198. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2649/2025 EBAZPENA, irailaren 11koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko dietista-nutrizionista plaza bat oposizio bidez betetzeko deialdia onesten duena.

Abenduaren 27ko 115/2024 Foru Dekretuaren bidez (2024ko 264. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abenduaren 30ekoan), Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Erroaren eremurako 2024ko lan publikoaren eskaintza partziala onetsi zen, Estatuko 2023ko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 31/2022 Legean aurreikusitako ordezte-tasari dagokiona (2024ra luzatu dira aurrekontuok). Foru dekretu horretan sartu zen, besteak beste, dietista-nutrizionista plaza huts bat, funtzionarioen araubidekoa eta B mailakoa.

Era berean, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 12ko 1281/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko dietista-nutrizionista plaza huts bat lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko; eta Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 8ko 2632/2025 Ebazpenaren bidez, deialdiko plaza bete gabe gelditu zela deklaratu zen.

Aurrekoa kontuan harturik, bidezkoa da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko dietista-nutrizionista plaza bat betetzeko deialdia onestea, bai eta haren oinarriak ere. Plaza sarrera-prozedura erabiliz eta oposizio bidez beteko da.

Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko dietista-nutrizionista plaza bat betetzeko deialdia onestea, bai eta haren oinarriak ere. Plaza sarrera-prozedura erabiliz eta oposizio bidez beteko da.

2. Deialdiaren testua onestea; ebazpen honen eranskin gisa agertzen da.

3. Agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen hau jakinaraztea Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuari, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzuari, Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzuari eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, Herritarren Arretarako Bulegoak eta Erregistroak Koordinatzeko Bulegoari eta izendatutako epaimahaikideei, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2025eko irailaren 11n.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita (32/2023 Foru Agindua, abenduaren 11koa), Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendaria, Virginia Marín Fernández.

ERANSKINA.–DIETISTA-NUTRIZIONISTA PLAZA BAT OPOSIZIO BIDEZ BETETZEKO DEIALDIA

Honako hauek dira deialdiaren,

OINARRIAK

1.–Deialdiaren xedea.

1.1. Deialdi honen xedea da dietista-nutrizionista plaza bat oposizio bidez betetzea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko. Plaza hori B mailakoa eta funtzionarioen araubidekoa da, plantilla organikoan 39954 zenbakia du, Hezkuntza Departamentuko Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako Zuzendaritza Nagusiari atxikia dago, B motako gidabaimena edukitzeko betebeharra du, eta destinoa Iruñean.

2.–Betebeharrak.

2.1. Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek honako betebehar hauek bete beharko dituzte:

2.1.1. Izangai guztiek bete beharrekoak:

a) Espainiako nazionalitatea izatea, Europar Batasuneko estaturen batekoa edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako nazioarteko tratatuen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzen den estatu batekoa.

Parte hartzen ahalko dute, orobat, Espainiako edo Europar Batasuneko estaturen bateko nazionalitatea duten pertsonen ezkontideek, edo aipatutako nazioarteko tratatuen aplikazio-eremuan sartutako estatuetako nazionalitatea dutenen ezkontideek, zuzenbidez bereizita ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, hogeita bat urtetik beherakoak badira edo, hortik gorakoak izanez gero, haien kontura bizi badira.

b) Hamasei urte beteak izatea eta erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina gainditua ez izatea.

c) Giza Nutrizioko eta Dietetikako gradudun/diplomadun titulua edo baliokidea izatea, edo eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean titulu hori eskuratzeko moduan egotea.

Tituluak atzerrian lortu badira, baliozkotuak edo homologatuak daudela frogatzen duten agiriak eduki beharko dira. Baldintza hori ez zaie aplikatuko beren lanbide kualifikazioaren aitorpena eskuratu duten izangaiei, Europar Batasuneko zuzenbideko xedapenen babesean eta lanbide arautuen esparruan eskuratu ere.

d) Behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea, bete behar diren eginkizunetan aritzeko.

e) Ez egotea desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko, eta administrazio publiko baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

2.1.2. Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako berariazko betebeharrak:

Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek, 2.1.1 atalean aipatzen diren betebeharrak betetzeaz gain, genero-indarkeriaren biktima gisa aitortuak izan beharko dute.

2.1.3. Gidabaimena izatea eskatzen duen plaza bat eskuratu nahi izanez gero, B motako gidabaimena edukitzea.

2.1.4. Haurrak eta nerabeak indarkeriaren aurrean osorik babesteari buruzko ekainaren 4ko 8/2021 Lege Organikoaren arabera, adingabeekin ohiko harremana duten lanpostuetan aritzeko baldintza da epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu askatasunaren eta sexu ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik (zehazki, arau honetan tipifikatutako delitu batengatik: Zigor Kodeari buruzko azaroaren 23ko 10/1995 Lege Organikoaren VIII. titulua), ezta gizakien salerosketaren delitu batengatik ere (zehazki, arau honetan tipifikatutako delitu batengatik: Zigor Kodearen VII bis titulua).

Baldintza hori egiaztatzearren, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari baimena eman beharko zaio abenduaren 11ko 1110/2015 Errege Dekretuaren bidez araututako Sexu Delitugileen eta Gizakien Salerosketaren Erregistro Zentralari eska diezaion ziurtagiri hori, edo, bestela, erregistro horrek emandako ziurtagiri negatiboa aurkeztu beharko da.

2.2. Betebehar horiek bete beharko dira eskaerak aurkezteko epea bukatzen den unean eta plazaz jabetu arte.

2.3. Izangaiek deialdi honen oinarrietan ezartzen den unean frogatu beharko dituzte betebehar horiek.

3.–Eskaerak, tasak eta dokumentazioa.

3.1. Eskaerak aurkezteko epea.

Hogei egun naturaleko epean aurkeztu beharko dira deialdian parte hartzeko eskaerak, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskaerak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

3.2. Eskaera aurkeztea eta formalizatzea.

Hautapen prozesu honetan parte hartu nahi dutenek telematikaz aurkeztu beharko dute eskaera, Internet bidez, nabigazio bide honi jarraituz: https://www.navarra.es/eu/enplegu-publikoa, "Herritarrentzako lan deialdiak", deialdi honen fitxan sartuta.

%33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten izangaiek egokitzapenen bat eskatzen badute probak egiteko denboretan edo bitartekoetan, hala adierazi beharko dute eskaeran, eta, horretarako prestatutako tokian, adierazi beharko dute zer egokitzapen behar duten edo nola doitu behar diren denbora eta/edo bitartekoak. Horretarako, izangaiak aurkez dezake egoki iruditzen zaion dokumentazioa, eskaera aurkeztean, 3.4 apartatuan ezarritakoari jarraikiz.

3.3. Tasak.

41,60 euroko tasa ordaindu behar da, funtzio publikoan sartzeko eta gora egiteko hautapen prozeduretan parte hartzeko eskubideengatik.

