198. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

Xehetasun-azterketa, Agorretako 28. poligonoko 132. lurzatian. Behin betiko onespena

Esteribarko Udalak, 2025eko abuztuaren 28an egin bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Agorretako 28. poligonoko 132. lurzatian Javier Antomás Osesek sustatutako xehetasun-azterketa.

Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Esteribarren, 2025eko abuztuaren 29an.–Alkatea, Guillermo Larrayoz Otazu.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2512075