2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ETXARRI ARANATZ
Udal Planaren determinazio xehatuak aldatzeko Hiri Jarduketako Plan Berezia. Behin betiko onespena
2023ko ekainaren 28an egindako osoko bilkuran, hasieran onetsi zen Etxarri Aranazko Udal Planaren determinazio xehatuak aldatzeko Hiri Jarduketako Plan Berezia.
2023ko uztailaren 28ko 156 zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutako Etxarri Aranazko Udal Planaren determinazio xehatuak aldatzeko Hiri Jarduketako Plan Berezia onartzeko espedientea jendaurrean jartzeko epea igaro da.
Ikusita jendaurreko epean ez dela alegaziorik aurkeztu.
ERABAKI DA:
1.–Behin betiko onestea "Udal Planaren aldaketa xehatuak egiteko HJPBren proiektua" dokumentua.
2.–Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, udaleko iragarki-taulan eta Nafarroako Foru Komunitatean argitaratutako egunkarietan.
Etxarri Aranatzen, 2025ko irailaren 17an.–Alkatea, María Saez de Albeniz Bregaña.
Hiri Jarduketako Plan Berezia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2512270