Telematika bidez ordaindu behar da tasa hori, eskaera formalizatzean, ordainketa telematikoa egiteko sistema seguru baten bidez.

Honako hauek ez dute tasarik ordaindu beharko:

a) %33ko desgaitasuna edo hortik gorakoa aitortua dutenak.

b) Langabe gisa inskribaturik daudenak, hautaproben deialdia argitaratu baino gutxienez hilabete lehenagotik.

Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak behar diren kontsultak eginen ditu, egiaztatzeko aurreko paragrafoan adierazitako salbuespen egoera (langabezia egoera). Izangaiak baimenik ematen ez badu kontsulta hori egiteko, aurkeztu beharko du kasuan kasuko enplegu bulegoak emandako ziurtagiria, eta bertan agertu behar da zer egunetan inskribatu zen langabe gisa.

Tasa ordaintzen ez bada, izangaia bazterturik geldituko da.

Tasa ordaintzeak ez du inola ere ordeztuko eskaera behar den epean eta moduan aurkeztu beharra.

3.4. Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Eskaera online aurkezteko unean, izangaiek, kasuaren arabera, dokumentazio hau aurkeztu beharko dute, eskaneatuta:

Bat.–Tasarik ez ordaintzeko aukera baliatu nahi badute, eta ez badute ematen langabezia-egoera kontsultatzeko baimenik, kasu horretan bakarrik, aurkeztu beharko dute kasuan kasuko enplegu-bulegoak emandako ziurtagiri bat, non agertuko baita zer egunetan inskribatu ziren langabe gisa.

Bi.–%33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten izangaiek, hura frogatzeko, agiri hauetako bat aurkeztu behar dute:

a) IMSERSOk edo autonomia erkidegoan eskumena duen organoak emandako ziurtagiria.

b) Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ebazpena, prestazio bat jasotzeko eskubidea onartzen diona, hauetakoren bat izateagatik: ezintasun iraunkor osoa, ezintasun iraunkor absolutua edo baliaezintasun handia.

c) Agiri bat, frogatzen duena organo eskudunari eskatu diola aitortzeko %33ko desgaitasuna edo hortik gorakoa.

Betiere, aitorpen hori lortu beharko da, modu frogagarrian, deialdi honetan plaza hutsak aukeratzeko ezarritako epea ireki baino lehen. Bestela, interesdunak galduko ditu txanda horretan parte hartzearekin lotutako eskubide guztiak, hots, %33ko desgaitasuna edo hortik gorakoa aitortua dutenentzako erreserba txandaren bidez parte hartzearekin lotutako eskubide guztiak.

Hiru.–%33ko edo hortik gorako desgaitasun aitortua duten izangaiek egokitzapenen bat eskatzen badute probak egiteko denboretan eta/edo bitartekoetan, komenigarritzat jotzen dituzten agiriak aurkezten ahalko dituzte egokitzapenak justifikatzeko.

Lau.–Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek izaera hori egiaztatu beharko dute, hauetakoren bat aurkeztuz: kondena-epai bat genero-indarkeriako delitu batengatik, babes-agindu bat edo genero-indarkeriaren biktimaren aldeko kautelazko neurri bat erabakitzen duen beste edozein ebazpen judizial, edo, bestela, Fiskaltzaren txostena, izangaia genero-indarkeriaren biktima delako zantzuak daudela adierazten duena. Genero-indarkeriaren egoerak frogatzeko, halaber, beste ziurtagiri eta txosten batzuk ere aurkezten ahalko dira, honako hauek emanak: gizarte zerbitzuek, zerbitzu espezializatuek edo genero-indarkeriaren biktimentzako Administrazio Publiko eskudunaren harrera-zerbitzuek.

Aski izanen da dokumentazioaren kopia arruntak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, eskatuko dira behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

4.–Izangaiak onartzea.

4.1. Eskaerak aurkezteko epea bukatutakoan, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ebazpen bat emanen du, onesteko izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda, eta aginduko du zerrenda hori argitaratzeko Nafarroako Gobernuaren atariko deialdiaren web-fitxan.

Izangaien zerrenda horietan, bai eta hautapen prozeduraren barneko ondorengo jarduketetan ere, gezurrezko izen bat erabiliko da genero-indarkeriaren biktima diren emakumeak identifikatzeko, eta bakoitzari modu pertsonalean esleituko zaio, deusetan galarazi gabe publikotasun eta gardentasun printzipioak aplikatzea.

4.2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko telematika bidez, eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko. Epe hori zenbatzen hasiko da behin-behineko zerrenda Nafarroako Gobernuaren atariko deialdiaren web fitxan argitaratu eta biharamunetik aurrera. Erreklamazioak telematika bidez aurkeztu beharko dira, Interneteko www.nafarroa.eus helbidearen bidez, deialdiaren fitxan.

4.3. Erreklamazioak aurkezteko epea igaro eta erreklamazio horiek ebatzi ondoren, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ebazpen bat emanen du onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onesteko, eta zerrenda hori Nafarroako Gobernuaren atariko deialdiaren web-fitxan argitaratzeko aginduko du.

4.4. Ez da itzuliko ordaindu dena funtzio publikora sartzeko eta gora egiteko hautapen-prozeduretan parte hartzeko eskubideengatik, baldin eta izangaiak bazter gelditzen badira berei egozten ahal zaizkien arrazoiengatik.

4.5. Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik betetzen dituztela ebazpen honen bidez iragartzen den prozeduran eskatutako baldintzak. Hautapen prozedura gainditu ondoren, izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertzen denean, frogatzen baldin bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek galduko dituzte prozedura honetan parte hartzeagatik dituzten eskubide guztiak, deusetan galarazi gabe faltsukeria dela-eta legozkiekeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

5.–Kalifikazio-epaimahaia.

5.1. Kalifikazio-epaimahaia honako hauek osatuko dute:

–Epaimahaiburua: José Enrique Zabalza Lucea jauna, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Zerbitzuen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuko zuzendaria.

Ordezko epaimahaiburua: Usue Gortari Arbona andrea, Hezkuntza Departamentuko Zerbitzu Osagarrien Koordinazio Bulegoko burua.

–Epaimahaikidea: Izaskun Arrarás De María andrea, Nafarroako Dietista-Nutrizionisten Elkargo Ofizialeko idazkaria.

Ordezko epaimahaikidea: Giuseppe Rusolillo Femenías jauna, Nafarroako Dietista-Nutrizionisten Elkargo Ofizialeko presidentea.

–Epaimahaikidea: Roncesvalles Garayoa Poyo andrea, Nafarroako Dietista-Nutrizionisten Elkargo Ofizialeko kidea.

Ordezko epaimahaikidea: Patricia Lloves Pascual andrea, Nafarroako Dietista-Nutrizionisten Elkargo Ofizialeko kidea.

–Epaimahaikidea: Aingeru Pérez Murillo jauna, Langileen Batzordea ordezkatuz.

