak.
32. gaia.–Erdialdeko Eremuetako Lurralde Antolamenduko Plana (LAP-4). PN8- Zenbait erabilera eta jarduera baimentzeko irizpideak (lurzoru urbanizaezinean)
33. gaia.–Ur horniduraren sareei buruzko araudia. Jurramendiko Mankomunitatea. 1998. II. titulua. Irizpide orokorrak. 1. kapitulua. Irizpide orokorrak. 3. kapitulua. Harguneak. 4. kapitulua.
34. gaia.–Saneamendu sareei buruzko araudia. Jurramendiko Mankomunitatea. 1998. II. titulua. Irizpide orokorrak. 1. kapitulua. Irizpide orokorrak. 3. kapitulua. Saneamendu sarean jarri beharreko elementuak. 4. kapitulua. Harguneak.
C.–Gai teknikoak
35. gaia.–Eraikingintzaren Kode Teknikoa. I. zatia.
36. gaia.–Eraikingintzaren Kode Teknikoa. Suteetarako segurtasunari buruzko oinarrizko agiria. Sarrera. SI-1. Barne hedapena. SI-2. Kanpo hedapena. SI-3 Okupatzaileak ateratzea. SI-4. Suteen kontra babesteko instalazioak. SI-5. Suhiltzaileen esku hartzea. SI-6 Egituraren sutarako erresistentzia. SI A eranskina. Terminologia.
37. gaia.–513/2017 Errege Dekretua, maiatzaren 22koa, onesten duena Suteen kontra babesteko instalazioen erregelamendua. I. kapitulua. Xedapen orokorrak. II. kapitulua. Suteen kontra babesteko produktuak. III. kapitulua. Enpresa instalatzaileak eta mantentze lanetakoak. IV. kapitulua. Instalatzea, zerbitzuan jartzea eta mantentze lanak egitea. V. kapitulua. Aldizkako ikuskapenak. I. eranskina. Suteen kontrako ekipamendu eta sistemen ezaugarriak eta instalazioa.
38. gaia.–2267/2004 Errege Dekretua, abenduaren 3koa, onesten duena Industriako establezimenduetako suteen kontrako segurtasunerako erregelamendua. I. kapitulua. Xedea eta aplikazio esparrua. II. kapitulua. Ezartzeko, eraikitzeko eta zerbitzuan jartzeko araubidea. III. kapitulua. Aldizkako ikuskapenak
39. gaia.–Eraikingintzaren Kode Teknikoa. Erabilerari eta irisgarritasunari buruzko oinarrizko segurtasun agiria (DB-SUA). Sarrera. SUA-1. Erortzeko arriskuaren aurreko segurtasuna. SUA-2. SUA-3. SUA-4. SUA-5. SUA-6. SUA-7. Arrisku hauen aurkako segurtasuna: talka arriskua, harrapatua gelditzeko arriskua, argiztapen desegokiak eragindakoa, okupazio handiko egoerek eragindakoa, itotze egoerek eragindakoa eta mugitzen ari diren ibilgailuek eragindakoa. SUA-9. Irisgarritasuna. A eranskina. Terminologia.
DA DB-SUA / 2 Lehendik dauden eraikinetako irisgarritasun baldintzen egiazko egokitzapena.
40. gaia.–Eraikingintzaren Kode Teknikoa. Energia aurrezteko oinarrizko agiria (DB-HE). Sarrera. HE 0. Energia kontsumorako muga. HE 1. Energia eskaera murriztea. HE 4. Etxeko ur berorako gutxieneko eguzki ekarpena. HE 5. Energia elektrikorako gutxieneko ekarpen fotovoltaikoa. HE 6. Ibilgailu elektrikoak kargatzeko azpiegiturarako gutxieneko hornidurak.
41. gaia.–Eraikingintzaren Kode Teknikoa. Zaratatik babesteko oinarrizko agiria (DB-HR). Sarrera. 1. Alderdi orokorrak. 2. Eskakizunen ezaugarriak eta kuantifikazioa.
42. gaia.–Eraikingintzaren Kode Teknikoa. Osasungarritasunaren oinarrizko agiria (DB-HS). Sarrera. HS 1. Hezetasunaren aurkako babesa. 1. Alderdi orokorrak. 2. Diseinua. 4. Eraikuntzako produktuak. 6. Mantentze eta kontserbazio lanak. A eranskina. Terminologia.
43. gaia.–Eraikingintzaren Kode Teknikoa. Egiturazko segurtasunaren oinarrizko agiria, ekintzak eraikuntzan (DB-SE-AE). 1. Alderdi orokorrak. 2. Ekintza iraunkorrak. 3. Ekintza aldakorrak. 4. Ustekabeko ekintzak.
44. gaia.–Eraikingintzaren Kode Teknikoa. Egiturazko segurtasunaren oinarrizko agiria, zimenduak (DB-SE-C). 3. Azterketa geoteknikoa. 7. Lurra prestatzea. A eranskina. Terminologia.
45. gaia.–Eraikingintzaren Kode Teknikoa. 4. Zuzeneko zimenduak. 4.1. Definizioak eta tipologiak. 4.5. Eraikuntzako baldintzak. 4.6. Kontrola. 5. Zimendu sakonak. 5.1. Definizioak eta tipologiak. 5.4. Eraikuntzako baldintzak eta kontrolekoak. 6. Euste elementuak. 6.1. Definizioak eta tipologiak. 6.4. Eraikuntzako baldintzak eta kontrolekoak.
46. gaia.–Eraikingintzaren Kode Teknikoa. Egiturazko segurtasunaren oinarrizko agiria, altzairua (DB-SE-A). 1. Alderdi orokorrak. 3. Iraunkortasuna. 4. Materialak. 10. Exekuzioa. 12. Kalitatearen kontrola. 13. Ikuskapena eta mantentze lanak.
