2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VILLATUERTA
Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 2218. lurzatian. Behin betiko onespena
Villatuertako Udalak, 2025eko irailaren 10ean egin osoko bilkura berezian, behin betiko onetsi zuen Iñigo Echeverría Amescuak 1. poligonoko 2218. lurzatian sustatutako xehetasun-azterketa.
Iragarki hau ematen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan ezarritakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onesten da Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Villatuertan, 2025eko irailaren 17an.–Alkatea, María José Calvo Meca.
Xehetasun-azterketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2512259