Ordezko epaimahaikidea: Mikel Aingeru Auza Makutso jauna, Langileen Batzordea ordezkatuz.

–Idazkaria: Javier Lacarra Albizu jauna, Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendaria.

Ordezko idazkaria: Cristina Zozaya Iribarren andrea, Hezkuntza Departamentuko Langileriaren arloko Laguntza Juridikoaren Ataleko burua.

5.2. Hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da epaimahaia.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, bertan ez badago kideen gehiengo osoa gutxienez.

Kide anitzeko organoaren eraketak eta jarduketek balio izateko, bertan egon behar dute epaimahaiburuak eta idazkariak, edo haien ordezkoek.

5.3. Kalifikazio-epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo deitzaileari horren berri eman, baldin eta abstenitzeko egoera batean badaude, jarraikiz urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluari (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea).

Izangaiek, halaber, zilegi izanen dute epaimahaiko kideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarrien interpretazioari buruz eta aplikazioari buruz sortzen diren auzi guztiak.

5.5. Epaimahaiak izan dezake aholkulari adituen laguntza, proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6.–Oposizioa nola eginen den.

6.1. Oposizioa 2026ko martxotik aurrera hasiko da.

Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean zehaztuko da oposizioko lehen proba non, noiz eta zer ordutan eginen den.

Epaimahaiak hurrengo probetako deialdiak argitaratuko ditu gutxienez 48 ordu lehenago, eta deialdi honen 11. oinarrian ezartzen den moduan. Bertan emanen du proba egitera deitutako izangaien zerrenda, eta adieraziko du oposizioaren proba non, noiz eta zer ordutan eginen den.

Oposizioko proba bakoitzerako dei bakarra eginen da, eta izangaiek nortasun-agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena eraman beharko dute soinean, formatu fisikoan. Izangaiak oposiziotik baztertuko dira baldin ez badira agertzen iragarritako egunetan, orduetan eta tokietan, edo beren burua ez badute identifikatzen aipatutako agirien bidez.

6.2. Oposizioko probak izanen dira oinarri honetan zehaztutakoak, eta galderak eginen dira deialdiko I. eranskineko gai-zerrendako gaiei buruz.

Zer egunetan argitaratzen den deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egun horretan indarrean dagoen araudiaren arabera eskatuko dira gai guztiak.

Hautaprobak egiteko, behar diren eta posible diren egokitzapenak eginen dira desgaitasun aitortu bat duten izangaientzat, denboraren eta baliabideen aldetik, eskaeran hala eskatu badute.

6.3. Oposizioak proba hauek izanen ditu:

6.3.1. Lehenbiziko proba:

proba teorikoa izanen da. Gehienez ere test motako 100 galderari erantzun beharko zaie idatziz, ebazpen honen I. eranskinean agertzen den gai-zerrendako edukiei buruz. Galdera bakoitzari erantzuteko lau aukera eskainiko dira, baina bakarra izanen da zuzena. Erantzun oker bakoitzak penalizazioa ekarriko du; hain zuzen ere, erantzun zuzenaren balioaren herena.

Epaimahaiak esanen du, hasi baino lehen, zenbat denbora dagoen proba hau egiteko.

Kalifikazioa: Proba honetan 40 puntu lortzen ahal dira gehienez.

Bazterturik geldituko dira proba honetan gutxienez 20 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.

Proba egiteko ez daiteke erabili inolako testurik edo dokumentaziorik, ezta hiztegirik, kalkulagailurik, gailu elektronikorik edo bestelako materialik ere, salbu mutur lodiko boligrafo urdina edo beltza.

6.3.2. Bigarren proba:

teoriko-praktikoa izanen da. Proba honetan, epaimahaiak planteatutako kasu praktikoei buruzko bi txosten edo idatzi beharko dira, deialdi honetako I. eranskineko gai-zerrendako gaiei buruz eta lanpostuaren berezko funtzioak garatzeko beharrezkoak diren ezagutzekin lotuak.

Proba idatzi hori egiteko 4 ordu izanen dira gehienez.

Proba honetan 60 puntu lortzen ahal dira gehienez. Kasu bakoitzean gehienez 30 puntu eman daitezke.

Bazterturik geldituko dira proba honetan gutxienez ere 30 puntu lortzen ez dituzten izangaiak. Bazterturik geldituko dira, orobat, gai batean zero puntuko kalifikazioa lortzen dutenak.

Proba hau egiteko, izangaiek zilegi izanen dute nahi dituzten lege testuak kontsultatzea, paper formatuan, baina iruzkin doktrinal edo jurisprudentzialik gabeak. Izangai bakoitzak bere testuak eramanen ditu. Proba egiteko unean, epaimahaiak testu horiek erabiltzeko mugak ezartzen ahalko ditu. Ezin izanen da beste testu edo dokumentaziorik kontsultatu, ezta gailu elektronikorik edo bestelako materialik erabili ere, mutur lodiko boligrafo urdina edo beltza izan ezik.

Proba hau plika sistemaren bidez eginen da.

6.4. Proba bakoitzaren kalifikazioa bukatu ondoren, epaimahaiak www.nafarroa.eus helbidean (deialdiaren fitxan) argitaratuko ditu izangaiek lortutako puntuazioak, eta bost egun balioduneko epea irekiko du interesdunek eskubidezkotzat jotzen duten guztia alega dezaten telematika bidez.

7.–Oposizioa gainditu duten izangaien zerrenda.

7.1. Hautaprobak bukaturik, gainditu duten izangaien zerrenda argitaratuko du kalifikazio-epaimahaiak, oposizioan lortutako kalifikazioak adierazita, txanden arabera eta lortutako puntuazioaren arabera. Zerrenda Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igorriko da, betebeharrak betetzen diren egiaztatu eta plaza hutsak hautatzeko izapideak egin daitezen.

7.2. Berdinketarik gertatuz gero, bigarren proban puntu gehien lortzen dutenen alde ebatziko da. Eta hala ere berdinduta segitzen badute, lehen proban lortutako puntuazioa hartuko da kontuan.

7.3. Arestian ezarritako irizpideak aplikatuta ere berdinketak jarraitzen badu, kalifikazio-epaimahaiak horretarako eginen duen zozketa bakar baten bidez ebatziko da. Berdinduta dauden izangai guztiei zenbaki bana emanen zaie, ordena alfabetikoaren arabera, eta zenbaki horietako bat aukeratuko da ausaz. Horrela, berdinketa guztiak ordena alfabetikoaren arabera ebatziko dira, zozketan ateratzen den zenbakia duen pertsonaren abizenetatik eta izenetik abiaturik.

8.–Betebeharrak frogatzea eta plaza hutsak hautatzea.

