198. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

Hiri-jarduketarako plan berezia (HJPB) 3. poligonoko 1030. lurzatian. Behin betiko onespena

Etxarri Aranazko Udalak, 2025eko irailaren 18an egindako osoko bilkuran, onartu du:

1.–Behin betiko onestea hiri-jarduketarako plan berezia 3. poligonoko 1030. lurzatian (Arañaz 18), Asier Urkia Ijurra jaunak sustatua.

Hasierako onespena 2025eko 119. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 2025eko ekainaren 16an, eta ez da alegaziorik aurkeztu.

2.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, dagokion araudia erantsita.

3.–Erabaki hau igortzea Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzura (Nafarroako Gobernuko Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentua), aintzat hartuz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.4 artikuluan xedatutakoa.

4.–Erabaki hau sustatzaileari jakinaraztea.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan ezarritakoa aplikatzeko, argitara ematen dira behin betiko onespenaren erabakia eta hirigintzako araudia.

Etxarri Aranatzen, 2025eko irailaren 22an.–Alkateordea, Lur Iosu Larraza Lopez.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2512410