2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BIURRUN-OLKOTZ
Xehetasun-azterketa, 2. poligonoko 554., 555., 556., 557., 558., 559., 560. eta 561. lurzatietan. Behin betiko onespena
Alkatetzaren 2025eko ekainaren 20ko ebazpen baten bidez, hasiera batez onetsi zen Biurrun-Olkozko 2. poligonoko 554., 555., 556., 557., 558., 559., 560. eta 561. hiri-lurzatietako xehetasun-azterketa, lurzatietako jabeek sustatuta. Xedea da egun dauden eraikinetako bolumetriak aldatzea.
Hasierako onespenaren iragarkia argitara eman zen 2025eko 144. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 18an, bai eta prentsan eta Udalaren iragarki-taulan ere, eta ez zenez alegaziorik aurkeztu, behin betiko onetsi zen 2025eko irailaren 4ko osoko bilkuran.
Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Administrazio-egintza honen kontra, errekurtso hauek jar daitezke:
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari, jakinarazi eta bi hilabeteko epean.
Biurrun-Olkotzen, 2025eko irailaren 10ean.–Alkatea, María Luisa Serrano Echaves.
Xehetasun-azterketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2512000