8.1. Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak 10 egun balioduneko epea irekiko du izangaiek betebehar hauek betetzen dituztela frogatzeko agiriak aurkez ditzaten, horretarako ezartzen den bidea erabiliz:

a) Deialdiko 2.1.1.c) atalean eskatzen diren tituluetako baten kopia, edo titulua lortzeko eskubideak ordaindu dituela frogatzen duen gordekinarena, edo, bidezkoa denean, eskaerak aurkezteko epea bukatu aurretik titulua eskuratzeko moduan zegoela frogatzen duen ziurtagiria.

b) B motako ibilgailuak gidatzeko baimenaren kopia, betebehar hori duen plaza bat eskuratu nahi izanez gero.

c) Adingabeekin ohiko harremana izatea dakarren lanpostu bat lortu nahi izanez gero, abenduaren 11ko 1110/2015 Errege Dekretuan araututako Sexu Delitugileen eta Gizakien Salerosketaren Erregistro Zentralak emandako ziurtagiri negatiboa, baldin eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari ziurtagiri hori eskatzeko baimena eman ez bazaio.

8.2. Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak plaza hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia eginen du, argitara emanez aukera daitezkeen plaza hutsen zerrenda eta hautapen ekitaldirako deitutako izangaien zerrenda (plaza hutsak hautatzeko lehentasun-ordenari jarraituz antolatua, txandaren arabera eta puntuazio ordenaren arabera). Bertan adieraziko da, halaber, izangaiek zer betebehar frogatu dituzten eta zer epe duten plaza hutsak hautatzeko.

Informazio hori jendaurrean paratuko da, deialdiaren fitxan.

Ondoren, izangaiek, horretarako ezarritako epearen barnean, aditzera emanen dute beren lehentasun-ordena, plaza hutsak eskuratzeko.

8.3. Plaza hutsak hautatzerakoan, %33ko desgaitasuna edo hortik gorakoa aitortua duten izangaiek lehentasuna izanen dute gainerako izangaien aurretik, kontuan hartu gabe zein txandaren bidez hartu duten parte.

Desgaitasun aitortua deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioen egiaztagiria balorazio eta orientazio talde eskudunek eginen dute, ofizioz. Egiaztagiri hori espedienteari erantsiko zaio.

Aurrekoa gorabehera, desgaitasuna duen izangairen bat baldin badago, eta horrek eragina badu plaza huts batean edo bestean jarduteko, plazen hautaketa hasi aurretik, haren desgaitasunarekin hobekien egokitzen dena eskainiko zaio, balorazio eta orientazio talde eskudunak horren gainean egiten duen txostena aztertu eta gero.

Era berean, hautaprobak gainditu eta genero-indarkeriaren biktima direla egiaztatzen duten emakumezko izangaiek lehentasuna izanen dute gainerako izangaien aurretik plaza hutsak hautatzeko, deusetan galarazi gabe desgaitasuna duten pertsonentzat ezarritako lehentasun-ordena.

Hautaprobak igoera txandatik gainditzen dituzten izangaiek lehentasuna izanen dute deialdiaren xede diren plaza hutsak aukeratzeko, txanda irekiko izangaien aurretik, baina kontuan hartuta, betiere, desgaitasuna dutela egiaztatzen duten izangaientzat eta genero-indarkeriaren biktima direla egiaztatzen duten emakumeentzat ezarritako salbuespena.

9.–Izendapen proposamena eta agirien aurkezpena.

9.1. Behin plaza hutsak hautatzeko izapidea bukaturik, epaimahaiak Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari igorriko dio, espediente osoarekin batera, izangaiak izendatzeko proposamena, non agertuko baitira hautapen prozesua gainditu duten izangaien artetik deialdiko plaza kopuruan sartzen ahal direnak.

Izendapen proposamen hori deialdiaren fitxan argitaratuko da, 11. oinarrian ezarritakoarekin bat.

9.2. Proposatutako izangaiek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte, Nafarroako Gobernuaren atariko deialdiaren web-fitxan izendapen proposamena argitaratu eta biharamunetik 10 egun balioduneko epean:

A.–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finkoak ez diren izangaien kasuan:

a) Nortasun-agiri nazionalaren kopia, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen beste agiri baliokideren batena.

b) Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak emandako txostena, frogatzen duena interesdunak ez duela lanpostuan aritzea eragotziko liokeen gaixotasun edo akats fisiko edo psikikorik.

c) Zinpeko deklarazioa edo deklarazio solemnea, adierazten duena ez dagoela desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko eta ez dela kendua izan administrazio publikoren baten zerbitzutik.

d) Zinpeko aitorpena edo promesa, adierazten duena Nafarroako Foru Araubidea errespetatuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.

B.–Administrazio dei-egileaz besteko Nafarroako administrazio publiko bateko langile finko diren izangaiek edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finko diren izangaiek, baldin eta igoera txandan parte hartzen badute, ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute, aurreko ataleko dokumentazioaz gainera, frogatzeko jatorrizko administrazioan jardunean daudela, edo borondatezko eszedentzian daudela eta lanean ari direla deialdia egin duen administrazio bereko beste lanpostu finko edo aldi baterako batean.

9.3. Epe horren barrenean, eta aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuetan izan ezik, agiri horiek aurkezten ez dituzten izangaiak eta, orobat, deialdiko 2. oinarrian eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela frogatzen ez dutenak ezin izanen dira izendatu, eta baliorik gabe geldituko dira ordura arteko egintza guztiak, galarazi gabe beren eskaeraren faltsukeria dela-eta legokiekeen erantzukizuna.

9.4. Aurreko atalean aurreikusitako kasuan, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak oposizioa gainditu duten izangaien zerrendan –7. oinarrian aipatzen den horretan– hurrengoa den izangaiarekin beteko du plaza, baldin eta hutsik geratu den plazaren betebeharrak betetzen baditu, eta izangai horrekin aurreko ataletan adierazitako prozedura bera erabiliko da.

9.5. Deialdi honen xede den lanposturako baldintzak eta betebeharrak frogatzeko agiriez gainera, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak beste agiriren bat behar izanez gero bere eskudantziak erabiltzeko, proposaturiko izangaiari eskatuko dio, eta hark agiri hori aurkeztu beharko du, deialdi honen 9.2 atalean ezarritako moduan.

9.6. Ezarritako prozeduraren arabera plaza epe barruan eta behar bezala hautatzen ez bada, hautapen prozesuari uko egiten bazaio, deialdian plaza betetzeko ezarritako baldintzak betetzen ez badira edo eskatutako dokumentazioa ezarritako prozeduraren arabera epe barruan eta behar bezala aurkezten ez bada, plaza hutsen hautaketaren emaitza ez da aldatuko.

Administrazioko organo eskudunak gainditzen dutenen zerrendan ondo-ondotik heldu den izangaiarekin beteko du hutsunea.

10.–Izendapena, plaza hutsen esleipena eta jabetza hartzea.

10.1. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak, ebazpen baten bitartez, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko funtzionario izendatuko ditu aurreko oinarrietan ezarritakoa betetzen duten izangaiak, deialdiko lanpostuan aritzeko, eta plaza hutsak esleituko dizkie.