47. gaia.–Eraikingintzaren Kode Teknikoa. Egiturazko segurtasunaren oinarrizko agiria, fabrika (DB-SE-F). 1. Alderdi orokorrak. 3. Iraunkortasuna. 4. Materialak. 6. Eraikuntza soluzioak. 7. Exekuzioa. 8. Exekuzioaren kontrola. 9. Mantentze lanak.
48. gaia.–Eraikingintzaren Kode Teknikoa. Egiturazko segurtasunaren oinarrizko agiria, zura (DB-SE-M). 1. Alderdi orokorrak. 3. Iraunkortasuna. 4. Materialak. 11. Exekuzioa. 13. Kontrola.
49. gaia.–Obra baten antolaketa. Antolaketa motak. Obra exekutatzeko plana. Gantt-en diagramak. Denboraren eta kostuen kontrola. Aurreikuspenak betetzeko probabilitateak.
50. gaia.–Neurketak eta aurrekontuak. Definizioa. Oinarrizko kontzeptuak. Obraren aurrekontuak. Administrazioarekiko kontratuetako oinarrizko kontzeptuak. Prezioen koadroak. Aurrekontuaren egitura. Ziurtagiriak.
51. gaia.–773/1997 Errege Dekretua, maiatzaren 30ekoa, gutxieneko xedapenak ezartzen dituena langileek norbera babesteko ekipamenduak erabiltzeari buruzko segurtasun eta osasunerako. Uztailaren 18ko 1215/1997 Errege Dekretua, segurtasun eta osasun xedapen gutxienekoak ezartzen dituena langileek laneko ekipamenduak erabiltzeko. 171/2004 Errege Dekretua, urtarrilaren 30ekoa, enpresa jardueren koordinazioari buruzkoa.
52. gaia.–1627/1997 Errege Dekretua, urriaren 24koa. Eraikuntza lanetako segurtasuna eta osasuna. I. kapitulua. Xedapen orokorrak. II. kapitulua. Berariazko segurtasun eta osasun xedapenak obren proiektu eta exekuzio faseetan. III. kapitulua. Langileen eskubideak. III. kapitulua. Langileen eskubideak.
53. gaia.–32/2006 Legea, urriaren 18koa, Eraikuntza Sektoreko Azpikontratazioa arautzen duena. I. kap. Legearen xedea eta aplikazio esparrua, eta definizioak. II. kap. Eraikuntza sektoreko azpikontratazioari buruzko arau orokorrak.
54. gaia.–108/2014 Foru Dekretua, azaroaren 12koa, eraikinen ebaluazio txostena arautzen duena.
55. gaia.–23/2011 Foru Dekretua, martxoaren 28koa, arautzen dituena Nafarroako Foru Komunitateko lurraldean eraikuntzako eta eraispeneko hondakinen sorrera eta kudeaketa.
56. gaia.–842/2002 Errege Dekretua, abuztuaren 2koa, onesten duena Behe Tentsiorako Erregelamendu Elektroteknikoa. Erregelamendua. 1. artikulutik 29.era.
57. Gaia.–FOM/3460/2003 Agindua, azaroaren 28koa, onesten duena errepideen jarraibideko 6.1 IC Bide zoruen sekzioak araua (2003ko abenduaren 12ko Estatuko Aldizkari Ofiziala).
III. ERANSKINA.–ESKABIDEA - ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA
LIZARRAKO UDALEAN ARKITEKTO TEKNIKOAREN LANPOSTUA OPOSIZIO-LEHIAKETA BIDEZ BETETZEKO DEIALDIA
IZEN-DEITURAK | |||
NANa/IFZa | SORTEGUNA | ||
HELBIDEA | |||
HERRIA | PK | TELEFONOA | |
HELBIDE ELEKTRONIKOA | |||
AZALTZEN DUT:
–Betetzen ditudala Lizarrako Udalaren zerbitzuko arkitekto teknikoaren lanpostua oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian eskaturiko baldintza guztiak, behar den epean eta moduan. Deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2025eko ........................... aren ..................(e)(a)n, ............ zenbakian.
–Eransten dudala deialdian parte hartzeko eskatutako dokumentazioa:
- Nortasun agiri nazionala edo pasaportea, indarrean daudenak.
- I. eranskinean agertzen den titulazioa.
- Izangaiak lehiaketaldian aurkezten dituen merezimenduak ziurtatzen dituzten agiriak.
- 10 euroko tasa ordaindu izanaren frogagiria.
- B motako gidabaimena.
Desgaitasun bat dudala, eta, horrenbestez, azaltzen dudan egokitzapena eskatzen dudala (beste orri batean dago zehaztuta zein egokitzapen eskatzen ditudan eta zergatik).
Aurkeztu dudala minusbaliotasuna dudala frogatzen duen agiria, erakunde eskudun batek emana.
Horrenbestez, ESKATZEN DUT onar nazatela aipatutako hautapen prozesuan.
.............................................(e)n, 2025eko .....................................aren ........(e)(a)n.
(Sinadura)
LIZARRAKO UDALEKO ALKATE UDALBURUA.
Datuen babesa. Tratamenduaren arduraduna: Lizarrako Udala. Helburua: langileak hautatzea eta deialdiko lanpostua betetzea. Eskubideak: datuetan sartzeko eta datuak zuzentzeko eta deuseztatzeko eskubideak, bai eta bestelako eskubideak ere, deialdiaren 3.4 oinarrian adierazitako informazio gehigarrian adierazitakoarekin bat.
Iragarkiaren kodea: L2418335
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
