2. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

100E/2024 FORU AGINDUA, azaroaren 28koa, Kultura, Kirol eta Turismoko Kontseilariak emana, zeinaren bidez baimendutako gastuaren urteko egozpena aldatzen baita deialdi honetan: deialdia, dirulaguntzak emateko Donejakue bideko toki-erakundeei, mugikortasun jasangarrirako, atsedenlekuetarako eta paisaiaren kontserbaziorako eta ostatu zirkularretarako, Next Generation EU Europar Batasunak finantzatutako "Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren" esparruan. DDBN identifikazioa: 0000761494.

Kultura, Kirol eta Turismoko Kontseilariaren maiatzaren 16ko 61E/2024 Foru Aginduaren bidez, deialdi bat eta haren oinarri arautzaileak onetsi ziren, dirulaguntzak emateko Donejakue bideko toki-erakundeei, mugikortasun jasangarrirako, atsedenlekuetarako eta paisaiaren kontserbaziorako eta ostatu zirkularretarako, Next Generation EU Europar Batasunak finantzatutako "Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren" esparruan.

Deialdiaren 2. oinarriaren arabera, 1.570.000,00 euroko gastua baimendu zen guztira, deialdiaren ondoriozko konpromisoei aurre egiteko, honako finantzaketa honekin:

AURREKONTU-PARTIDA

2024KO
EKITALDIA

2025EKO
EKITALDIA

ZENBATEKOA,
GUZTIRA

A30001 A3100 7609 432104 (PEP: E22/000556-01) SEM DB Toki-erakundeentzako dirulaguntzak

1.000.000,00

570.000,00

1.570.000,00

Deialdiko zazpigarren oinarriaren arabera, eskaerak aurkezteko epea deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean hasi zen (2024ko 122. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 13koa), eta 2024ko azaroaren 15ean amaituko da.

Turismoaren Antolamendu, Kudeaketa eta Kalitateko Zerbitzuaren txostenak dio ezen, orain arte, hasierako aurreikuspenak baino askoz eskaera gutxiago aurkeztu direla.

Deialdi honetan hartutako konpromiso ekonomikoak, 2024ko gastuen aurrekontuaren kargura, honako hauek dira:

EKINTZAK

AURREKONTU-PARTIDA

ZENBATEKOA

Mugikortasun jasangarria

A30001-A3100-7609-432104. (PEP: E-22/000556-01) SEM DB Toki-erakundeentzako dirulaguntzak

150.456,20

Atsedenlekuak sortzea eta paisaia zaintzea

0,00

Ostatu zirkularrak sortzea edo egokitzea

0,00

GUZTIRA

150.456,20

Baimenduta egon arren konpromisorik ez duen gastua gehiegizkoa da aurkeztutako eta aurreikusitako eskaera kopuru eskasaren ondoriozko konpromisoei erantzuteko; beraz, ahalik eta lasterren askatu behar da kreditu erabilgarria, deialdi horretako konpromisoei erantzun ondoren, kreditua beharrezkoa baita "Donejakueren 5 ibilbide, mila bide Nafarroan" deritzon HKJaren (helmugen arteko kohesio jarduketa) beste premia batzuei erantzuteko; horregatik, egokia da 2025era aldatzea.

Deialdiak etorkizunean ekar ditzakeen gastu-konpromisoei erantzunen litzaieke Nafarroako 2025eko gastuen Aurrekontu Orokorretako "A30001 A3100 7609 432104 (PEP: E22/000556-01) SEM DB Toki-erakundeentzako dirulaguntzak" partidaren kargura, eta erabili gabeko gainerako kreditua "Donejakueren 5 ibilbide, mila bide Nafarroan" deritzon HKJaren (helmugen arteko kohesio jarduketa) beste premia batzuei erantzuteko erabiliko litzateke.