10.2. Izendapenaren eta plazaren jabetza hartzearen bidez, izendatuak nominako eta plantillako funtzionario bihurtuko dira, indarreko xedapenek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioen arloan ezartzen dituzten eskubide eta betebehar guztiekin. Horrekin batera, Gizarte Segurantzako araubide orokorrean afiliatu eta alta emanen zaie, araubide horretan ezarritakoaren babesean.

Aurrekoa gorabehera, baldin izendatutakoak afiliaturik badaude Nafarroako Administrazio Publikoen edozein montepioren eskubide pasiboen araubide batean, bi aukera izanen dituzte: edo segitzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren montepioan, babes harturik martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen bidez araututako eskubide pasiboen araubidea, edo sartzea Gizarte Segurantzako araubide orokorrean. Hori dena, aplikatuz abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, zehazki, bederatzigarren xedapen gehigarriaren 3. puntua (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua).

10.3. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak.

Izendatzen diren izangaiek izendapenaren ebazpenean horretarako ezartzen den egunean jabetu beharko dute plazaz, aski justifikaturik dauden kasuetan izan ezik.

Aipatutako epean izangairen bat plazaz jabetzen ez bada, ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu. Hala bada, deialdiaren 9.4 atalean ezarritakoari jarraikiko zaio.

10.4. Baldin funtzionario bihurtutako izangaiei borondatezko eszedentzia ematen bazaie jabetza hartzen duten egunetik beretik, indarreko araudian ezarritako kasuetan, lanpostuan batere aritu gabe eta berek eskatuta, hutsik gelditzen den plaza ere beteko da deialdiaren 9.4 atalean ezarritako moduan.

10.5. Aurreko bi ataletan aipatutako kasuetan, ez da aldatuko izendapenaren aurretik egindako plaza hutsen hautua. Beraz, funtzionario berriei zuzenean esleituko zaizkie egoera horien ondoriozko plazak.

11.–Jarduketen publikotasuna.

Deusetan galarazi gabe Nafarroako Aldizkari Ofizialaren bidez modu ofizialean argitaratu beharreko tramiteak, proben deialdiei eta kalifikazioei buruz epaimahaiak ematen dituen ebazpenen eta haren jarduketaren gaineko informazioa, baita interesdunentzat jakingarri den informazio orokor guztia ere, deialdiaren fitxan argitaratuko da, Nafarroako Gobernuaren webgunean: www.nafarroa.eus.

12.–Administrazio erroaren eremuan aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak.

12.1. Bat etorriz Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 42. artikuluan ezarritakoarekin eta aldi baterako kontratazioa kudeatzeko arauak onesten dituen Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren abenduaren 31ko 814/2010 Foru Aginduan eta oinarri honetan ezarritako prozedurarekin, aldi baterako kontratazioetarako zerrenda hauek prestatuko dira hautapen-prozesuan parte hartu eta plazarik lortzen ez duten izangaiekin:

a) Hautapen-prozesua gainditu arren, plaza lortu ez duten izangaien zerrenda.

b) Prozesu osoa gainditu ez duten izangaien zerrenda.

12.2. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ebazpen bidez onetsiko dira, alde batetik, hautapen-prozesua gainditu arren plaza lortu ez duten izangaien zerrenda eta, bestetik, prozesu osoa gainditu ez duten izangaien zerrenda, aplikatu beharreko kudeaketa-arauekin bat.

Berdinketak ebazteko, kontuan hartuko dira deialdi honetan horretarako ezarritako irizpideak.

12.3. Izangaiei lanerako deitzeko eta, bidezkoa denean, haiek kontratatzeko, honako arau hauetan xedatutakoari jarraikiz jokatuko da: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua; aldi baterako kontratazioa kudeatzeko arauak onesteko Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak abenduaren 31n emandako 814/2010 Foru Agindua; eta aplikatzekoak diren gainerako arauak.

Kontrataziorako deitzen diren izangaiek frogatu beharko dute, kontratua sinatzeko unean, betetzen dituztela deialdian eskatzen diren baldintzak.

Eskatutako baldintzak bete beharko dira sarrera-prozedurarako eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, eta, orobat, hautaprobak egin bitartean eta kontratazio aldiak iraun bitartean.

Kontrataziorako izangaien zerrendak onetsi baino lehen, kasua bada, epe bat irekitzen ahalko da hizkuntzen maila egiaztatzeko, eta betebehar hori eskatzen hasiko da horretarako emanen den epea bukatu eta gero.

Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendan agertzeak ez du esan nahi interesdunei onartzen zaienik betetzen dituztela deialdian eskatutako baldintzak; izan ere, oinarri honetan adierazten den moduan frogatu beharko dituzte.

13.–Errekurtsoak.

Kalifikazio-epaimahaiak ematen dituen egintzen eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Deialdiaren, haren oinarrien eta haiek aplikatzeko egintzen kontra, kalifikazio-epaimahaiak hartutakoen kontra izan ezik, zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Hori guztia bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126. artikuluan xedatutakoarekin, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.

I. ERANSKINA.–GAI-ZERRENDA

Zati orokorra.

1. gaia.–Espainiako 1978ko Konstituzioa: Atariko titulua. Oinarrizko eskubideak eta betebeharrak. Koroa. Gorte Nagusiak: osaera eta eginkizunak. Gobernua eta Estatuko Administrazioa. Botere Judiziala. Konstituzio Auzitegia: osaera, izaera eta eskumenak.

2. gaia.–Europar Batasuna: Europako Parlamentua. Kontseilu Europarra. Europar Batasuneko Kontseilua: eskumenak, egitura eta funtzionamendua. Europako Batzordea: osaera, antolaketa eta funtzionamendua. Justizia Auzitegia.

3. gaia.–Europar Batasuneko zuzenbidea: Haren iturriak. Sorrerako zuzenbidea eta zuzenbide eratorria. Tratatuak. Erregelamenduak, zuzentarauak eta erabakiak. Europar Batasuneko zuzenbidearen eta estatu kideen antolamendu juridikoaren arteko loturak. Politika erkideak.

4. gaia.–Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoa: izaera eta esanahia. Atariko titulua. Nafarroaren eskumenak.

5. gaia.–Nafarroako Parlamentua edo Gorteak: osaera, antolaketa eta eginkizunak. Nafarroako Kontuen Ganbera: eskumen-esparrua, eginkizunak eta organoak. Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoa: eginkizunak, prozedurak eta ebazpenak.

6. gaia.–14/2004 Foru Legea, abenduaren 3koa, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzkoa: Nafarroako Gobernua: Eginkizunak. Osaera, izendapena, eraketa eta kargu-uztea. Eskudantziak eta eskumenak. Funtzionamendua. Sostengu eta laguntzarako organoak. Erantzukizun politikoa, Parlamentuaren kontrola eta Parlamentua desegitea. Nafarroako Gobernuko lehendakaria. Nafarroako Gobernuko lehendakariordeak eta kontseilariak.

