2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LARRAUN
Borondatezko birpartzelazio proiektua Alliko AU 1/483 unitateko 21. poligonoko 483. lurzatian. Behin betiko onespena
Larraungo alkateak, 2025eko martxoaren 20ko 13/2025 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zituen Zabaleta Arangoa familiak sustatutako borondatezko birpartzelazio proiektua eta kudeaketako hirigintza hitzarmena Alliko AU 1/483 unitateko 21. poligonoko 483. lurzatian.
Aginduzko iragarkia argitaratu zen 2025eko 72. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 10ean.
Espedientea jendaurrean egoteko epea amaitu zen, eta ez zen jarri haren aurkako alegaziorik edo oharrik. Hortaz, behin betiko onesten da, bat etorriz xedatutakoarekin uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 169. artikuluan (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina), eta behin betiko onespenaren iragarkian, hasierako onespenaren egintzan ezartzen zenez.
Argitara ematen da, orok jakin dezan, aipatutako araudiaren 152. artikuluan xedatutakoa bete beharrez.
Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo, bertzela,
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.
Mugiron (Larraun), 2025eko irailaren 15ean.–Alkatea, Mikel Uharte Martija.
Birpartzelazio proiektua (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2512180