Adierazitakoarekin bat, eta martxoaren 11ko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Deialdi honetan baimendutako gastuaren urteko egozpena aldatzea: deialdia, dirulaguntzak emateko Donejakue bideko toki-erakundeei, mugikortasun jasangarrirako, atsedenlekuetarako eta paisaiaren kontserbaziorako eta ostatu zirkularretarako. Hona hemen xehetasunak:

AURREKONTU-PARTIDA

2024KO
EKITALDIA

2025EKO
EKITALDIA

ZENBATEKOA,
GUZTIRA

A30001 A3100 7609 432104 (PEP: E22/000556-01) SEM DB Toki-erakundeentzako dirulaguntzak

150.456,21

1.419.543,79

1.570.000,00

2. Deialdi honen 2. oinarrian diruz laguntzekoak diren ekintzetarako baimendutako kredituaren banaketa aldatzea: deialdia, dirulaguntzak emateko Donejakue bideko toki-erakundeei, mugikortasun jasangarrirako, atsedenlekuetarako eta paisaiaren kontserbaziorako eta ostatu zirkularretarako. Hona hemen xehetasunak:

EKINTZAK

AURREKONTU-PARTIDA

2024ko
AURREKONTUA

2025eko
AURREKONTUA

ZENBATEKOA, GUZTIRA

Mugikortasun jasangarria

A30001-A3100-7609-432104. (PEP: E-22/000556-01) SEM DB Toki-erakundeentzako dirulaguntzak

150.456,21

714.543,79

865.000,00

Atsedenlekuak sortzea eta paisaia zaintzea

0,00

300.000,00

300.000,00

Ostatu zirkularrak sortzea edo egokitzea

0,00

405.000,00

405.000,00

GUZTIRA

150.456,21

1.419.543,79

1.570.000,00

Nafarroako 2024ko Aurrekontu Orokorretan, deialdi honetarako baimendutako gastua murriztea: deialdia, dirulaguntzak emateko Donejakue bideko toki-erakundeei, mugikortasun jasangarrirako, atsedenlekuetarako eta paisaiaren kontserbaziorako eta ostatu zirkularretarako. Hona hemen xehetasunak:

AURREKONTU-PARTIDA

KREDITU-­ERRESERBAREN MURRIZKETA

KREDITU-­ERRESERBAREN KONTABILITATE-­AGIRIA

BAIMENDUTAKO GASTUAREN MURRIZKETA

BAIMENDUTAKO GASTUAREN KONTABILITATE-­AGIRIA

A30001 A3100 7609 432104 (PEP: E22/000556-01) SEM DB Toki-erakundeentzako dirulaguntzak

849.543,79

CONTA 0400000318

849.543,79

CONTA 0400000509

4. Nafarroako 2025eko Aurrekontu Orokorretan, deialdi honetarako baimendutako gastua handitzea: deialdia, dirulaguntzak emateko Donejakue bideko toki-erakundeei, mugikortasun jasangarrirako, atsedenlekuetarako eta paisaiaren kontserbaziorako eta ostatu zirkularretarako. Hona hemen xehetasunak:

AURREKONTU-PARTIDA

KREDITU-­ERRESERBAREN GEHIKUNTZA

KREDITU-­ERRESERBAREN KONTABILITATE-­AGIRIA

BAIMENDUTAKO GASTUAREN GEHIKUNTZA

BAIMENDUTAKO GASTUAREN KONTABILITATE-­AGIRIA

A30001 A3100 7609 432104 (PEP: E22/000556-01) SEM DB Toki-erakundeentzako dirulaguntzak

849.543,79

CONTA 0400000318

849.543,79

CONTA 0400000509

5. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, Dirulaguntzei buruzko 11/2005 Foru Legearen 5.a) artikulua betez, deialdi horren oinarri arautzaileen aldaketaren publizitate eta gardentasun egokia bermatzeko.

6. Foru agindu honen aurka zilegi da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126. artikuluan eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

Iruñean, 2024ko azaroaren 28an.–Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilaria, Rebeca Esnaola Bermejo.

Iragarkiaren kodea: F2417508