7. gaia.–Zuzenbidearen iturriak: iturrien hierarkia. Legea. Gobernuaren lege-mailako xedapenak. Legegintzako ekimena eta lege-mailako arauak emateko ahala. Erregelamendua: kontzeptua, motak eta mugak. Gobernuaren erregelamendu-ahala.

8. gaia.–40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzkoa: Xedapen orokorrak, jarduteko printzipioak eta sektore publikoaren funtzionamendua. Administrazio publikoen organoez. Hitzarmenak. Administrazioen arteko harremanak.

9. gaia.–11/2019 Foru Legea, martxoaren 11koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoa. I. titulua: "Xedapen orokorrak". II. titulua: I. kapitulua, "Foru Administrazio Publikoa". II. kapitulua, "Foru Administrazio Publikoaren antolaketa". III. kapitulua, "Eskumenen erabileraren araubide juridikoa". IV. kapitulua, "Kide anitzeko organoak". III. titulua: I. kapitulua, "Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren antolaketa". VI. titulua: I. kapitulua, "Pertsonen eskubideak".

10. gaia.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa: Administrazio prozedurari buruzko xedapen orokorrak: Prozedurako interesdunak. Administrazio publikoen jarduera: jarduteko arau orokorrak; epemugak eta epeak.

11. gaia.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa: Egintza administratiboak: Administrazio egintzen betekizunak. Egintzen efikazia. Deuseztasuna eta deuseztagarritasuna.

12. gaia.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa: Prozeduraren bermeak. Prozeduraren hasiera, antolamendua, instrukzioa eta amaiera. Betearaztea. Egintzak administrazio bidean berrikustea: ofiziozko berrikuspena eta administrazio errekurtsoak.

13. gaia.–Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutua: Langile motak. Funtzionario publikoak hautatzea. Funtzionario-izaera eskuratzea eta galtzea. Administrazio-karrera. Administrazio-egoerak. Lanpostuak betetzea. Eskubideak eta betebeharrak.

14. gaia.–13/2007 Foru Legea, apirilaren 4koa, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzkoa: Aplikazio-eremua eta Nafarroako Ogasun Publikoa. Nafarroako Aurrekontu Orokorrak: edukia eta onespena; exekuzioa eta likidazioa.

15. gaia.–Sektore publikoaren funtzionamendu elektronikoa Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean. 11/2019 Foru Legea, martxoaren 11koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoa: IV. titulua: Foru Administrazio Publikoaren funtzionamendu elektronikoa.

16. gaia.–5/2018 Foru Legea, maiatzaren 17koa, Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzkoa: Xedapen orokorrak. Gardentasuna: gardentasuna jarduera publikoan eta publizitate aktiboa. Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea: arau orokorrak, hura gauzatzeko prozedura eta aurkaratzeko araubidea. Nafarroako Gardentasunaren Kontseilua.

17. gaia.–3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa: Xedapen orokorrak. Datu-babesaren printzipioak. Pertsonen eskubideak.

18. gaia.–Genero berdintasuna: 3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, Emakumeen eta gizonen arteko berdintasun eragingarriari buruzkoa: berdintasun printzipioa eta diskriminazioaren aurkako babesa. 17/2019 Foru Legea, apirilaren 4koa, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzkoa.

Zati espezifikoa.

1. gaia.–58/2024 Foru Dekretua, maiatzaren 29koa, Nafarroako Foru Komunitateko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetako eskola jantokiak arautzen dituena.

2. gaia.–3/2019 Foru Dekretua, urtarrilaren 16koa, Nafarroako Foru Komunitateko haur eskoletan eta unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetan elikadurako eta ariketa fisikoko ohitura osasungarriak sustatzeko neurriak ezartzen dituena.

3. gaia.–Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa. Atariko titulua. I. titulua. Irakaskuntzak eta haien antolamendua.

4. gaia.–Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa. II. titulua. Ekitatea Hezkuntzan.

5. gaia.–Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa. III. titulua. Irakasleak.

6. gaia.–Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa. IV. titulua. Ikastetxeak.

7. gaia.–Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa. V. titulua. Ikastetxeen partaidetza, autonomia eta gobernua.

8. gaia.–Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa. VI. titulua. Hezkuntza-sistemaren ebaluazioa.

9. gaia.–Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa. VII. titulua. Hezkuntza-sistemaren ikuskapena.

10. gaia.–Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa. VIII. titulua. Baliabide ekonomikoak. Xedapen gehigarriak. Xedapen iragankorrak. Xedapen indargabetzaileak. Azken xedapenak.

11. gaia.–24/1997 Foru Dekretua, otsailaren 10ekoa, Nafarroako Foru Komunitateko Haur Hezkuntzako Eskola Publikoetako, Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoetako eta Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoetako Erregelamendu Organikoa onesten duena.

12. gaia.–47/2010 Foru dekretua, abuztuaren 23koa, Nafarroako Foru Komunitateko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publiko eta pribatu itunduetako ikasleen eskubide eta eginbeharrei buruzkoa.

13. gaia.–12/2022 Foru Legea, maiatzaren 11koa, Haur eta nerabeei arreta eta babesa eman eta haien familiak, eskubideak eta berdintasuna sustatzekoa.

14. gaia. 1/2013 Legegintzako Errege Dekretua, azaroaren 29koa, Desgaitasunen bat duten pertsonen eskubideei eta haiek gizarteratzeari buruzko Lege Orokorraren Testu Bategina onesten duena.

15. gaia.–31/2022 Foru Legea, azaroaren 28koa, Nafarroan desgaitasuna dutenei arreta emateari eta beren eskubideak bermatzeari buruzkoa.

16. gaia.–17/2011 Legea, uztailaren 5ekoa, Elikagaien Segurtasunari eta Nutrizioari buruzkoa. Oinarrizko lege esparru amankomuna, elikagaien segurtasuna osatzen duten jarduera guztiei eta nutrizioan eta bizitzan ohitura osasungarriak lortzeari aplikatu beharrekoa. Elikagaien etiketari buruzko lege aipamenak (1169/2011 EB Erregelamendua).

17. gaia.–315/2025 Errege Dekretua, apirilaren 15ekoa, ikastetxeetan elikadura osasungarri eta jasangarria sustatzeko arauak ezartzen dituena garatzeko Elikagaien Segurtasunari eta Nutrizioari buruzko uztailaren 5eko 17/2011 Legea.

18. gaia.–Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1924/2066 (EE) Erregelamendua, 2006ko abenduaren 20koa, elikagaietan nutrizioaren eta propietate osasungarrien gaineko adierazpenak egiteari buruzkoa.

19. gaia.–126/2015 Errege Dekretua, otsailaren 27koa, azken kontsumitzaileari eta kolektibitateei saltzeko ontziratu gabe aurkezten diren elikagaien gaineko informazioari dagokion araudi orokorra onesten duena.

