2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
CORTES
Deialdia, kultura-kudeatzailearen lanpostu bat betetzeko, oposizio-lehiaketa bidez eta funtzionarioen araubidean. Izendapen-proposamena
Alkatetzaren 562/2024 Ebazpenaren bidez, Paula Arellano Pérez de Lazarraga izendatu zen Cortesko Udaleko funtzionario.
Izendatutakoak borondatezko eszedentzia eskatu du lanpostuaz jabetzeko unean, hartan batere jardun gabe, beste administrazio publiko batean lan egiten ari baitzen; eszedentzia hori onartu da Alkatetzaren abenduaren 17ko 622/2024 Ebazpenaren bidez.
Bidezkoa da, bada, Marta Millán Fernández Cortesko Udaleko funtzionario izendatzeko proposamena egitea, bigarren tokian gelditu baita kultura-kudeatzailearen lanpostu bat betetzeko deialdia gainditu dutenen artean, hala xedatzen baitu Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren 35.3 artikuluak.
Proposatutako izangaiak 30 egun naturaleko epea izanen du, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, deialdiaren 7.2 oinarrian aipatzen diren agiriak aurkezteko. Deialdia 2024ko 85. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 25ean.
Aplikatzekoa den araudia: 113/1985 Foru Dekretuaren 25. artikulutik 35.era (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua).
Cortesen, 2024ko abenduaren 17an.–Alkatea, María Concepción Ausejo Gómez.
Iragarkiaren kodea: L2418421