198. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Aldaketa, Las Labradas AG-1 eremuko UE-1 unitateko (AR-1/S-1) birpartzelazio proiektuan. Behin betiko onespena

Tuterako Udalak, 2025eko abuztuaren 29ko ohiko bilkuran, behin betiko onetsi zuen aldaketa puntuala egitea Las Labradas AG-1 eremuko UE-1 unitateko (AR-1/S-1) birpartzelazio proiektuan. Aldaketa 2025eko otsailekoa da, eta Sergio Murillo Salidas arkitektoak eta Aitor Otazu Vega Global Proyectos enpresako abokatuak idatzi dute, eta AG-1 eremuko UE-1 unitateko (AR-1/S-1) konpentsazio batzordeak sustatu du.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, 2025eko abuztuaren 29an.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.

Birpartzelazio proiektua (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2511920