20. gaia.–1021/2022 Errege Dekretua, abenduaren 13koa, txikizkako merkataritzako establezimenduetan elikadura-produktuak ekoitzi eta merkaturatzeko zenbait higiene-baldintza arautzen dituena.

21. gaia.–Laneko arriskuen prebentzioa. Segurtasun eta osasun arloko araudia, lantokiei buruzkoa. Eragile fisiko, kimiko eta biologikoak lantokian. Arrisku ergonomikoak eta psikosozialak. Prebentzio neurriak.

22. gaia.–Dietista-nutrizionistaren lanbide-profila. Antolamendu juridikoa eta lanbidearen erregulazioa; dietista-nutrizionistaren lanbide-profila; Giza Nutrizioko eta Dietetikako unibertsitate-titulazioa irakasten duten unibertsitateen eta Dietista-Nutrizionisten Elkarte Espainiarraren adostasun agiria.

23. gaia.–6/2004 Foru Legea, ekainaren 9koa, Nafarroako Dietista-Nutrizionisten Elkargo Ofiziala sortzekoa.

24. gaia.–19/2014 Legea, urriaren 15ekoa, Dietista-Nutrizionisten Elkargo Ofizialen Kontseilu Nagusia sortzen duena.

25. gaia.–SCB/85/2019 Agindua, urtarrilaren 16koa, Dietista-Nutrizionisten Elkargo Ofizialeko Kontseilu Nagusiaren behin-behineko estatutuak argitaratzen dituena.

26. gaia.–Lanbidearen deontologia eta etika: bioetika eta arreta edo laguntza ematea; Dietista-Nutrizionisten Elkargo Ofizialeko Kontseilu Nagusiak onetsitako Dietista-Nutrizionisten Lanbideko Kode Etikoa. Ikerketa zientifikoaren etika.

27. gaia.–Nutrizioari aplikatutako psikologia. Elikaduraren arloko jokabidearen oinarri psikologikoak, kulturalak eta sozialak.

28. gaia.–Giza elikaduraren bilakaeraren historia: elikadura-jokabidea testuinguru biologiko eta kulturalean; elikadura-estrategiak eta haien baldintzapenak; giza elikaduraren konplexutasun biosoziala; elikadura mundu globalizatu batean. Nolakoa izan den elikadura erlijio, kultura eta ideologien arabera.

29. gaia.–Espainiako etorkinen populazio nagusien patroi dietetikoak. Kultura aniztasuna elikaduran eta oinarriak nutrizio arloko heziketarako. Nutrizioari aplikatutako psikologia. Elikaduraren arloko jokabidearen oinarri psikologikoak, kulturalak eta sozialak. Elikatzeko modu alternatiboak. Dieta begetarianoa eta beganoa, plangintza eta dieta begetariano orekatuetako elikagai taldeak. Elikadura makrobiotikoa.

30. gaia.–Elikadura jasangarria. Garapen Jasangarrirako Helburuak. Elikadura-sistema jasangarriak. Elikagaien ekoizpen ekologikoa eta integratua. Merkaturatze-zirkuitu laburrak. Elikagaiak xahutzea. Elikagaiak aprobetxatzeko sukaldaritza.

31. gaia.–Metodologia zientifikoa nutrizioan: metodo zientifikoa; ezagutza zientifikoaren iturriak osasun zientzietan; lan zientifikoen irakurketa kritikoa; ikerketa proiektuak prestatzeko funtsezko oinarriak: Azterketa motak, diseinua eta plangintza, bilaketa bibliografikoak; emaitzen aurkezpena; ebidentzian oinarritutako nutrizioaren metodologia. Bioestatistika Osasun Zientzietara aplikatua. Estatistika deskriptiboa. Zentrorako joeraren neurriak eta sakabanatzearenak. Probabilitatea. Sentsibilitatea. Espezifikotasuna.

32. gaia.–Elikagaien mikrobiologia, toxikologia eta parasitologia: agente kutsatzaile nagusiak; mikrobioen metabolismoa; bakterioen hazkundearen kontrola; elikagaien mikrobiologia; elikadurarekin lotutako parasitologia; elikagaien kutsadura naturala; elikagaien alterazioa; uraren, landareen, haragiaren eta arrainen bidez transmititutako parasito nagusiak; hazkundean eta biziraupenean eragiten duten faktoreak; kutsadura abiotikoa; arrisku kimikoak; toxikotasunaren zergatiak, jatorria eta prebentzioa. Toxiinfekzioen prebentzioa eta tratamendua. Elikagaiak prozesatzean sortzen diren toxinak. Elikagaien analisi bakteriologikoa. Gehigarriak eta elikaduraren teknologia.

33. gaia.–Higienea, elikadura-segurtasuna eta elikagaien kalitatearen kontrola: Espainiako eta Europar Batasuneko legedia elikagaien segurtasunari dagokionez. Higienearen eta osasunaren arloko neurriak eta arauak; elikagaien higienearen eta osasun arloko alderdiak; baldintza higienikoak lantokian, ekipoetan, lanabesetan eta arlo pertsonalean; kalitate kontrola; elikadura-segurtasunaren kudeaketa eredua; elikagaien Osasun Erregistro Orokorra; Elikadura Segurtasuneko Helburuak (FSO); elikadura-segurtasuna kudeatzeko tresnak; trazabilitatea, elikadura arriskuaren analisia eta autokontrol sistema, oinarri dituena arriskuen analisia eta kontrol-puntu kritikoak (APPCC), higieneko plan orokorrak (PGH) eta arriskuen analisia eta kontrol-puntu kritikoak (APPCC).

34. gaia.–Produkzio sistemak eta oinarrizko prozesuak elikagaien prestaketan, eraldaketan eta kontserbazioan. Sukaldeko teknologia, elikagai multzo desberdinei aplikatzekoa. Aldaketa kimikoak, nutritiboak eta zentzumenezkoak. Prozesu teknologikoen eragina elikagaien nutrizio-balioaren gainean.

35. gaia.–Sukaldaritzako trebetasunak: sukaldaritzako teknologia, askotariko eta subjektu bakoitzari egokitutako dietak egiteko; aurretik egin beharreko eragiketak, eta giro-tenperaturan egiten diren prozesuak, energia aplikatzearen bidezkoak eta tenperatua jaistearen bidezkoak; egostea ingurune ez-likidoan, ingurune koipetsuan eta ingurune akuosoan; egosketa mistoak eta bereziak; sukaldaritzako prozesuen kalitatea eta segurtasuna, eta plateren fitxa teknikoak.

36. gaia.–Dietak eta menuak plafinikatzea eta prestatzea: dietak gramajeen eta trukeen arabera prestatzeko sistemak; sukaldaritzako errazioa eta zatia/neurria, etxean erabiltzen diren neurriak; softwarea erabiltzea jardun profesionalean; elikagaien osaera-taula informatizatuak; nutrizio-ebaluaziorako sistemak, menuak diseinatzea eta planifikatzea. Ekonomia eta elikaduraren kudeaketa.

