2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ETXARRI ARANATZ
1. poligonoko 676. lurzatiko hiri jarduketarako plan berezia (PEAU). Behin betiko onarpena
Etxarri Aranazko Udalak, 2025eko uztailaren 10ean egindako bilkuran, onartu du:
1.–Behin betiko onestea hiri-jarduketarako plan berezia 1. poligonoko 676. lurzatian (Arluzepe 30), Iñigo Iraurgi Irurzun jaunak eta Artzai Iraurgui Irurzun jaunak sustatua.
Hasierako onespena 2024ko 216. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 24an, eta ez da alegaziorik aurkeztu.
2–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, dagokion araudia erantsita.
3.–Erabaki hau igortzea Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzura (Nafarroako Gobernuko Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentua), aintzat hartuz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.4 artikuluan xedatutakoa.
4.–Erabaki hau sustatzaileari jakinaraztea.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan ezarritakoa aplikatzeko, argitara ematen dira behin betiko onespenaren erabakia eta hirigintzako araudia.
Etxarri Aranatzen, 2025eko irailaren 16an.–Alkatea, María Saez de Albeniz Bregaña.
Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2512197