198. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLORITZ

Aldaketa UE-3.5 unitatean (4. poligonoko 198. lurzatia). Behin betiko onespena

Olorizko Udalak, 2025eko ekainaren 12an egin bilkura arruntean, espedientean jasotako moduan onetsi du "Olorizko Udal Plan Orokorraren aldaketa UE-3.5 unitatean (4. poligonoko 198. lurzatia)" izeneko proiektua, 2025eko urtarrilekoa, zeina Carlos Cámara Villalba arkitektoak idatzi baitu. Sustatzaileak Antonio Ibáñez Ibáñez eta María Rosario Rubio Aguinaga dira.

Hasierako onespenaren iragarkia argitaratu zen 2025eko 132. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 3an, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legearen 72. artikuluari (lege horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina), jendaurrean egon zen hilabetez, eta ez zen aurkeztu alegaziorik, eragozpenik edo oharrik.

Udalak 2025eko irailaren 16ko osoko bilkuran behin betiko onetsi duenez, haren testu osoa ematen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean, aipatutako araudiarekin batera (eranskin gisa gehitu da), jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluari (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Administrazio-egintza honen aurka, errekurtso hauek jar daitezke:

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari, jakinarazi eta bi hilabeteko epean.

Oloritzen, 2025eko irailaren 16an.–Alkatea, Raúl León Goñi.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2512211