198. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

SAN ADRIÁN

Deialdia, oposizio bidez betetzeko udaltzain-agentearen 2 plaza. Praktiketako funtzionarioen izendapena

Alkatetzaren apirilaren 1eko 114/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen, udaltzain-agentearen 2 plaza oposizio bidez betetzeko, San Adriango Udalaren zerbitzura jarduteko. Deialdi hori argitara eman zen 2025eko 75. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 15ean. Hala, kalifikazio-epaimahaiak proposaturik eta deialdi horren oinarriekin bat etorriz, San Adriango alkateak, 2025eko irailaren 18an, honako xedapen-zati hau duen ebazpena eman du:

"Lehena.–San Adriango Udalaren zerbitzura jarduteko udaltzain-agentearen 2 plaza oposizio bidez betetzeko deialdiaren (Alkatetzaren apirilaren 1eko 141/2020 Ebazpenaren bidez onetsia) hautaketa fasea gainditu duten izangaiak behin betiko onartzea Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolako Oinarrizko Prestakuntza Ikastaroan, eta San Adriango Udaleko praktiketako funtzionario izendatzea, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Segurtasun Eskolari atxikita. Hauek dira gainditu duten izangaiak, lortutako puntuazioaren arabera ordenatuta:

1. JUAN IGNACIO GARCÍA CATALÁN

2. CRISTINA VARELA DOMÍNGUEZ

Bigarrena.–Izendapenek Oinarrizko Prestakuntza Ikastaroa hasten denetik izanen dituzte ondorioak, hots, 2025eko irailaren 19tik. Dena den, izangaiei ohartarazten zaie ezen, ikastaroan baja emanez gero, eraginen duela praktiketako funtzionario izaera galtzea eta hautaketa-prozesutik kanpo gelditzea.

Ikastaroa egiten ari diren bitartean, izendatutako izangaiek C mailako hasierako soldatari dagokion ordainsaria jasoko dute, eta, hala badagokio, baita familia-laguntza ere, eta alta emanen zaie Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean, salbu eta Nafarroako administrazio publikoetako eskubide pasiboen eta osasun- eta gizarte-laguntzaren beste araubide batean afiliatuta badaude; kasu horretan, bietako bat aukeratu beharko dute, izendatu aurretik.

Praktiketako funtzionario izateak ez du eskuratu nahi den lanpostuari dagokion eskubiderik ematen. Halaber, funtzionarioentzat oro har ezarritako araubide juridikoaren xedapenen mende egonen dira, praktiketako funtzionario izaera dela-eta aplikatzekoak zaizkien horien mende, alegia, Nafarroako Segurtasun Eskolaren antolamenduaren eta funtzionamenduaren Erregelamendua onesten duen irailaren 12ko 133/2005 Foru Dekretuaren 48. artikuluan eta hurrengoetan ezarritako zehaztapenekin.

Hirugarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea interesdunei, kalifikazio epaimahaiko kideei, Udaleko Kontu-hartzailetzari eta Nafarroako Segurtasun Eskolari, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialera igortzea, argitara dezaten. Orobat, agintzen da Udalaren iragarki-taulan eta web orrian argitara dadila.

Hori guztia aditzera ematen da, jakin dadin eta ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten da ebazpen honen aurka, administrazio bidea bukatzen baitu, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daitekeela zuzenean, egoki den Iruñeko administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita, edo, aldez aurretik eta hautara, bi errekurtso hauetako bat: edo gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Administrazio Auzitegian, edo berraztertzeko errekurtsoa, alkatetza honi zuzendua; biak ere hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

San Adrianen, 2025eko irailaren 19an.–Alkatea, Marta Ezquerra Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2512379