2. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

76/2024 FORU AGINDUA, abenduaren 5ekoa, Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariak emana, kargutik kentzen duena Francisco Xabier Soto Bermejo jauna, Nafarroako Berdintasunerako Institutuko Emakumeen Herritartasun, Ahalduntze eta Partaidetzarako Zuzendariordetzako Sentsibilizaziorako eta Balio Aldaketarako Ataleko burua. Nafarroako Berdintasunerako Institutua Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuari atxikitako erakunde autonomoa da.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko 2. atalean ezartzen du Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko atalburu eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak libreki ezeztatzen ahal dituela erabaki hori hartu zuen organo berak. Aipatu xedapen horren 4. apartatuak ezartzen du Foru Komunitateko Administrazioaren mendeko organismo autonomoen unitate organikoen burutzak edo zuzendaritzak beteko direla xedapen gehigarri horretan ezartzen denaren arabera.

Hortaz, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoei langileen arloan dagozkien eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Kargutik kentzea Francisco Xabier Soto Bermejo jauna, Nafarroako Berdintasunerako Institutuko Emakumeen Herritartasun, Ahalduntze eta Partaidetzarako Zuzendariordetzako Sentsibilizaziorako eta Balio Aldaketarako Ataleko burua, berak hala eskatu baitu, eta emandako zerbitzuak eskertzea. Kargu-uzteak 2024ko abenduaren 16tik aurrera izanen ditu ondorioak, eta 2024ko abenduaren 15a izanen da burutzan aritzeko azken eguna. Nafarroako Berdintasunerako Institutua Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuari atxikitako erakunde autonomoa da.

2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea Herritartasun, Ahalduntze eta Partaidetzarako Zuzendariordetzara, Nafarroako Berdintasunerako Institutura eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2024ko abenduaren 5ean.–Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilaria, Félix Taberna Monzón.

Iragarkiaren kodea: F2417747