37. gaia.–Kolektibitateetako elikadura zerbitzuen antolamendua eta funtzionamendua. Elikadura, kolektibitateetan: menuak planifikatzea elikadura-zerbitzu batean; kolektiboentzako otorduak prestatzean gehien erabiltzen diren sukaldaritzako teknikak; kolektibitate sozial bereziak; nutrizio-parametroak aplikatzea kolektibitateen nutrizio-egoera ebaluatzean; eskoletarako otordu-prestaketa; erosketak eta hornidura kudeatzea; giza baliabideak kudeatzea; sukalde bateko oinarrizko ekipamendua ezagutzea; ildo hotza eta beroa. Sukaldaritza sistema kolektiboei dagozkien lege alderdiak.

38. gaia.–Laneko arriskuen prebentzioa. Segurtasun eta osasun arloko araudia, lantokiei buruzkoa. Eragile fisiko, kimiko eta biologikoak lantokian. Arrisku ergonomikoak eta psikosozialak. Prebentzio neurriak.

39. gaia.–Dietoterapia gaixotasun kronikoak dituzten haurrekin. Dietoterapia, metabolismoko jaiotzetiko akatsekin. Dieta zetogenikoak epilepsia tratatzeko. Dieta hipokalorikoak. Dieta hiperkalorikoak. Honako hauek kontrolatzen dituzten dietak: karbohidratoak, proteinak, zuntzak, gantzak, mineralak, oligoelementuak eta bitaminak. Nutrizioaren arloko heziketa haur eta nerabeekin. Obesitatearen tratamendu integrala haurrekin; elikadura minbizia duten haurrekin.

40. gaia.–Digestio-sistemako patologia, nutrizio gabeziak. Dietoterapia, digestio-sisteman eta horri lotutako patologietan: dietoterapia, patologia hepatikoan eta biliarrean; dieta, dumping berantiarraren sindromerako eta digestio hodia ukitzen duten patologietarako; dietoterapia, disfagian. Disfagia motak. Zer patologiatan ager daitekeen. Balorazio eta diagnostiko metodoak, aldaketa dietetikoak, nutrizio bidezko tratamendua. Testura eta trinkotasuna aldatzea dakarten dietak.

41. gaia.–Diabetes mellitusaren tratamendua nutrizio bidez. Plan dietetikoa tratamendu farmakologikora egokitzea. Indize gluzemikoa eta elikagaien karga gluzemikoa. Elikagai bereziak diabetesa duten pazienteentzat. Nutrizio arloko gomendioak diabetesari lotutako konplikazioak tratatzeko. Diabetesa duten haurrak eta nerabeak.

42. gaia.–Elikagaiekiko intolerantzia eta alergiak. Elikagaiekiko erantzun immunologiko alteratua; histamina gutxiko dietaren oinarriak eta tiramina, sulfitoak, glutamatoa, bentzoatoak eta abar murrizteko dieten oinarriak; intolerantziak eta elikagaiekiko alergiak (laktosarekiko, fruktosarekiko eta sorbitolarekiko intolerantzia); alergiak eta intolerantzia haurtzaroan; gaixotasun zeliakoa, zeliakoa izan gabe glutenarekiko intolerantzia izatea; FODMAP gutxiko dieta; alergia eta intolerantzia zer elikagairi zaion diagnostikatzeko probak; ordezko produktuak.

43. gaia.–Giza nutrizioan eta dietetikan aplikatu beharreko oinarri kimikoak, biokimikoak eta biologikoak. Elikagaien osaera kimikoa. Ezaugarri fisio-kimikoak, eginkizuna eta erabilera metabolikoa. Nutrizio-balioa. Ezaugarri organoleptikoak.

44. gaia.–Elikagaien sailkapena; animalia eta landare jatorriko elikagaiak; elikagai osagarriak; elikagai transgenikoak; elikagai funtzionalak; elikadura berezi baterako produktuak; bularreko haurrentzako eta ume txikientzako elikagaiak; erabilera mediko berezietarako elikagaiak, landareetan oinarritutako elikagaiak eta beganoentzako elikagai berriak.

45. gaia.–Nutrizio-beharrak pediatrian. Elikadura, egoera fisiologiko desberdinetan: eginkizun metabolikoak nola aldatzen diren bizitzan zehar; sistema endokrinoaren aldaketak bizitzako lehenbiziko etapan; nutrizio-beharrak haurdunaldian eta esnea emateko garaian; fisiologia eta elikadura-jarraibideak haurtzaroko eta nerabezaroko hazkuntza-etapetan, jostetako kirolerako nutrizio-beharrak; elikatzeko modu alternatiboak (dieta begetarianoa eta beganoa, eta beste dieta alternatibo batzuk).

46. gaia.–Osasun publikoa eta komunitate-nutrizioa: osasunean erabakigarriak diren faktoreak; gaixotasunaren historia naturala; osasun sistemak; osasun arloko plangintza eta ebaluazioa; osasun demografia; nutrizioaren epidemiologia, elikagaien kontsumoaren ebaluazioa; elikadura-inkestak; elikadura- eta nutrizio-politikak eta gidak populazioarentzat; erreferentziako dieta-ingestak; esku hartzeko plangintza eta programazioa; nutrizio-programa nazionalen eta nazioartekoen analisia; nutrizio-hezkuntzako programak diseinatzea; nutrizio-hezkuntzarako esku-hartze ereduak gizarte mailen arabera.

47. gaia.–Nutrizio arloko esku-hartzeetarako programak arrisku taldeetan. Mundu mailako esparru estrategikoa elikagaien segurtasunerako eta nutriziorako. Nutrizioarekin lotura duten gaixotasunen prebentzioa. Obesitatearen lehen mailako prebentzioa. Zaintza Epidemiologikoaren Sistema Nazionala.

48. gaia.–Osasunaren aldeko heziketa eta nutrizioaren arloko heziketa. Jokabideak aldatzeko teoriak eta ereduak. Nutrizioaren arloko heziketa ikastetxeetan. Aholku dietetikoa eta elikadura arloko hezkuntzako programak eskola ingurunean.

49. gaia.–Elikadura portaeraren nahasmenduak. Anorexia nerbiosoa. Bulimia. Betekadagatiko nahasmendua. Epidemiologia eta arrisku faktoreak. Nutrizioaren arloko prebentzioa eta jarraipena.

50. gaia.–5/2023 Foru Legea, martxoaren 9koa, Nekazaritzako elikagaiak merkaturatzeko kanal laburrei buruzkoa.

51. gaia.–13/2023 Foru Dekretua, otsailaren 22koa, Nafarroako Foru Komunitatean nekazaritzako ekoizpen ekologikoa eta nekazaritzako produktuetan eta elikagaietan ekoizpen hori adieraztea arautzen duena.

Iragarkiaren kodea: F2512122